
🎧 Entzun podcasta
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Urtarrilaren lehenean indarrean jarri zen Hego Euskal Herrian guraso direnentzako hamaseina asteko baimenak erregulatzen dituen legea. Ika-mika piztu da, ordea: emakumeek baimen luzeagoa behar dute? Zergatik ezin da eskualdatu? Zergatik da baimena norberaren soldataren araberakoa? Zer gertatzen da bikote edo familia ez heteronormatiboekin? Horri buruz iritzia galdetu diegu Edu Portillo Najerari eta June Fernandezi. Ramoni itzuli da oporretatik eta puntua Berriako Oihana Elduaien kazetariarena da.
Berria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.
Gomutan hartu ditut gure amama Anparo Etxaururen paperak. Gordeak zituen Gernikako bonbardaketa zela eta Francozaleek zabaldutako berripaper batzuk. Horietan Gernikako bonbardaketa irudiak agertzen ziren. Etxeak lurrarekin berdinduak, gerraren suntsipena, hildakoak.
Berria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.
– WhatsAppek, erabiltzaileon datuak Facebookekin elkarbanatzeko hartutako erabakiak sarea aztoratu du. Jendeak aplikaziotik alde egin du eta Telegram eta Signal bezalako aplikazioak erabiltzen hasi da. APP dendetako aplikazio deskargatuenak izatera iritsi dira eta milioika erabiltzaile lortu dituzte ordu gutxian.
– Donald Trumpi egun gutxi geratzen zaizkio Etxe Zurian, baina urak harrotzen jarraitzen du: Bere jarraitzaileek erabiltzen zuten Parler sare soziala itxi egin da eta Xiaomi enpresa txinatarra zerrenda beltz batean jarri du.
– Samsung enpresaren azken produktuen azterketa ere gin dugu. Telefono mugikor eta aurikular berriez gain, galduta ditugun elementuak topatzeko teknologia aurkeztu du.
Xabildua Podcast:Â Teknologia albisteen astekaria. Egunero, esku artean erabiltzen dugun teknologia hori hobeto ulertzeko podcasta.
Amaitu berri den urteak emandakoari gainbegiratua eman diote podcastaren 2021eko lehen saioan. Horretarako hiru lagun gonbidatu dituzte: Jon Eskisabel BADOK atariko arduraduna, Ihintza Orbegozo ‘Berria’ egunkariko disko kritikaria eta Lorea Argarate disko jartzailea (Las Tea Party). Haien ustez gehien nabarmendutako diskoak izan dituzte hizpide solasaldian.
Berria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.
duela 120 urte arte, gizakiek milaka urtez eraldatutako material artifizial guztien masa ez zen lurra planetak zeuzkan izaki bizidun guztiez osatutako masaren %3 baino gehiago. Geroztik, batik bat 1950eko hamarkadan abiatutako “azelerazio Handia” medio, erabateko artifizializazioa jasan du munduak, 2020an bi multzoen pisua berdintzeraino. Gauzak txarto bidean, 2040rako planetaren azaleko lau tonatatik hiru izango dira antropogenikoak.
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.
Imajina ezauze Italia iparraldeko mendietan, Alpeen magalean, bizi den ahuntzain baten bizitza. Eta orain imajinatu ahuntzain hori emakumea eta beltza dela. Trenton, Agitu Ideo Gudeta etiopiarrak kooperatiba iraultzailea abiarazi zuen duela bost urte. Gudeta errefuxiatua zen eta Etiopiako errepresio politikotik ihes egin zuen, bada, lurren desjabetzaren biktimak ziren nekazarien aldeko ekintzailea zen Gudeta. 2010ean maletak egin eta Italiara etorri zen asilo politikoaren bila. Harrera herrialdeak berriz ere hasteko aukera bat eman zion.
Berria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.
Errege egunekoa eta gero New Yorkeko lagunen artean harridura lehenik, haserrea gero eta azkenik beldurra nabaritu ditut. Izua, bai, konturatu direlako totalitarismotik pausu bakar batera daudela. Tentazioa izan da Europan Washingtonen gertatutakoaz erdi-trufaz aritzeko, pentsatuz bezala, a ze ganora estatubatuarrena.
Berria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.
Urtarrilaren 25ean Paris ondoko Instantzia Handiko Auzitegira begira izanen dira milioika vietnamdar. Egun horretan hasiko da Vietnamgo gerlan AEBetako armadak erabilitako arma kimikoei buruzko auzia. Hego Vietnamen agente laranja izenez ezaguna den herbizida eta hosto-galtzaile pozoitsua hedatzen aritu ziren 1961 eta 1971 urteen artean, eta arma kimiko hau ekoizten aritutako multinazionalak dira auzipeturik. Hirurogei urte berantago, ekozidio honi buruzko egia, aitortza eta erreparazioa eskuratzeko esperantza dute kutsaturiko milioika vietnamdarrek. Tran To Nga vietnamdarrak jarri du salaketa.
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.
– Twitterrek Breaker podcast zerbitzua erosi du, eta baita itxi ere. Irratigintza modan dago, Spotifyk eta Amazonek ere bide bera jarraitu dutelako.
– Donald Trumpi sare sozialak blokeatu dizkiote gorroto mezu gehiago ez bidaltzeko
– WhatsAppen azken aldaketek zeresana emango dute. Gure informazio pribatua Facebookekin elkarbanatzeko baimena eskatzen duelako, eta onartu ezean, ezin izango dulago aplikazioa erabiltzen jarraitu.
Xabildua Podcast:Â Teknologia albisteen astekaria. Egunero, esku artean erabiltzen dugun teknologia hori hobeto ulertzeko podcasta.