#9 Podcastak.eus: Amarauna saioan esandakoak errepasatzen

Denbora luzearen ondoren, 9. saio honekin bueltatzen gara. Alde batetik, Aizu! AEKaren aldizkarian elkarrizketa egin didatela aipatzen dut, bete bestetik, Euskadi Irratian aipamena izan duela Podcastak.eus-ek. Igandeko Amarauna saioko Digi-atalean agertu gara zeharka bada ere, 2020k abenduaren 27an aireratu zen saioan. Horregatik, egoki iruditu zaigu solasaldi horretan podcast honen bidez parte hartzea.

Solasaldian Gorka Otaegi aurkezleak Oier Aranzabali elkarrizketa egiten dio podcastaren industriaren inguruan bereziki. Jorratzen diren gai nagusien artean egungo podcasten egoera eta batez ere monetizazioaren ingurukoak dira. Maite Goñi eta Joxe Rojasek ere beraien pintzeladak uzten dituzte, eta neu, atrebentziaz akaso, esandako zenbait konturen inguruan nire iritzia gehitzen dut.

Aireratu zen irratsaioa osorik esteka honetan duzue entzungai.

🎧 Entzun podcasta

Podcastak.eusPodcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017ko abenduaren 3an abiatu da proiektu hau, bai webgunea baita podcasta bera ere. Proiektuaren helburu nagusia euskarazko podcastak bultzatzea da.




Podcastera harpidetu