572 Tropela.eus podcastak: 2024ko Espainiako Vuelta

Larunbat honetan, abuztuaren 17an abiatuko da 2024ko Espainiako Vuelta Lisboatik.

Podcast honetan Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) kideak batu dira Egoi Martinezi (@egoimartinez78) Vueltari lotutako elkarrizketa interesgarri bat egiteko. Ondoren, nola ez, kinielari errepasoa egiten diote. Espero dugu podcast hau ere gustuko izatea!


Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Saioa Alkaiza | Izan ez den kafe horri

Saioa Alkaiza Guallar. Iruñean jaioa, 1991. urtean. 12 urterekin hasi zen bertsotan, Antsoainen ikasle zela. Hara joan zitzaien Estitxu Arozena bertsolaritza irakastera, eta haren eskutik jantzi zuen 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela. Kazetaritza eta Gizarte Antropologia ikasketak eginak ditu, eta Iruñerriko bertso eskolako eta ahalduntze bertso eskolako kide da. Birritan irabazi du Iruñeko egile berriendako euskarazko literatur lehiaketa.

IZAN EZ DEN KAFE HORRI
Doinua: Garia saltzen nengoelarik II

“Gera gaitezke?” whatsapp motza da
porroten epigrafea,
zeren kafe bat nahi duzu, baina,
zuk ez duzu nahi kafea.

Kafea irentsiz esan didazu:
-“Barka, denbora behar dut”.
Eta ordutik ordularien
orratzak gorroto ditut.

Ordularia, antsietatez,
tik, tak, tik eta tik, tak, tik…
negar-zotinka ari omen da
neure buruarengatik.

Neure burua, muxuka dabil,
aldiz, ote naiz neroni?
eta “muxu” dei al dakioke
listu trukaketa honi?

Honi deritzo bakardadea,
barnean txutxu-mutxuka,
lehen parrandan, ni ezagutzeko,
ezezagunak muxuka.

Muxuka, nonbait, dolu zaporez,
“gurea” ez den bizitzan,
guztia izan zitekeelako
eta ez delako deus izan.

Izan ez dugun maitasun hura,
sortu ez zaigun umea,
gurea ez den etxea eta
bizi ez dugun unea.

Une honetan, gaupasa usainez,
bidali ez dudan whatsappa…
“gera gaitezke?” esan nahi dizut,
nostalgiari tiraka.

Tiraka doaz gauak, egunak…
porroten epigrafea,
biak batera hoztu artean
bihotza eta kafea.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

 

 

Podcastera harpidetu

Maddi Sarasua | Gedarraren norantza

Maddi Sarasua Laskarai. Itsasun (Lapurdi) jaioa, 1995. urtean. 11 urterekin hasi zen bertso eskolan, Uztaritzeko ikastolan. Birritan irabazi zuen Iparraldeko Eskolarteko txapelketa, eta beste behin Euskal Herrikoa. 2012ko Xilaba Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen, eta 2013an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan Nagusian izan zen lehenengoz, bertsolari gazteena izanik. Biharraren hegietan (Maiatz) olerki liburua argitaratu du aurten.

Gedarraren norantza

Doinua: Kantatzera niazu.

1.

Kontrol neurriak, NATO,

gerra isileko…

ez ote duzue nahi

erronka bideko

gazteria heztea

borrokan kideko

injustua denari

aurka egiteko?

2.

Bartzelonan, Frantzian,

Europan denera,

gaitasunean hazi

boterean heda,

noizbait irits gaitezen

egituratzera

haien boterearen

eskala berera.

3.

Lanetik bota nahi nau,

nagusi ustela!

Eskerrak erantzuten

lagundu nautela.

Protestan zenbat jende,

nik masail umela:

senditzen dut borrokak

merezi duela.

4.

Eraldatuz kultura

eta balorea

bilkuretan, kalean

grinez adorea

elkartasuna dugu

jardute kodea

lortu baitezakegu

denentzat hobea.

5.

Zenbat jendek jabea

daukan erasoka.

Bakarrik ez, batera

tenkatzean soka,

zer zorion sendituz

indarra txaloka

guri esker etxetik

ez dutela bota.

6.

Behar dugu teilatu

behar dugu horma

norberak ahal duena

ematea norma

hau da gure iraultza

eta erreforma

eraiki nahi genuken

sistemaren forma.

