Kategoriak
Ama(t)Asunak

15- Deserosotasuna

Bigarren denboraldia Uxue Alberdi Estibarizen ahotsa lagun abiatu da.Erronka, apustua, desioa eta deserosotasuna. Alaba eta amaren ahotik feminismoa, egunerokotik eta kristalezko sabaia.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakAma(t)Asunak: Amak. Amatasunak. Gozoak eta garratzak. Amatasunaren asunak. Amatasun askeak, amatasun feministak. Amatasunen inguruan, amatasun feministez, ikuspegi anitzez, esperientzia eta iritzi desberdinez beteko dugu urteetan ikusezin bihurtu den espazioa. Guztiok ama ez bagara ere, guztiok alaba garelako. Sabeletik Munduraren podcast hau, nik, Nahia Alkorta Elezgaraik gidatua da. Informazioa boterea dela eta informaziorik gabe erabaki askerik ez dagoela uste dut. Horregatik, 2013. urtetik haurdunaldi aurretik hazierara bideraturiko informazioa euskaraz eskaintzen dihardut. Podcast honetan ikuspegi desberdinetako emakumeak izango ditut bidela

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Makarrizketak

Beñat Lizaso – Konparaketak

Makarrizketak podcastaren hirugarren atala Beñat Lizasoren eskutik.

“Iritsi da garaia atea izteko, eta giltzaz ixteko gainera”

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

MakarrizketakMakarrizketak: Bertsolari aldizkaria, hedabide espezializatu eta nazionala. Paperean 1991etik, sarean 1999tik, eta uhinetan atzo goizetik. Makarrizketak – bertsolarien bakarrizketak.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Barruan Gaude EITBpodkast

#63.- Patxi Huarte, irudimena ogibide

Misteriotsua da haurtzaroan dugun irudimena nola doan itzaltzen, nola husten zaigun buru pribilegiatua, bizitzaz betetzen zaigun heinean. Barruan Gauderen  atal honetako anfitrioiak irudimena mantentzen asmatu du, eta baita ogibide bihurtu ere. Berriako biñeta egiten du egunero. Satira, iritzia eta poesia. Denetarik. Patxi Huarte Zaldieroak, Iruñeko bere etxea zabaldu digu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Makarrizketak

Nori kantatzen gaituzte?

…bat da gaiaren planteamendu zehatzarekiko ardura errepresentatiboa eta bestea da gai irekien baitako kokapen pertsonala. Bertsolari beltzik ez dagoela eta pertsona beltz baten azalean jartzen garenean, zertan ari gara? Espazioa ematen ala kentzen? Gatazkak kontatu nahi ditugu, zaurgarrien zauriak kantatu, xumeak hanpatu, zapalduak zanpatu, ederrak zantartu… zuk ez al daukazu minik?

Zergatik agertu ziren Xilabako finalean hiru trans eta bi beltz?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

MakarrizketakMakarrizketak: Bertsolari aldizkaria, hedabide espezializatu eta nazionala. Paperean 1991etik, sarean 1999tik, eta uhinetan atzo goizetik. Makarrizketak – bertsolarien bakarrizketak.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argia Beranduegi

Beranduegi 3×4: Adimen emozionala eta futbola

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria Dunbala

Kutixik jaialdia Donostian

Balio Dute kolektiboak Kutixik jaialdia antolatu du Donostian azaroaren 5erako, «tokiko eszena» sustatzeko asmoz. Sei talde eta bakarlari ariko dira: Gilda, Joseba B. Lenoir, Lumi, Mihise, Muare eta Neu Troia. Beñat Urteagak kontatu ditu xehetasunak, Mihise taldeko eta Balio Dute kolektiboko kideak. Bestalde, Durangoko Azokako Ahotsenean ariko diren talde batzuen berritasunak errepasatu dituzte saioan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Barruan Gaude EITBpodkast

#62.- Asisko Urmeneta, jokerra du sakelean

Iruñeko Urmenetatar leinukoa, anai-arrebetan bosgarrena eta marrazkilari umoretsua da Asisko Urmeneta. Aitaren semea baino, amatxiren biloba da gehiago eta pozik oroitzen du baztan bailaran igaro haurtzaroa. Historia, irabazleek idazten dutela esaten da, aitzitik, Urmenetak historia marrazten du, baztertuen eta zokoratuena. Hoztan du etxea eta bertan hartu gaitu, hemen ohitura dugun legez.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria Berria FM

Afektuz ureztatuta

Mugen Gainetik eta Gehitu elkarteekin segitzen dugu hartu-emanean, eta Gaztegehituko Izei Etxeberria gonbidatu dugu 42. saiora. Zientzia Politikoetan graduatua da, eta azken aldian harremanei buruzko gogoetak egiten dabil, bere begiradatik eta beregan eragina duten aldagaietatik abiatuta. Atal honetan, neurodibergentziaz eta asexualitateaz arituko gara besteak beste. Entzule batek ere deitu du eta harreman heterosexualei buruzko hausnarketa utzi digu podcastean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Barruan Gaude EITBpodkast

#61.- Maria Elorza, liburuak hil dezake

Etxe batek asko esan lezake bertan bizi den presonaren inguruan. Eta baita liburutegi batek ere. Asko daki Barruan gauderen  61. ataleko anfitrioiak hontaz. Maria Elorza zinemagilea da eta elkarrizketa egin dugun momentuan estrenatu du bere opera prima: “A los libros y a las mujeres canto”. Egongela argitsu batean du lanerako mahaia eta bertan jarri ditugu mikrofonoak.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Hodeia ez da existitzen

Hodeia ez da existitzen 2×05 – Utopia existitzen da: Teknologia burujabeak herritik eta herrira

Hodeia ez da existitzen podcastaren saio honetan urriaren 27an ospatuko den Euskarabildua Jardunaldiari buruz hitz egingo dugu. Aurtengo gaia “Utopia existitzen da. Teknologia burujabeak herritik eta herrira” da.Asko dira azkenaldian menpekotasun teknologikoa murrizteko teknologia berrien garapenean, ekoizpenean eta eskuragarritasunean borrokan ari diren herrialde zein herritar taldeak. Baita gazteen artean ere. Saio honetan Leire Lison eta Jon Olibaresekin egon gara. Biak, Mikel Hercerekin batera, subiranotasun digitalen inguruko proiektu bat dute amankomunean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

 

 

 

Podcastera harpidetu