Aitor Etxebarrriazarraga, Negarra zugan ihintza bezala

Aitor Etxebarriazarraga. Gernika-Lumon jaio zen 1993an. Fisikaria da, eta irakasle aritzen da Lilibertso bertso eskolan. Bizkaiko Bertsolari Txapelketan 2018an parte hartu zuen lehenengoz eta 2021ean finalista izan zen. 2022ko txapelketa nagusian, finalaurrekoetara iritsi zen.

Negarra zugan ihintza bezala
Guggenheim eta Urdaibai

Doinua: Loriak udan intza bezala

1
Jaio orduko lehen arnasa eman zidan biosferak
herrian hasi ta itsasora luzatzen ziren osterak
padura horren erdigunetik oroitzen nabil bezperak,
biotz guzia banatutzen zait, alango gauza triste bat.

2
Munduan leku gutxi egongo da zu baino museoago
baina hala ere baten bat zutaz aberastekotan dago.
Eskerrak elkar ukitzen garen erretratutik harago
zu ikusiak konsolatu nau, triste neguen lenago.

3
Guggenheimaren bina museo Muruetan ta Gernikan,
(euskal) kultura babestu ezinik zebiltzatenak praktikan
sartuko omen dute herria bestelako dinamikan
agian izan laiteke bañon ez det sinesten danikan.

4
Mokozabalak eskualdean gelditzen du hegaldia
gune babestu baten hartzeko jana eta edaria,
gurean bada mokozabal bat aski harrapakaria
zu ziñaden arbola artantxen egingo luke kabia.

5
Erdiguneak turistentzako ez zuen nahiko balio
orain barruak ere saltzea komeni zaigula dio,
baina herriak ez ditu behar horrenbeste gomendio
beti negarra dariokela zu zeralako medio.

6
Biosfera bat sakrifikatu emateko mundu bira
printzipioak aldatzen dira beltzetik eta zurira,
gure arima saldua doa odolgaltzen kantaurira
ori gertatu baño lenago izazu nitaz kupira.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude