Baietza eta ezetza ezbaian

‘Soilik baietz da baietz’ legearen erreformari heldu diogu Berria FMren saio berrian. Baina ez soilik hari: zigorretara mugatzeaz, ezetz esateko zailtasunez eta baiezko behartuez ere aritu gara. Eta Afganistango andreen ezinez. Eta liburu erreez. Eta beste hainbestez.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

Izkander Fernandezen top-ak

Twitterren ibiltzen baldi bazara, agian ikusiko zenuen Izkander Fernandezek galdetegi berezi batzuk egiten dituela hainbat urtetako diskorik onenak zein izan diren hautatzeko. ‘Top’ zerrenda horietan ageri diren lan ezagunez, ezusteez eta joerez aritu da ‘Dunbala’ podcastean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Hodeia ez da existitzen 3×01 – Ordenagailuak, txikiak geratzen zaizkigunean zer?

Arropak bezala, ordenagailuak ere “txiki” gera daitezke. Baina norbaiti “txiki” geratzen zaion ordenagailua, beste pertsona batentzat guztiz egokia izan daiteke. Hori erakutsi digute Ilargikoop eta Elkartenet-eko ‘Mugarik gabeko ikasgelak’ proiektuek, ordenagailuen berrerabilpena oinarri duten bi egitasmoek.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Martxoaren 8 (berri) batean

Berria FMren etapa berriko lehen saioa Martxoaren 8arekin batera heldu da. Ezinbestean, Emakumeen Nazioarteko Eguna hartu dugu hizpide: izan duen bideaz, haren dimentsioaz eta egunari lotutako erronkez aritu gara. Baita zaintzaz ere ―gai hori hartu baitu ardatz mugimendu feministak―, eta urtero egun honen bueltan izaten den zuriketa moreaz.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

#557 Tropela.eus podcastak: 2023ko Strade Bianche

2023ko denboraldiko lehen klasikoa hemen da!

Aurtengo 🇮🇹 Strade Biancheko edizioetan, bai emakumezkoen zein gizonezkoen kinielatan, hautagai nagusien multzoan hiruna txirrindulari genituen baina azkenean emakumezkoetan Elisa Longo Borghini (TFR) eta gizonezkoetan Van Aert (TJV) izango ez direnez, buruz buruko bihurtu dira.

Podcast honetan Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

099. MKpod. AKUSTIKOA || ADRIAN PEREZ (2023-01-29)

🎸 Urtarrilean ADRIAN PEREZ izan genuen gure akustiko-elkarrizketatuetan, Unai Pelayo-ren akonpainamenduarekin. Denbora asko zenbilen Adrianek diskarik argitaratu gabe, baina karrera luzeko musikaria dugu, eta errepasu ederra eman genion bere hastapenei.

Musikan, Mal de Ojo taldearen bertsioren bat eskeini zigun, baita kuriositate hainbat kontatu ere, konposatzeko eraz, gitarren soinuaz etabar.

On egin!
😉
______________________
FITXA TEKNIKOA:
🗣 Hizlaria: Txusta
👤 Solaskidea: Adrian Perez eta Unai Pelayo
🎤 Soinu grabaketa/edizioa: Txusta
📹 Irudi grabaketa/edizioa: Maköki

______________________
Podkasta, ohiko esteketan aurkituko duzue:
📹 YouTube: Labur.eus/MKtube
🎧 Ivoox: Labur.eus/MKpod
🎧 Spotify: Labur.eus/MKspoti
🎧 Podcastak: Labur.eus/MKeus
🎧 Google podcast: Labur.eus/MKgoogle
🎧 Apple podcast (iTunes) app-an.
🎧 Podimo app-an (ordainpekoa).

MK sarean:
🌐 Instagram: Labur.eus/MKinsta
🌐 Facebook: Labur.eus/MKface
🌐 Telegram: Labur.eus/MKtele
✉️ e-maila: marrumakulturalak@gmail.com

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

23-Punk

Bizitza ez da arrosa eta minbizia ere ez… Zaintzaile izatetik gaixo izatera igarotzeaz, osasungintza publikoaz eta bizitzaz asunez beteriko Ama(T)Asunaken atal hau. Pink baina gehiago punk den Olatz Mercader Etxabe izan dugu atal honetan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakAma(t)Asunak: Amak. Amatasunak. Gozoak eta garratzak. Amatasunaren asunak. Amatasun askeak, amatasun feministak. Amatasunen inguruan, amatasun feministez, ikuspegi anitzez, esperientzia eta iritzi desberdinez beteko dugu urteetan ikusezin bihurtu den espazioa. Guztiok ama ez bagara ere, guztiok alaba garelako. Sabeletik Munduraren podcast hau, nik, Nahia Alkorta Elezgaraik gidatua da. Informazioa boterea dela eta informaziorik gabe erabaki askerik ez dagoela uste dut. Horregatik, 2013. urtetik haurdunaldi aurretik hazierara bideraturiko informazioa euskaraz eskaintzen dihardut. Podcast honetan ikuspegi desberdinetako emakumeak izango ditut bidela

Podcastera harpidetu

Zer ekarriko du 2023ak?

Ez da erraza izenburuko galderari erantzutea, baina Eneritz Furyakek eta Jagoba Salvadorrek badituzte urteak ekarriko duenari buruzko aurreikuspen batzuk. Orain arte ezagututako aurrerapenen bidetik, proposamen berri batzuez aritu dira; zerrenda «nahiko gaztea» osatu dute, azkenerako.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu