Erabakiak hartzeko tresnak

5. denboraldiko azken atala erabakiaren edo erabakimenaren  inguruan egingo dugu. Datu harrigarri bat: egunean zehar, pertsonok, batez beste, 35.000 erabaki hartzen ditugu, eta horien zati txiki batez baino ez gara jabetzen. Zehazki, gure garunak hartzen ditu erabakien % 99,74 automatikoki. Hau da, ez gara benetan horietaz jabetzen. Gaurko saioan, erabakiak hartzeko tresnei buruz hitz egingo dugu eta horietako batzuk azaldu egingo ditugu. Teknologia, honetan ere, lagungarri zaigulako.

Jantzi kaskoak eta adi!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

Txango birtualetan barrena

Gaurko saioan txango birtualei buruz hitz egingo dugu: mundu berriak, toki ezezagunak… bestela ezagutzeko aukerarik izango ez genukeen lekuak bisitatzeko, birtualki bada ere, aukera emango diguten moduei buruz hitz egingo dugu. Bidaiatu nahi? Jantzi kaskoak eta entzun!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

Sketchnoting-a eta pentsamendu bisuala

Hezkuntzan, eta beste esparru askotan ere bai, oso hedatua eta erabilia da ahozko azalpenekin batera irudiak erakustea (powerpointak adibidez). Baina baliabide interesgarri asko dago powerpointaz haratago ere. Gaurko saioan pentsamendu bisualak irakaskuntzan izan dezakeen erabileraz hitz egingo dizuet. Irudiez arituko gara, grafikoez, mapez eta, batez ere, ikasgelan gero eta gehiago erabiltzen ari den teknika berri batez: sketchnoting-a.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

Ez egin lan gehiago, egin lana hobeto!

Normalean, zereginak mugagabeak izaten dira baina denbora, aldiz,  mugatua. Horregatik, planifikazio on bat lanaren erdia dela esan ohi da. Gaurko saioan, ikasketa emankor baterako gomendio eta tresna batzuk emango ditugu: Eisenhower metodoa zereginak lehenesteko, Pomodoro teknika denbora ondo kudeatzeko eta Kanban hori guztia ondo antolatzeko. Ez dezagun denbora galdu!

Jantzi kaskoak eta adi!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

Adimen artifiziala hezkuntzan

Hezkuntza teknologikoko txosten garrantzitsuenek (Gartner, Horizon…), azken urteetan, adimen artifiziala aipatzen dute joera nagusienen artean. Eta ez teorian bakarrik. Praktikan ere, pixkanaka izan arren, helburu ezberdinekin adimen artifiziala gero eta gehiago erabiltzen hasi da. Adibidez, liburu analogiko baten testua digitalizatzeko, testuak ahots edo bideo bihurtzeko edo kameretan ikasleen egoera emozionala atzemateko.

Atal honetan adimen artifizialaz ariko gara.

Jantzi kaskoak eta adi!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

Berriaren ikasgela digitala

BERRIA egunkariak “Berria Ikasgela” egitasmoa aurkeztu du, eguneroko albisteen bitartez ikasteko tresna digital berri bat. 12 urtetik aurrerako ikasleekin eskola orduetan lantzeko gaiak proposatuko ditu webgune batean, Berria.eus/ikasgela helbidean. Material osagarria eskainiko dio hezkuntza komunitateari.

Bada, egitasmoa zertan datzan azaltzeaz gain, beste herrialde batzuetan dauden antzeko proiektuen errepaso labur bat ere egingo dugu gaurko saioan.

Jantzi kaskoak eta adi!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

Ergonomia digitalaz

Podcast honetan, Teknologiak gure ohiko bizimoduan eta, zehazki, hezkuntzan, nola lagun gaitzakeen azaltzen saiatzen gara. Gaurkoan ordea teknologiarekin lanean gabiltzanean geure osasuna zaintzeko zenbait ohitura gomendagarri aipatuko ditugu. Beraz, irakasle, ikasle edo guraso, ordenagailu aurrean denbora dexente pasatu behar baduzu, interesgarria egingo zaizkizu ergonomia digitalaz aipatuko dizkizugunak.

Oharra:

https://labur.eus/10minututan11 Mutualiaren txostena, ehu.eus webgunetik hartua.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

Ikaskuntzaren pertsonalizazioa II: Ikaskuntza Menuak

Gogoan izango duzuenez, aurreko saioan ikaskuntzaren pertsonalizazioaz hizketan aritu ginen. Ikasleak aktiboki bere ikaskuntza prozesuan eta haren diseinuan parte hartzeak, eta bere interesekin, talentuekin, grinekin eta helburuekin lotzea zein garrantzitsua den aipatu genuen. Gaurko saioan gehiago sakondu eta helburu hori posible egiteko baliabide eta modu gehiago ezagutuko ditugu.

Jantzi kaskoak eta adi!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

Ikaskuntzaren pertsonalizazioa

Ez gara berdinak. Ikasleak ez dira berdinak. Bakoitzak bere zaletasunak, abildadeak eta pasioak eraikitzen ditu. Eta hezkuntzak hori kontutan izan behar du, nork bere jenioa garatzerako orduan. Gaiak, halaber, badu zerikusirik motibazioarekin, pasioarekin eta baita norberaren ardura, erantzukizun eta autoerregulazioarekin. Gaur Ikaskuntzaren pertsonalizazioaz hitz egin eta nazioartean ezaguna den proiektu bat ezagutuko dugu horretarako: 'Genius hour' delakoa. 

Jantzi kaskoak eta adi!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

Podcastera harpidetu

Etorkizuneko ikasgela marrazten

Zalantzarik gabe, espazioak asko baldintzatzen du gelako jarduna. Gure ikastetxeetako gelak ikasleek irakasleari entzuteko prestatuta daude orokorrean, baina, bada hori aldatzeko asmoa duen proeikturik. Future Classroom Lab delakoaz hitz egingo dugu saio honetan. Lehenago ere landu genuen gaia Arrate Ugalde Zarauzko Orokieta eskolako irakaslearekin. Bera da Euskal Herrian gai honetan lanean dabilen adituetako bat.

Jantzi kaskoak eta adi!

Aipatutako baliabideak:

https://fcl.eun.org/

https://auladelfuturo.intef.es