Gorputzak (Nire gorputza baino gehiago naiz)

Denok pairatzen ditugun gorputzarekiko beldurrak, deserosotasunak, konplexuak eta lotsak obsesionatzen gaituzte, gure bizitzan zehar askotan izaten dugun barne gatazka orokortuenetariko bat izatera iritsiz. Gizarteak ezarritako kanon estetikoen mugetan egon edo ez, denok ditugun presio eta exijentziak dira. Gaurko atalean, gure gorputzekin dugun harremana aztertuko dugu, horren atzean dagoen guztia eta nola eragiten du gure bizitzetan. Horretarako, Maddi Etxeberria nutrizionista eta Ana Goitia, aurkezle eta umorista ditugu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

Unibertsitatea (Unibertsitatera joatearen obsesioa)

18 urterekin behartuak izaten gara gure etorkizunaren nondik norakoa erabakitzera. Askotan sekula argi izan gabe sikiera momentuan zer egin nahi dugun, edo zertan igaro nahi dugun gure bizitzako urte gehienak. Izugarrizko presioa sortarazten da horren inguruan; notak direla eta, etxetik kanpo joatea dela eta, bata edo bestea hautatzearen beharra dela eta… Presioa gainera hainbat bidetik datorkigu, izan familiarengandik, ikastolarengandik, lagunengandik, ingurukoengandik… Baina zalantzarik gabe presio gehiena unibertsitatearekin lotuta dator. Oraindik ere, guztiz zabaldua dago unibertsitatera joatearen prestigioa eta exijentzia, etorkizun on bat izateko aukera bakarra balitz bezala onartua gure gizartean. Hamaika bide eta aukera desberdin daude eskuragarri, ez dugu zertan bat bakarra aukeratu, eta hala ere, jarraitzen dugu unibertsitatera joatea arrakasta eta gehiagotasunarekin lotzen hein handi batean. Obsesio eta estigma honen inguruan hitz egiteko, gaurko atalean Peio Gonzalez, lanbide heziketa egin ondoren bi ingeniaritza egindakoa, eta Uxuri Urrate, unibertsitatea utzi eta lanbide heziketan hasitakoa ditugu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

Historia (Nork idatzi du historia?)

Txikitatik izan dugu ikasgai historia. Historiaurretik gaur egunera arteko urteak nola izan diren biltzen dituzten liburuak eta hori guztia azaldu diguten irakasleak, gu guztiok zalantzan jarri gabe ikasi duguna. Historia ezinbestekoa da gure gizartearen garapenean, noski. Dena den, noizbait pentsatu duzu nola izan daitekeen historia, alderdi anitz izan dituen historia, gainera, errealitate eta egi bakarrarekin idatzi eta ikasi egiten dugun zerbait? Honetan ere gerren garaileek dute hau idazteko boterea, haien modura kontatzeko gaitasuna, haien errealitatea soilik mantentzeko aukera, eta beste munduko errealitate guztiak isilaraztekoak. Hori dela eta, beste errealitateak ezagutu nahi ditugu eta hauen ezjakintasunaren eragina aztertuko dugu. Horretarako, gaurkoan Emily Otaegi, Nikaraguan jaiotako Asteasutarra, eta Iñigo Garcia, Historialari eta Indian jaiotako bi alaben gurasoa, ditugu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

Lagunak (Lagun arteko harremanak)

Pertsonak gizaki sozialak gara eta gure inguruarekin harremantzako beharra daukagu. Nor berak bere izaera propio badu ere, beste batzuk behar ditu izaera hori garatzeko. Gure sistema, harreman sozial horien inguruan sortuta dago eta ezin dugu beste modura ikusi. Lagunak gure bizitzaren erro nagusietako bat bilakatzen dira. Euskal Herrian, gainera, are indartsuago dugu errotuta hau. Gure bizitzen erdigunea kokatzen ditugu kuadrillak eta gure harremantzako modua baldintzatu besterik ez digute egiten. Badakigu kuadrilla gabe bizitzen? Zein nolako eragina dute beste lagun arteko erlazioak? Honetaz guztiaz eta gehiagotaz hitz egiteko, gaurko atalean, Lorea Aramburu, Jon Allaflor eta Maria Saenz ditugu, testu inguru guztiz desberdinetako, hiru gazte. Kaskoak jarri eta hemen zure hizkuntzan mintzo diren hausnarketak…

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

Abstinentzia (Alkohola ez edateak ez zaitu definitzen)

Alkoholaren kontsumoa guztiz normalizatuta dugu gure gizartean. Gure giro sozial guztiak alkohola izaten dute erdigune. Izan, lagun artea, familia artean, edota beste edozein girotan ere, jendea batzen omen duena alkohola da. Kontran, edozein arrazoiengatik alkohola edaten ez dutenak kondenatuak daude; aurreiritzi, zirikada, mespretxu eta guztizko iruzkinetara kondenatuak. Jakin badakigu alkohola edateak ez duela inolako onura egiten osasunari, baino oraindik ere, pentsaezina zaigu, festa giroan, batez ere, norbaitek alkoholik ez kontsumitzeak. Zentzugabezkoa bada ere, berriro, desberdin dena seinalatu egiten dugu. Atal honetan, alkohola ez edateak dakartzan egoera eta zentzugabekeriei buruz hitz egingo dugu, Magali Gorroño, gazte abstemioa, eta Ander Edo, edale soziala izandakoa. Kaskoak jarri eta …

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

Sexualitatea (Sexualitateari buruz ondo hitz egin)

Hezkuntza sexual formal bat izatea ia pribilegio bat da egun. Ikastola bakoitzaren eskuetan dago honen eskaintza, eta larri eskasa izaten da gehienetan. Hamasei urtetan zehar, hiru aste soilik eskaintzen badiougu, ezinezkoa da inolako sakontasuna bermatzea. Bermatu daitekeen bakarra, honek eragina duela guztion etorkizunean; izan ere, sexualitatea ez da soilik harreman sexualei buruz hitzegitea, hori baino askoz gehiago da. Sexualitatea, nor bere ezagutzan, identitatean, errespetuan, plazerrean, nahietan, osasunean, desiran, eta besteekiko erlazioetan oinarritzen da. Gaurko atalean, sexualitatearen inguruko egoera mahaigaineratuko dugu, Bea Sever, sexologarekin eta Ander Lacalle, aktore eta hezitzaile sexualarekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

Kultura III (Zinema, zinemaldia, lehen aldiak)

Donostiako zinemaldiaren 71. edizioak emakumearen lana eta talentua bistaratu ditu. Beste arlo guztietan bezala, zinemaren industrian ere, emakumeak bidea egiten hasiak dira. Euskal Herriko panoramara hurbilduz, asko dira emandako aurrera pausoak. (H)emen, euskal emakume zinelamagileen elkarteak, lan izugarria egiten du honetan beriziki. Kristina Zorita, kazetari eta zinemagilea, eta Izaskun Arandia, ekoizle eta zinemagilearekin hitz egin dugu, biak, (H)emen elkarteko sortzaileak eta lehendakari ordeak direnak. Euskal zinemaren egoera eta emakumearen egoera aztertzen lagundu digute. Kaskoak jarri eta hemen zure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

Kultura II (Euskaraz sortzea)

Aurreko atalarekin jarraituz, kulturaren esparruan murgiltzen jarraitu dugu. Gaurkoan, euskal kulturara hurbildu gara zehazki. Hemengo sortzaileak, euskaraz sortzeko duten zailtasun eta oztopoak mahaigaineratuko ditugu. Honekin batera, oztopo handiena ere aztertuko dugu, zentsura eta bere determinazioaren marra lauso horretan jokatzen duten faktoreak. Horretarako, gaurkoan ere, Lorea Intxausti eta Joanes Etxebeste izan ditugu gurekin. Kaskoak jarri eta hemen zure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

Kultura I (Mirespenetik gutxiestera?)

Kultura bada gure bizitzetako arlo oso garrantzitsua, gure egunerokotasunean edonon aurkitzen duguna. Badago izaeraren parte bilakatzen dela diona ere. Kulturak, gizartearen momentu okerrenak salbatu dizkigu, pandemia garaia, esaterako. Zeinek ez zuen kultura kontsumitu etxeko lau pareten artean geundenean? Ez diogu duen garrantzia ematen, kultur sortzaile batzuk miresten ditugun bitartean, gehiengoak gutxiesten ditugu, haien lanari balorea eman gabe. Kontraesan horien guztien atzean zer dagoen aztertzeko, gaurko atalean, Lorea Intxausti aktorea eta Joanes Etxebeste aktore eta pailazoarekin hitz egin dugu. Kaskoak jarri eta hemen zure hizkuntzan mintzo diren hausnarketak…

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

Edozein herriko jaixetan

Udarekin batera iritsi dira jaiak herri askotan. Bi urte eta gero jai batzordeek buru belarri ekin diote pandemia aurreko jai horien antzekoak antolatzeari. Osasun krisia dela eta bertan behera geratutako horien artean egon ziren jaiak. Momentuko egoera eta baldintzek ez zuten herriko jaiekin aurrera jotzea bermatzen.

Aurten ordea, esan daiteke egoerak hobera egin duela, urtearen hasieran, Donostia eta Azpeitiako danborradak bertan behera geratu ziren arren, otsailean badirudi pixkanaka jaiak lehengo errealitatera itzultzen hasi zirela, Tolosako iñauterietan esaterako. Geroztik, geroz eta egitarau gehiago agertu dira, eskaintza desberdinekin.

Oraintxe bertan, euskal herriko herri desberdinetan jaiak dira. Gaur jai horien atzean ezkutatzen diren antolatzaile desberdinekin hitz egin dugu. Gaurko atalean jai horien atzean ezkutatzen diren antolatzaileak dira protagonista: Iban Markiñako txozna batzordeko kidea da, Jone Erratzuko bestetako daminausia, Bittor Donostiako Piratetako koordinatzaileetako bat eta Irati Fernandez EHZ jaialdiko antolatzaile.