7.

Norbait menpe hartzea

posible ez dena

norbere zoriona

bezainbat bestena

eratze bide bat da

sozialistena

kapitalak gidatzen

ez duen sistema.

8.

Nahiz eta den bide bat

belaunaldiena

ez al da norabide hau

egokiena

sor dadin bizi forma

on bat guztiena

elkar zapaldu ordez

zaintzen dakiena?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

 

 

Podcastera harpidetu

123. MKpod. AKUSTIKOA || LOREA ZULAIKA (2024-05-05)

LOREA ZULAIKA musikaria izan genuen maiatzean, Marruma Kulturalak podkastean. Kadira taldeko “front woman”arekin musikagintzaz, inspirazioez, wikipediaz eta abar luze batez hitz egin genuen… baina izan genuen tartea ere, bere musika beste estilo batean entzun ahal izateko.

Baina adi, abestietako bat ineditoa da eta!

___________
FITXA TEKNIKOA:
Gonbidatua: Lorea Zulaika
Elkarrizketatzailea: Maköki
Soinu grabaketa/edizioa: Txusta
Irudi grabaketa/edizioa: Maköki

___________
On egin eta gozatu podkast osoaz:

Webgunea: marrumakulturalak.eus

YouTube: Labur.eus/MKtube
ZniTB aplikazioan (Elkarrizketak sailean)
Ivoox: Labur.eus/MKpod
Spotify: Labur.eus/MKspoti
Podcastak: Labur.eus/MKeus
Google podcast: Labur.eus/MKgoogle
Apple podcast (iTunes) app-an.
Podimo app-an (ordainpekoa).

MK sarean:
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele
Watxap: Labur.eus/MKtxap
X app-an
✉️ Kontaktu zuzenerako e-maila:
marrumakulturalak@gmail.com

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

Andoni Rekondo | Sokaren gainean

Andoni Rekondo Izagirre. Hernanin (Gipuzkoa) jaioa 1999. urtean. 2019an hasi zen bertsotan Kontrakantxa gaztetxeko eskolan, eta Hernaniko bertso eskolan aritzen da orain. Zenbait gazte sariketatan hartu du parte. 2022an bigarren izan zen Lizardi sariketan, bertso onenaren saria lortuta.

Eta doinua: ‘Orain agertzen dira’

Mikrofono aurrean
bi hankak dardarka
Gaitzat dut ariketa
zehatz baten marka
Noski, bakarka
Ganbarak barne bide
nekeza dakar ta

Gaiarekin heltzen da
lehenengo zartada
Itxura egiteko
besterik ez bada
Horra koartada
Serio jarri eta
jaitsi begirada

Hondar aleak sartzen
dira enbutuan
Ideia baten faltan
doan minutuan
Ta zu mutu han
Zer esan jakin gabe
lehenengo puntuan

Tximu txindatadunen
erritmo bizian
Hitzen kabinetea
Sartzen da krisian
Oniritzian
Erdipurdiko ideia
Baten gutizian
Norantzarik gabeko
zoru labainean
Errima zabalen bat
jarri mingainean
Eta ordainean
Ekin abesteari
sokaren gainean

Orekari gisara
hasi eta tira
Aurreneko alea
bukatzen ari da
Zein da segida?
Bat nahikoa ez eta
hiru bertso dira

Bi bertso osatzean
arian-arian
Poz txiki bat sortzen da
espresio nagian
Zeren agian
Zaude desgraziaren
etxe atarian

Behin egin beharreko
guztiak beteta
Berreskura daiteke
betiko oreka
Baina alerta
Hurrengoan berriro
pasako da eta

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

 

 

Podcastera harpidetu

Jone Uria | CHAT BDB

Jone Uria Albizuri. Getxon (Bizkaia) jaioa, 1990ean. Matematikan doktore da, eta irakasle ari da Euskal Herriko Unibertsitatean. 9 urterekin San Nikolas ikastolan eskolaz kanpoko bertsolaritza eskoletan izena eman ondoren, 12 urte zituela hasi zen ALBEn Algortako Bertsolari Eskolan, eta ordutik bertan jarraitzen du partaide zein eragile gisa. 2008an hartu zuen parte lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, eta finalaurrekoetara iritsi zen. Gerora final guztietan parte hartu du. Azkeneko bietan, 2021ean eta 2023an, buruz burukoan kantatu zuen. 2009, 2013 eta 2017 urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusietan ere aritu da.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

 

 

Podcastera harpidetu

Hodeia ez da existitzen #20 – Txikilinux Eguna II: Euskarak Software librea behar du

Donibane Ikastolan Txikilinux zerbitzaria instalatu dute eta ospatzeko Txikilinux egunaren bigarren edizioa antolatu dute. Bertan egon gara Peio Etxeleku, Donibane ikastolako zuzendariarekin hitz egiten. Egunak aditu ezberdinak elkartu dituela aprobetxatu dugu eta gaia ikuspuntu ezberdinetatik lantzeko mahai-inguru bat antolatu dugu Egoitz Urrutikoetxea, Seaskako hezkuntza arduraduna; Iñigo Gebara, Bigarren hezkuntzako teknologia eta informatika irakaslea; eta Orai zentroko Muitze Zulaika eta Oihane Canterorekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Ramuntxo Christy | Zuri ta gorriz

Ramuntxo Christy. Aiherran (Nafarroa Beherea) jaioa, 1980an. 2000az geroztik Amikuzen bizi da eta Zuberoan lan egin. Hain zuzen ere, gaztetatik izandako bertso zaletasuna Mauleko bertso eskolan garatu du 2005etik hona. Euskal Irratietan Punttuka bertsolaritzari buruzko irratsaioa gidatu du Xan Alkhatekin batera. Bestalde, Xilaba txapelketan parte hartu du 2010az geroztik.

Zuri ta gorriz

Azken aldian denetan
dugu gai bakarra
Parisek erakusten
daukunez iparra
prest nituen malkoak
eta prest marmarra
etortzekoa baitzen
zerbait oso txarra
Gaur gertatzen zaut doinuz
aldatu beharra.

Beldurra ageri zen
inkestaz inkesta
bainan azkenean da
Nagusitu besta
Ongi pentsatuz geroz
poztekorik ez da
Marea igotzean
beti da ber kezka
Noiz eginen ote du
uhainak gainezka ?

Itsasuntziak aitzina
segitzen du baina
jadanik hasia da
ondoko kanpaina
zoin izanen da amu
eta zoin arraina
norentzat ur gazia
norentzat xanpaina
hainbestek nahi luke
izan kapitaina

Dener entzuten da nik
dut irabazia
ezin jakin kondatzen
duten ikasia
argitu beharra zen
giro nahasia
laino pizuago baten
barna goaz ia
bakotxak bere alde
du analisia.

Baikortasun pixkabat
gehitu nahiz horri
gure lurralderaino
gintazke etorri
karta osoa kasik
dugu gorri gorri
Lakarri, Oragarre,
Anhauze, Baigorri
Ta abertzale bat da

Pariseat igorri

SNCFan egona
urtetan lanean
ez dea naturala
Peiok azkenean
bidai berri hau dezan
abia trenean
ta han mintzatzen bada
gure izenean
bagoaz burdinbide
onaren gainean !

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

 

 

Podcastera harpidetu

122. MKpod. AKUSTIKOA || BIG BOB RAILROAD (2024-03-24)

BIG BOB RAILROAD Donostia ingurukoak diren arren, haien musikak denboran eta espazioan eraman gintuen. Zehazki, estatu batuetako deltara. Blues zaharra eta erritmo ilunak aurkituko dituzue Marruma Kulturalen podkast hontan, eta noski, haiek hobe ezagutzeko elkarrizketa izan genuen haiekin.

Entzun, gozatu, eta gustuko baduzue partekatzen lagundu!

On egin!

______
Gozatu podkast osoaz:
Webgunea: marrumakulturalak.eus

YouTube: Labur.eus/MKtube
ZniTB aplikazioan (Elkarrizketak sailean)
Ivoox: Labur.eus/MKpod
Spotify: Labur.eus/MKspoti
Podcastak: Labur.eus/MKeus
Google podcast: Labur.eus/MKgoogle
Apple podcast (iTunes) app-an.
Podimo app-an (ordainpekoa).

MK sarean:
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele
Watxap: Labur.eus/MKtxap
X app-an
✉️ Kontaktu zuzenerako e-maila:
marrumakulturalak@gmail.com

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu