#12 Podcastak.eus: ahots plataforma berriak

Ahots plataforma berriak

Saio berri honetan, Podcastak.eus-en 12. honetan, ahots plataforma berriak zein diren eta podcasten munduan eraginik izan dezaketen ala ez aipatzen dugu. Horretaz gain, euskaraz ekoiztu eta Podcastak.eus-en azken hilabeteetan bildutatako saio kopuruak errepasatzen ditugu.

Saio laburra, baina espero dugu zuen interesa pizteko modukoa izango dela. Eta ez ahaztu edonolako iruzkinik baduzue, gugana helaraztea.

🎧 Entzun podcasta

Podcastak.eusPodcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017ko abenduaren 3an abiatu da proiektu hau, bai webgunea baita podcasta bera ere. Proiektuaren helburu nagusia euskarazko podcastak bultzatzea da.




Podcastera harpidetu

4 erantzun “#12 Podcastak.eus: ahots plataforma berriak” bidalketan

  1. Kaixo, kideok:

    Saioa naiz, Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministatik idazten dizuegu. Podcast bat egiten hasiak gaude, urtarriletik aurrera jarriko duguna martxan, eta jakin nahiko genuke zuen web gune honetan jasotzeko zeintzuk diren baldintzak, euskaraz jarduteaz gain.

    Kulturarteko Plaza Feminista espazio berri bat da Hernaniko Udalak jarri duena martxan, feminismoa zein kulturartekotasuna susuatzeko eta arrazakeriaren aurakkao gunea izateako. Bertan zerbitzu publiko askotarikoak daude. Podcast honetan landuko ditugu 2016tik abiatu zen parte hartze prozesuan ” emakumeen* etxe bat eraikitzeko” eta azkenean, Kulturarteko Plaza Feminista da. Bertan, espazio honetan gure arbaso feministei eta arrazakeriaren aurakkao erreferenteak ditugu espazio bakoitzaren izendegi gisara, hamabi. Hori horrela, podcast honetan erreferente horien biografia ezagutuko dugu eta egungo Hernaniko errealitatearekin, EHarekin lotu. Horregatik interesgarria iruditu zaigu zuen web gunea eta bertan jartzea nahiko genuke, martxan jartzen dugunean. Nola egin beharko genuke? Besterik gabe, eskerrik asko eskaintzen duzuen aukeragatik.

  2. Kaixo Saioa!

    Lehenik eta behin, eskerrik asko gure webgunea aintzat hartzea zuen ekimenarekin aurrera egiteko. Horrek asko pozten gaitu!

    Gure webgunean agertzeko nahikoa izango da zuen podcastak argitaratzeko erabiltzen duzuen RSS jarioa zein den guri esatea. Hortik aurrera gu arduratuko gara zuen podcasta gurean izateko.

    Edozein zalantza esango diguzue.

    Animo proiektu berriarekin!

      1. Barka atzerapena, Saioa. Idatziguzue podcastak[abildua]podcastak.eus helbidera.

        Animo urte berriarekin!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude