#12 Podcastak.eus: ahots plataforma berriak

Ahots plataforma berriak

Saio berri honetan, Podcastak.eus-en 12. honetan, ahots plataforma berriak zein diren eta podcasten munduan eraginik izan dezaketen ala ez aipatzen dugu. Horretaz gain, euskaraz ekoiztu eta Podcastak.eus-en azken hilabeteetan bildutatako saio kopuruak errepasatzen ditugu.

Saio laburra, baina espero dugu zuen interesa pizteko modukoa izango dela. Eta ez ahaztu edonolako iruzkinik baduzue, gugana helaraztea.

🎧 Entzun podcasta

Podcastak.eusPodcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017ko abenduaren 3an abiatu da proiektu hau, bai webgunea baita podcasta bera ere. Proiektuaren helburu nagusia euskarazko podcastak bultzatzea da.

Podcastera harpidetu

#11 Podcastak.eus: Xabildua

Hamaikagarren saio honetan gonbidatu bat ekarri dugu: Xabier Unanue, Xabildua podcast berriaren sortzailea. Ezaguna egingo zaizue izena Euskadi Irratian bere ahotsa izan baikenuen entzungai. Orain beste zereginetan, xabildua.eus webgunea kudeatzen du eta bertan, pandemia garaian hasita, teknologiaren inguruko podcastak ekoizten hasi zen.

Seguru interesgarri egiten zaizuela elkarrizketa!

🎧 Entzun podcasta

Podcastak.eusPodcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017ko abenduaren 3an abiatu da proiektu hau, bai webgunea baita podcasta bera ere. Proiektuaren helburu nagusia euskarazko podcastak bultzatzea da.

Podcastera harpidetu

#10 Podcastak.eus: Baleafunk eta Pocket Casts

Podcastak.eus-en 9. saioan egindako zenbait analisiren harira, saio berri honetan Baleafunk, gure podcast audioak gordetzeko iametzaren ekimen berriari begirada bat ematen diogu, eta entzule moduan, Pocket Casts aplikazio-zerbitzuari eta zergatik uste dugun berau mantentzea garrantzitsua izan daitekeela.

🎧 Entzun podcasta

Podcastak.eusPodcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017ko abenduaren 3an abiatu da proiektu hau, bai webgunea baita podcasta bera ere. Proiektuaren helburu nagusia euskarazko podcastak bultzatzea da.

Podcastera harpidetu

#9 Podcastak.eus: Amarauna saioan esandakoak errepasatzen

Denbora luzearen ondoren, 9. saio honekin bueltatzen gara. Alde batetik, Aizu! AEKaren aldizkarian elkarrizketa egin didatela aipatzen dut, bete bestetik, Euskadi Irratian aipamena izan duela Podcastak.eus-ek. Igandeko Amarauna saioko Digi-atalean agertu gara zeharka bada ere, 2020k abenduaren 27an aireratu zen saioan. Horregatik, egoki iruditu zaigu solasaldi horretan podcast honen bidez parte hartzea.

Solasaldian Gorka Otaegi aurkezleak Oier Aranzabali elkarrizketa egiten dio podcastaren industriaren inguruan bereziki. Jorratzen diren gai nagusien artean egungo podcasten egoera eta batez ere monetizazioaren ingurukoak dira. Maite Goñi eta Joxe Rojasek ere beraien pintzeladak uzten dituzte, eta neu, atrebentziaz akaso, esandako zenbait konturen inguruan nire iritzia gehitzen dut.

Aireratu zen irratsaioa osorik esteka honetan duzue entzungai.

🎧 Entzun podcasta

Podcastak.eusPodcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017ko abenduaren 3an abiatu da proiektu hau, bai webgunea baita podcasta bera ere. Proiektuaren helburu nagusia euskarazko podcastak bultzatzea da.

Podcastera harpidetu

#8 Podcastak.eus: audioa prestatu ondoren zer?

Hitz eman moduan, epeak laburtuz, hemen duzue 8. saio berri hau. Bertan behin gure podcasta, gure audioa grabatu ondoren, zer egin beharko genukeen kontatzen dut: non gorde eta nola eman “irteera” sortu berri dugun audio horri.

🎧 Entzun podcasta

Podcastak.eusPodcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017ko abenduaren 3an abiatu da proiektu hau, bai webgunea baita podcasta bera ere. Proiektuaren helburu nagusia euskarazko podcastak bultzatzea da.

Podcastera harpidetu

#7 Podcastak.eus: podcasta grabatzen

Saio honetan podcasta grabatzeko guk zer erabiltzen dugun kontatuko dizugu, bai gailuak, bai softwarea. Hauek dira aipatzen ditugunak:

Hardwarea: Macbook Air, Behringer XENYX Q802 mahai nahasgailua, Behringer XM8500 mikroa eta Samson Q2U mikroa

Softwarea: Garage Band, Skype, Ecamm, Audacity eta Hindenburg Journalist

🎧 Entzun podcasta

Podcastak.eusPodcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017ko abenduaren 3an abiatu da proiektu hau, bai webgunea baita podcasta bera ere. Proiektuaren helburu nagusia euskarazko podcastak bultzatzea da.

Podcastera harpidetu

#6 Podcastak.eus: podcasten errezeta

2020ko otsaileko podcasta duzue hau. Bertan podcast batek izan behar dituen osagaiak aipatzen ditu Egoitz Lizasok, beti ere bere esperientziaren ikuspuntutik. Saioan azken hilabetean izandako aipamenak ere ekartzen dira podcastera.

🎧 Entzun podcasta

Podcastak.eusPodcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017ko abenduaren 3an abiatu da proiektu hau, bai webgunea baita podcasta bera ere. Proiektuaren helburu nagusia euskarazko podcastak bultzatzea da.

Podcastera harpidetu

#5 Podcastak.eus: bueltan gara!

Geldialdi luze honen ondoren, bueltan gara Podcastak.eus-en 5. saio honekin. Bertan, webgunean ditugun podcastak errepasatzen dira, lehendik ditugunak eta gehitutako berriak. Baita gehitutako hobekuntza txikiak ere aipatzen dira.

🎧 Entzun podcasta

Podcastak.eusPodcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017ko abenduaren 3an abiatu da proiektu hau, bai webgunea baita podcasta bera ere. Proiektuaren helburu nagusia euskarazko podcastak bultzatzea da.

Podcastera harpidetu

#4 Podcastak.eus: ZuZeu Podcast

Laugarren saio honetan bigarren gonbidatu bat izan dugu: Oier Aranzabal. Oier ZuZeuko koordinatzailea dugu egun eta proiektua 10 urte bete dituen honetan, ZuZeu Podcast ezagutzera eman dute.

Plataforma berri hau hiru podcastekin abiatu dute Oier buru dutela:

Proiektuaren inguruko xehetasun guztiak biltzen saiatu gara podcast honetan aurkituko duzun elkarrizketan.

🎧 Entzun podcasta

Podcastak.eusPodcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017ko abenduaren 3an abiatu da proiektu hau, bai webgunea baita podcasta bera ere. Proiektuaren helburu nagusia euskarazko podcastak bultzatzea da.

Podcastera harpidetu

#3 Podcastak.eus: “Baskonia Zainetan”

Denbora luzearen ondoren, Podcastak.eus-en hirugarren saioa duzue hau. Bertan lehen gonbidatua elkarrizketatzen dugu, Joseba Sanchez. Joseba “Baskonia Zainetan” podcasteko arduraduna da, eta gure podcastaren helburuari jarraiki, bere podcastaren inguruan aritu gara: zergatik sortu zuen, nola grabatzen duen, kolaboratzaileak, teknika,… Seguru Josebak bere podcastaren inguruan kontatzen dituenak oso interesgarriak irudituko zaizkizuela. Saskibaloia gustukoa baduzue, “Baskonia Zainetan” jarraitu beharreko podcasta duzue.