Hodeia ez da existitzen podcastaren saio honetan urriaren 27an ospatuko den Euskarabildua Jardunaldiari buruz hitz egingo dugu. Aurtengo gaia “Utopia existitzen da. Teknologia burujabeak herritik eta herrira” da.Asko dira azkenaldian menpekotasun teknologikoa murrizteko teknologia berrien garapenean, ekoizpenean eta eskuragarritasunean borrokan ari diren herrialde zein herritar taldeak. Baita gazteen artean ere. Saio honetan Leire Lison eta Jon Olibaresekin egon gara. Biak, Mikel Hercerekin batera, subiranotasun digitalen inguruko proiektu bat dute amankomunean.
🎧 Entzun podcasta
Hodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.