Hodeia ez da existitzen 3×01 – Ordenagailuak, txikiak geratzen zaizkigunean zer?

Arropak bezala, ordenagailuak ere “txiki” gera daitezke. Baina norbaiti “txiki” geratzen zaion ordenagailua, beste pertsona batentzat guztiz egokia izan daiteke. Hori erakutsi digute Ilargikoop eta Elkartenet-eko ‘Mugarik gabeko ikasgelak’ proiektuek, ordenagailuen berrerabilpena oinarri duten bi egitasmoek.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

Podcastera harpidetu

Hodeia ez da existitzen 2×06 – Utopia existitzen da

Euskarabilduaren ondorioak: tokiko eragileen burujabetza egitasmoakEuskarabilduan argi geratu zen ezinezkoa dirudien utopiaren bidea egiteak ere nahikoa balioa duela. Hor ditugu adibidez, Hernani Burujabe, Errenteriako Data Center eta Herria Bizia proiektuak eta Antic Pays Basque et Atelier Lan Berria, erakusten digutenak Euskal Herri digital eta burujabea lortzea posible dela. Horiek ezagututa teknologia burujabetzaren bidean urratsak ematen ari garela ikusi dugu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

Podcastera harpidetu

Hodeia ez da existitzen 2×05 – Utopia existitzen da: Teknologia burujabeak herritik eta herrira

Hodeia ez da existitzen podcastaren saio honetan urriaren 27an ospatuko den Euskarabildua Jardunaldiari buruz hitz egingo dugu. Aurtengo gaia “Utopia existitzen da. Teknologia burujabeak herritik eta herrira” da.Asko dira azkenaldian menpekotasun teknologikoa murrizteko teknologia berrien garapenean, ekoizpenean eta eskuragarritasunean borrokan ari diren herrialde zein herritar taldeak. Baita gazteen artean ere. Saio honetan Leire Lison eta Jon Olibaresekin egon gara. Biak, Mikel Hercerekin batera, subiranotasun digitalen inguruko proiektu bat dute amankomunean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

Podcastera harpidetu

Hodeia ez da existitzen 2×04 – Hezkuntza burujabetza: Ipar Euskal Herrian egin diren azken urratsak

2022 urte hasieran Ipar Euskal Herriko hezkuntzan teknologia burujabetzara bidean bi urrats itxaropentsu eman dira: Donibane Lohitzuneko ikastola TxikiLinux erabiltzen hasi dela eta Baionako Etxepare Lizeoko 140 ordenagailu Debian sistema eragilearekin erabiltzen dituztela jakin dugu.Saio honetan Eder Etxeberriarekin, Donibane Lohitzuneko gurasoa eta Bernat Etxepare lizeoko irakaslea, eta Donibane Lohitzuneko ikastolako hainbat protagonistekin egon gara.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

Podcastera harpidetu

Hodeia ez da existitzen 2×03: Sakananet sare mankomunatua

Saio honetan Sakananet proiektua zer den azaldu digute gure gonbidatuek: Oihana Olaberria Jaka (Arakilgo alkatea), Iker Manterola Matxain (Sakanako Garapen Agentziako arduraduna) eta Maialen Martiarena (Guifinet Fundazioa).Sakananet zuntz optikoko sare mankomunatua da eta sakandar guztiei Interneteko konexioa eskaintzea du helburu, operadore handiek errentagarriak ez zaizkielako baztertutako herri, industrialde eta landa-eremuetara ere iritsiz. Sare honetan finantzazioa, mantentzea eta gobernantza era mankomunatuan egiten da erabiltzaile eta tokiko erakundeen artean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

Podcastera harpidetu

Hodeia ez da existitzen 2×02: Hezkuntza burujabea

Zergatik da garrantzitsua Euskal Herrian hezkuntza burujabearen inguruan hausnartzea? Hau da beharbada gai honen inguruan hausnartzeko gure buruari egin behar diogun lehenengo galdera. Gaur egun erraldoi teknologikoek irakaskuntzaren eremua ia guztiz monopolizatuta dutela esan genezake. Hezkuntzaren eremua da nabarmenetakoa, non Google edo Microsoft tresnen sarrera masiboa izan den azkeneko urteetan batez ere.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

Podcastera harpidetu

Hodeia ez da existitzen: Hezkuntzan Librezaleko Iñigo Gebarari elkarrizketa

Elkarrizketa hau ARGIA astekariaren 2.772 zenbakian agertu da: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2772/inigo-gebara-hezkuntza-librezale”Hezkuntzan, jangelekin eta garbiketarekin egin bezala, digitalizazioan ere pribatizazioaren alde egin du Jaurlaritzak”Euskal Herriko ikastetxeetako ikasle, irakasle eta gurasoen artean partekatzen den informazio publiko zein pribatuaren gehiengoa AEBetako multinazionalen eskuetan dago, eta haien software itxien bitartez kudeatzen da. Google Drive, Gmail, Hangouts, Meet, Chrome, Classroom, Calendar… Beren buruaren jabe izan nahi dutenentzat ez da abiapuntu polita, baina bada egoera hori irauli nahi duen jendea. Horien artean nabarmentzekoa da Hezkuntzan Librezale taldea. Iñigo Gebara taldekidea da eta abenduan EAEko legebiltzarrean izan zen Hezkuntza lege berriari ekarpenak egiten.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

Podcastera harpidetu

Hodeia ez da existitzen 2×01

Hodeia ez da existitzen podcastaren bigarren denboraldiko lehen saio hau urriaren 28an ospatuko den Euskarabildua Jardunaldiari buruz hitz eginez hasiko dugu. Aurtengo gaia “Zenbat kutsatzen du like ❤️ batek? Mundu osorako Internet jasangarrirantz” da. Jarraian albisteen atalean Facebookeko langile ohi batek egindako filtrazioa aztertuko dugu: Interneteko erraldoiaren trapu zahar asko geratu dira agerian. Amaitzeko gure aztarna digitalaren eta mundu amaiera distopikoei buruz eztabaidatuko dugu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

Podcastera harpidetu

Hodeia ez da existitzen: Diana Francori elkarrizketa

Diana Franco Hezkuntzan Librezale elkarteko kidea da. Joan den otsailean Eusko Legebiltzarrean egon zen, Hezkuntzan Google eta Microsoften dependentziari aurre egin eta teknologia burujabetzan urratsak nola eman eztabaidatzeko. Berarekin solasten arituko gara, haurren etorkizunaz eta dependentziak eragiten dituen egoerei buruz.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

Podcastera harpidetu

Hodeia ez da existitzen 04

Azkeneko saioan hilabeteko albisteez gain, Iratxe Esnaolari datuen jabetzaren inguruan egindako elkarrizketa izan dugu hizpide eta mundu-mailako itzalaldi teknologiko baten aurrean zer gertatuko litzatekeen hausnartzen aritu gara Don DeLillo idazlearen “Isiltasuna” liburuaren baitan