#3 Podcastak.eus: “Baskonia Zainetan”

Denbora luzearen ondoren, Podcastak.eus-en hirugarren saioa duzue hau. Bertan lehen gonbidatua elkarrizketatzen dugu, Joseba Sanchez. Joseba “Baskonia Zainetan” podcasteko arduraduna da, eta gure podcastaren helburuari jarraiki, bere podcastaren inguruan aritu gara: zergatik sortu zuen, nola grabatzen duen, kolaboratzaileak, teknika,… Seguru Josebak bere podcastaren inguruan kontatzen dituenak oso interesgarriak irudituko zaizkizuela. Saskibaloia gustukoa baduzue, “Baskonia Zainetan” jarraitu beharreko podcasta duzue.

🎧 Entzun podcasta

Podcastak.eusPodcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017ko abenduaren 3an abiatu da proiektu hau, bai webgunea baita podcasta bera ere. Proiektuaren helburu nagusia euskarazko podcastak bultzatzea da.




Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude