Gallendu zaio sasiya

Bertsolari aldizkariak Makarrizketak podcastaren IV.denboraldia estreinatu du. Azken atala Manex Agirren eskutik heldu zaigu. Bertso-ikerketa bat abiatu du aramaioarrak.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

MakarrizketakMakarrizketak: Bertsolari aldizkaria, hedabide espezializatu eta nazionala. Paperean 1991etik, sarean 1999tik, eta uhinetan atzo goizetik. Makarrizketak – bertsolarien bakarrizketak.

Podcastera harpidetu

Dadoak

Hamaika aldiz entzun dugu, txapelketetako hasierako agurretan batez ere, bertsoak eta matematikak ez dutela zerikusirik eta ez dakit ados ote nagoen.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

MakarrizketakMakarrizketak: Bertsolari aldizkaria, hedabide espezializatu eta nazionala. Paperean 1991etik, sarean 1999tik, eta uhinetan atzo goizetik. Makarrizketak – bertsolarien bakarrizketak.

Podcastera harpidetu

Lokatz Loreak

Mugitzeko aitzakia bat baino ez da abiapuntua. Status quoa apurtzeko beharrizana. Baina nora goaz hortik abiatuta? Derrigorra al da ibilbidea zehaztuta edukitzea pausoak ematen hasteko?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

MakarrizketakMakarrizketak: Bertsolari aldizkaria, hedabide espezializatu eta nazionala. Paperean 1991etik, sarean 1999tik, eta uhinetan atzo goizetik. Makarrizketak – bertsolarien bakarrizketak.

Podcastera harpidetu

Izendun sobreak

Eta zenbat kobratzen duzue? A, libre zaude, primeran. Gauza bat, ez dago diru askorik… ea zer lortzen dugun. … edo diru-konturik aipatu gabe lotutako saioak.

Hitz egin dezagun sobreez.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

MakarrizketakMakarrizketak: Bertsolari aldizkaria, hedabide espezializatu eta nazionala. Paperean 1991etik, sarean 1999tik, eta uhinetan atzo goizetik. Makarrizketak – bertsolarien bakarrizketak.

Podcastera harpidetu

Mixel Etxekopar – Inprobisazioaz bi hitz

“Zeren musikaria bezain bertsularia ere gorde, disimulatu daiteke bere teknikaren gibelean, eta behar orduan xakur hezia bezala berea ateratzen, garbi, garbiegi agian. Behin kontserbatorio buru bati entzun nion inprobisaketa zela norbere ekipajea ur batzeterrean utzi eta urera jauzi. Nik erantzun nion ausardiaz, bat batean, enetzat alderantziz zatekeela, ekipajea urera bota eta ibiltzen jarraiki…”

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

MakarrizketakMakarrizketak: Bertsolari aldizkaria, hedabide espezializatu eta nazionala. Paperean 1991etik, sarean 1999tik, eta uhinetan atzo goizetik. Makarrizketak – bertsolarien bakarrizketak.

Podcastera harpidetu

BeΓ±at Lizaso – Konparaketak

Makarrizketak podcastaren hirugarren atala Beñat Lizasoren eskutik.

“Iritsi da garaia atea izteko, eta giltzaz ixteko gainera”

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

MakarrizketakMakarrizketak: Bertsolari aldizkaria, hedabide espezializatu eta nazionala. Paperean 1991etik, sarean 1999tik, eta uhinetan atzo goizetik. Makarrizketak – bertsolarien bakarrizketak.

Podcastera harpidetu

Nori kantatzen gaituzte?

…bat da gaiaren planteamendu zehatzarekiko ardura errepresentatiboa eta bestea da gai irekien baitako kokapen pertsonala. Bertsolari beltzik ez dagoela eta pertsona beltz baten azalean jartzen garenean, zertan ari gara? Espazioa ematen ala kentzen? Gatazkak kontatu nahi ditugu, zaurgarrien zauriak kantatu, xumeak hanpatu, zapalduak zanpatu, ederrak zantartu… zuk ez al daukazu minik?

Zergatik agertu ziren Xilabako finalean hiru trans eta bi beltz?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

MakarrizketakMakarrizketak: Bertsolari aldizkaria, hedabide espezializatu eta nazionala. Paperean 1991etik, sarean 1999tik, eta uhinetan atzo goizetik. Makarrizketak – bertsolarien bakarrizketak.

Podcastera harpidetu

Unai Iturriaga – Beldurra

“Beldur mota ezberdinak daude… besteak beste, Euskal Beldurrak. “Barruan gaude” podkastean Euzkitzeri eginiko elkarrizketa batean entzun nion pasadizoa, joan den mendekoa, 1995ekoa hain zuzen ere. Zelan ETAk bahitua zuen Aldaia enpresaria aska zezaten eskatzeko ekitaldi batean bertsotan egin ostean taxia hartu zuen Andoainera bertsotara joateko, beldur zela bere autoan joateko.

Sinesten diot Xabierri, neu ere beldurraldi ederrak pasatakoa bainaiz bertsotara bidean eta bueltan. Igaro beharreko peaje bakoitza baino 500 metro lehenago abiadura motelduz, Bereterretxek nola, neure beldurrari esanez “ Habil eta so egizan gizon berderik denez ageri”

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

MakarrizketakMakarrizketak: Bertsolari aldizkaria, hedabide espezializatu eta nazionala. Paperean 1991etik, sarean 1999tik, eta uhinetan atzo goizetik. Makarrizketak – bertsolarien bakarrizketak.

Podcastera harpidetu

Uxue Alberdi – Kontatzea entzutea da

“Bertsoa sortzen ari den momentuan bertsolariak ezin du bere sorkariaren asmo intelektuala eta estetikoa kontzienteki erabat kontrolatu, are gutxiago erritmoa arrazionalizatu. Askatu egin behar du kontrol hori bertsoak korritu dezan. Baina dantzariak badaki oina non jarri behar duen, idazleak badaki non jarri behar duen koma bat; bertsolariak asmatu behar du non askatu hitz bakoitza, zarata gutxirekin eta, ttak, dagokion lekuan pausatu. Baina, jakina, dantzariak entseatu egiten du, idazleak ezabatu, bertsolariaren kasuan bat dira proba eta emaitza”.