Hodeia ez da existitzen #17 – Marko Txopitea: Common Voice, euskarazko ahots teknologia lortzeko ekimen herritarra

Gero eta ohikoagoa da makinekin elkar eragiteko ahotsa erabiltzea eta horretarako hainbat sistema daude: Google Assistant, Apple Siri, Microsoft Cortana, Amazon Alexa… Ahots laguntzaile guzti hauek erraldoien pean daude eta hainbat arazo erakutsi dituzte: Ez dute ahots aniztasuna kontutan hartzen, pribatutasun arazoak dituzte eta hizkuntza zabalduenetan bakarrik erabil daitezke. Hizkuntzekin arazoari konponbidea emateko Common Voice proiektua jaio da, teknologiak trebatzeko ahotsen eta testuen bilduma.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude