2020. urteak emandakoari gainbegiratua

Amaitu berri den urteak emandakoari gainbegiratua eman diote podcastaren 2021eko lehen saioan. Horretarako hiru lagun gonbidatu dituzte: Jon Eskisabel BADOK atariko arduraduna, Ihintza Orbegozo ‘Berria’ egunkariko disko kritikaria eta Lorea Argarate disko jartzailea (Las Tea Party). Haien ustez gehien nabarmendutako diskoak izan dituzte hizpide solasaldian.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude