Kategoriak
Bertso jarriak

June Aiestaran, Nik ere ez dakit azaltzen

Doinua: Hil da Canovas

1. Orain lau urte, martxo aldean,
hala esan zidan senak:
“inprimakian idatz itzazu
izena ta abizenak”.
Nonbait, hau egin behar zuen bertso-
eskolan ibiltzen zenak,
eta kontatu nahi ditut bertan
bildutako bizipenak,
zer sentitzen den jakin dezan hau
inoiz bizi ez duenak.

2. Urte osoan hamar eguntxo
hauen zain egoten gara,
amesten dugu eta burbuila
honi darion patxada.
Eta iritsi ohi direnean,
itxarondako erara,
urte oso bat ikusi gabe
bihurtu liteke traba,
baina berriro elkartu eta
dena lehengo berdina da.

3. Leku honetan bazaude hainbat
izaten dira sintomak:
pultserak, krema usaina edo
begi-zuloak kristonak.
“Atzo gauean”-ekin hasi ohi
diren “muxu_eman zionat”,
edo eta behin atzean utzi
badituzu hango hormak,
ingurukoek ulertuko ez
dituzten hitz eta bromak.

4. Behin otordua bukatuz gero
lanordua iritsi da,
eta nahiz beti ez den izaten
polita alternatiba,
zoragarria ez al da nola
aldatzen den perspektiba?
Nola gainezka izaten dugun
bertan iniziatiba,
ontzietako zikinak ere
gustora garbitzen dira.

5. Goxotasuna ta besarkada
izaten delako dana,
dena delako “behar baduzu
jo ezazu niregana”.
Nahiz ta resaka emozionalak
gero_ematen didan lana,
bera_izaten da sarri, sentitzen
badut gehiegizko zama,
barruko ondo_ez dakidan zera
indarberritzen didana.

6. Niretzat horren direnez gauza
eder eta perfektuak,
kontatu ditut hamar egunok
gordetako sekretuak.
Uste baduzu ez ditudala
esan gauza konkretuak,
barka, hitzotan noski egongo
direla zer hobetuak,
nik ere_ezin dut ta azaldu
zer diren bertso_udalekuak.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argia Beranduegi

Beranduegi 3×21: Akoplismoa parrandan, umiltasunetik

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Hodeia ez da existitzen

Hodeia ez da existitzen #16 – Algoritmoek ezkutatzen dutena bistaratzen

Algoritmo hitza ezagun samarra bada ere, oro har gizarteak ez daki zer diren, ezta zertarako erabiltzen diren ere. Horien inguruko azalpenak eman ditu Lore Martinez Axpe EH Bilduko digitalizazio idazkari eta legebiltzarkideak Hodeia ez da existitzen saio honetan. Eusko Jaurlaritzak sortuko duen algoritmoen erregistro publikoa eta adimen artifizialaren arriskuak izan ditugu mintzagai, besteak beste.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Marruma Kulturalak MK - Akustikoak

107. MKpod. AKUSTIKOA || NOKONO (2023-05-14)

Maiatzean Nokono musikaria izan genuen akustiko-elkarrizketatuan.
Bizipenak, musika egiten hasteak, letragintzaz eta hainbat gauzez aritu ginen berarekin.
Ilusioa trasmititzen duen musikaria da Nokono.

Entzun eta ea zer deritzozuen!

__________________
Hizlaria: Txusta
Solaskidea: Nokono
Soinu grabaketa/edizioa: Txusta
Bideo grabaketa/edizioa: Maköki

__________________
Podkasta ikus-entzungai:
YouTube: Labur.eus/MKtube
ZniTB aplikazioan (Elkarrizketak sailean)
Ivoox: Labur.eus/MKpod
Spotify: Labur.eus/MKspoti
Podcastak: Labur.eus/MKeus
Google podcast: Labur.eus/MKgoogle
Apple podcast (iTunes) app-an.
Podimo app-an (ordainpekoa).

MK sarean:
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele
Twitter app-an
✉️ e-maila: [email protected]

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Bertso jarriak

Xabi Igoa, Egun bat hondartzak

2004an hasi zen bertso eskolan Xabi Igoa (Aramaio, 1992), 12 urte zituela. Bi bider izan da Arabako Bertsolari Txapelketako finalista: 2015ean eta 2017an. Kuadrila Arteko Txapelketari dagokionez, 2010ekoa eta 2018koa irabazi zituen, Aramaioko taldearekin.

Doinua: Alduderi begira

Eguzkia atera
baino lehen paretik
traktoreak osatu
dezaken kaletik,
burniz orrazten naute
nire azaletik,
jende artera berriz
azaldu aurretik.

Hiru running zaletu,
bi txakur katean,
eta hamabost kaio
ur-hare tartean.
Goiza nigan hasten da
beste behin bakean,
lehenengo sonbrilak
zulatu artean…

Ostean jausten zaizkit
sobera daudenak:
toallen hari puntak,
nahi ez diren kremak,
eta bokatak xerra
enpanatuenak,
gustura biltzen ditut
hauen apur denak.

Zenbat sartu liteken
zuloen kabidan…
(nola dena estaltzen
ederto dakidan)
Mesede bat daudenei
tabako desiran:
zuen zigarrokinik
ez itzali nigan.

Hareetara pote
pala ta rastrela,
Sukia, Amenabar…
balira bezela…
Umeek gehienetan
jakin dena dela,
ikusten dutenetik
ikasten dutela.

Izar formako molde
hatz ta eskuare
bilakatuz aurretik
zena soilik hare
kutsu efimeroko
kostako ondare,
bihar desagertuko
dela jakin gabe.

Hona eguneroko
bat konpasatua.
Behin jende uholdeak
hau arrasatua,
bilakatzen naiz haize
hotzek lisatua
maitaleentzat ohe
inprobisatua.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Barruan Gaude EITBpodkast

#74.- Dibina Lanberri, angula arrantzan 83 urte arte

Oria ibaian, itsasoan eta “putzuan” sentitu izan da aske beti. Gerra betean jaio zen, nahiz eta ez akordatu ezertaz. Etxean ere ezer gutxi kontatu zioten. Frankismoa baina bertatik bertara bizi izan zuen Orion. Eskolan euskara debekatu zioten eta 12 urterekin alde egin zuen gehiago ez itzultzeko. Ordutik ibaiak eta itsasoak emandakotik bizi izan da. Orain eskabetxera, gero arrantzan edo angulatan eta azkenik arraindegia zabalduz Usurbilen. Bizitza oso bat du kontatzeko eta bere etxeko ateak parez pare zabaldu dizkigu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argia Beranduegi

Beranduegi 3×20: Ikurrina trapua da Tourrik ez badabil

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Marruma Kulturalak MK - Akustikoak

106. MKpod. HITZALDIA || ATEGORRIETAKO SARRASKIA Josetxo Otegi (2023-05-11)

Hitzaldi bereziki interesgarri zein ezezaguna izan genuen maiatzean Marruman. Lan gatazken ondorioz erailak izan ziren langileak oroitzekotan denoi datorkigu burura Gazteizeko martxoaren 3ko sarraskia, baina oso gutxik dakite, Donostian bertan, errepublika garaian jaso zenaz…

Jende gehiagok jakiteko balio dezala gutxienez.

__________________
FITXA TEKNIKOA:
Hizlaria: Josetxo Otegi
Soinu grabaketa/edizioa: Maköki
Bideo edizioa: Maköki

__________________
Podkasta ikus-entzuteko estekak:
YouTube: Labur.eus/MKtube
ZniTB aplikazioan (Elkarrizketak sailean)
Ivoox: Labur.eus/MKpod
Spotify: Labur.eus/MKspoti
Podcastak: Labur.eus/MKeus
Google podcast: Labur.eus/MKgoogle
Apple podcast (iTunes) app-an.
Podimo app-an (ordainpekoa).

MK sarean:
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele
✉️ e-maila: [email protected]

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria Dunbala

EHZ festibala, igandea

Iritsi da EHZ festibalaren hirugarren eta azken eguna ere; igandeak dakarrena aletu dute Eneritz Furyakek eta Jagoba Salvadorrek ‘Dunbala’-ren bigarren pilula honetan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Bertso jarriak

Aitor Etxebarrriazarraga, Negarra zugan ihintza bezala

Aitor Etxebarriazarraga. Gernika-Lumon jaio zen 1993an. Fisikaria da, eta irakasle aritzen da Lilibertso bertso eskolan. Bizkaiko Bertsolari Txapelketan 2018an parte hartu zuen lehenengoz eta 2021ean finalista izan zen. 2022ko txapelketa nagusian, finalaurrekoetara iritsi zen.

Negarra zugan ihintza bezala
Guggenheim eta Urdaibai

Doinua: Loriak udan intza bezala

1
Jaio orduko lehen arnasa eman zidan biosferak
herrian hasi ta itsasora luzatzen ziren osterak
padura horren erdigunetik oroitzen nabil bezperak,
biotz guzia banatutzen zait, alango gauza triste bat.

2
Munduan leku gutxi egongo da zu baino museoago
baina hala ere baten bat zutaz aberastekotan dago.
Eskerrak elkar ukitzen garen erretratutik harago
zu ikusiak konsolatu nau, triste neguen lenago.

3
Guggenheimaren bina museo Muruetan ta Gernikan,
(euskal) kultura babestu ezinik zebiltzatenak praktikan
sartuko omen dute herria bestelako dinamikan
agian izan laiteke bañon ez det sinesten danikan.

4
Mokozabalak eskualdean gelditzen du hegaldia
gune babestu baten hartzeko jana eta edaria,
gurean bada mokozabal bat aski harrapakaria
zu ziñaden arbola artantxen egingo luke kabia.

5
Erdiguneak turistentzako ez zuen nahiko balio
orain barruak ere saltzea komeni zaigula dio,
baina herriak ez ditu behar horrenbeste gomendio
beti negarra dariokela zu zeralako medio.

6
Biosfera bat sakrifikatu emateko mundu bira
printzipioak aldatzen dira beltzetik eta zurira,
gure arima saldua doa odolgaltzen kantaurira
ori gertatu baño lenago izazu nitaz kupira.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

 

 

Podcastera harpidetu