๐ง Entzun podcasta
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Euskarazko podcastak biltzen dituen webgunea

800.000 langilerekin, AEBetako bigarren enplegatzaile handiena da Amazon multinazionala. Zuzendaritzaren joera antisindikalistak bidea oztopatzen diela, langileak ez dira ordea sindikatu baten baitan antolatuak. Baina COVID-19aren testuinguruak eragindako lan karga eta lan baldintza kaskarren eraginez, egoera irauli eta sindikatu bat sortzeko bidea ireki dute AEBetako hego ekialdeko Bessemergo lantokikoek. Sindikatuaren sorrerari buruzko bozketa abian da, eta baietzak irabaziz gero aurrekari garrantzitsua litzateke, Amazonen beste lantokietan ere antolaketa kolektiborako akuilu izan daitekeena.
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.
COVID-19arentzako txertorik gabe gera daitezke 2021ean munduko herrialde txiroenetako hamar biztanletik bederatzi. Farmaziako korporazioek jada saldutako 100 txertotatik 53 herrialde aberatsek –euskaldunok tartean– erosiak zeuzkaten, mundutarren %14 baizik ez izan arren. Urte amaierarako, nazio pobreetan txertorik ez, baina aberatsetan, herritar bakoitza hiru aldiz txertatzeko adina edukiko dute.
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Iazko azaroaren 26an ukan genuen Indiako laborarien aldarrikapenaren berri, 250 milioi laborari eta langilek jarraituriko greba historikoari esker: Indiako Parlamentuak bozkaturiko laborantzaren liberalizaziorik ez dute nahi. Egun horretan abiatu zuten New Delhi inguruko kanpamentua 250.000 bat nekazarik, hiribururako zortzi sarrerak blokeatuz. Urtarrilaren 26an, urrats bat gehiago eman eta hiriburuaren bihotzera sartu ziren, otsailaren 1erako parlamentua zutelarik helburu. Determinaturik dira, eta egunez egun, geroz eta herritar gehiago batzen zaizkie.
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.
2021eko uda aurretik bere populazioaren zati handi bat txertatuta eduki dezake Kubak COVID-19aren kontra, jadanik proba klinikoen 2. fasean sartuta daukan ‘Soberana 02’ txerto publiko eta nazionalak bere bidea normaltasunez burutzekotan. Horrekin lezio berri bat emana izango dio munduari: herrialde txiki batek nola zaintzen duen bere osasun burujabetza.
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.
Burbuila banatan sartuta egin dugu aste honetako Beranduegi, baina ez covidagatik, Ertzaintzaren sindikatu abertzaleengandik babesteko baizik, badakigu eta udalerritik atera ezin den honetan nola aztoratu diren. Eta burbuila barruan, baina armairutik kanpo dago jada gure fitxaje berria: heterosexuala eta GKSren jarraitzailea da, baina EHBildu bozkatzen du, eta gainera, postaz. Harrapazank!
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Opor luzeen ostean, bueltan gara 2021 eder honi ekiteko. Berrikuntza askorekin gatoz gainera: Gorkaren hutsunea betetzeko bere bertsio surfer ez aktuala topatu dugu eta Iturgaitzek ere ekarpen intelektualak egiten jarraitzen du, beraz, Beranduegik badu bizirik jarraitzeko behar duena.
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
duela 120 urte arte, gizakiek milaka urtez eraldatutako material artifizial guztien masa ez zen lurra planetak zeuzkan izaki bizidun guztiez osatutako masaren %3 baino gehiago. Geroztik, batik bat 1950eko hamarkadan abiatutako “azelerazio Handia” medio, erabateko artifizializazioa jasan du munduak, 2020an bi multzoen pisua berdintzeraino. Gauzak txarto bidean, 2040rako planetaren azaleko lau tonatatik hiru izango dira antropogenikoak.
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.
Urtarrilaren 25ean Paris ondoko Instantzia Handiko Auzitegira begira izanen dira milioika vietnamdar. Egun horretan hasiko da Vietnamgo gerlan AEBetako armadak erabilitako arma kimikoei buruzko auzia. Hego Vietnamen agente laranja izenez ezaguna den herbizida eta hosto-galtzaile pozoitsua hedatzen aritu ziren 1961 eta 1971 urteen artean, eta arma kimiko hau ekoizten aritutako multinazionalak dira auzipeturik. Hirurogei urte berantago, ekozidio honi buruzko egia, aitortza eta erreparazioa eskuratzeko esperantza dute kutsaturiko milioika vietnamdarrek. Tran To Nga vietnamdarrak jarri du salaketa.
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.