Tran To Nga: Vietnamen AEB-ek erabili arma kimikoei gerla deklaratua dien vietnamdarra

Urtarrilaren 25ean Paris ondoko Instantzia Handiko Auzitegira begira izanen dira milioika vietnamdar. Egun horretan hasiko da Vietnamgo gerlan AEBetako armadak erabilitako arma kimikoei buruzko auzia. Hego Vietnamen agente laranja izenez ezaguna den herbizida eta hosto-galtzaile pozoitsua hedatzen aritu ziren 1961 eta 1971 urteen artean, eta arma kimiko hau ekoizten aritutako multinazionalak dira auzipeturik. Hirurogei urte berantago, ekozidio honi buruzko egia, aitortza eta erreparazioa eskuratzeko esperantza dute kutsaturiko milioika vietnamdarrek. Tran To Nga vietnamdarrak jarri du salaketa.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude