🎧 Entzun podcasta
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Euskarabilduaren ondorioak: tokiko eragileen burujabetza egitasmoakEuskarabilduan argi geratu zen ezinezkoa dirudien utopiaren bidea egiteak ere nahikoa balioa duela. Hor ditugu adibidez, Hernani Burujabe, Errenteriako Data Center eta Herria Bizia proiektuak eta Antic Pays Basque et Atelier Lan Berria, erakusten digutenak Euskal Herri digital eta burujabea lortzea posible dela. Horiek ezagututa teknologia burujabetzaren bidean urratsak ematen ari garela ikusi dugu.
Hodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.
Erraria izan da June Fernández. Etxea soinean daramaten horietakoa. Nola Getxon, Mungian edo Managuan. El Paisen hasi zen lanean eta gerora Pikara Magazine sortu zuen. Hedabide askotan kolaboratu izan du, hala nola Argian, edo El Salton. Bere ofizioa militantzia feministak zipriztindu du beti. Orain Larrabetzun bizi da eta etxeko ateak zabaldu dikigu.
ZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
Eneritz Furyakek eta Jagoba Salvadorrek idazleek idatzitako hitzak dituzten kantuen zerrenda bat egin dute saioan, aurten kaleratu diren eta Durangoko Azokan egon diren diskoekin. Honako musikari hauek aipatu dituzte: Eñaut Elorrieta, Ines Osinaga, Anonyme Popular, Neomak, Niña Coyote eta Chico Tornado, Txost! eta Don Inorrez.
Berria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.
Bertsolari Txapelketa Nagusia zalegotik bizi du 14 urte zituenetik lehenengoz Igor Elortzak. Baina ez dio utzi bertsotan aritzeari. Orain nitasunetik jarri dizkio bertsoak ziurtasun urri eskaintzen dituen aro honi. Eta baita iraganari ere. Hazten ikusi zuen Durangoko langile auzo berean bizi da. Eta ezkaratzean itxaron gaitu etxeko ateak zabaltzeko.
ZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
Gotorlekuak behar ditugu espazio ziurrak eraikitzeko, gure burua ezagutzeko…Gorputz kontzientzia, pelbi zorua, sexualitatea izan dugu hizketagai Juncal Alzugaray Zurimendi fisioterapeutarekin.
Ama(t)Asunak:Â Amak. Amatasunak. Gozoak eta garratzak. Amatasunaren asunak. Amatasun askeak, amatasun feministak. Amatasunen inguruan, amatasun feministez, ikuspegi anitzez, esperientzia eta iritzi desberdinez beteko dugu urteetan ikusezin bihurtu den espazioa. Guztiok ama ez bagara ere, guztiok alaba garelako. Sabeletik Munduraren podcast hau, nik, Nahia Alkorta Elezgaraik gidatua da. Informazioa boterea dela eta informaziorik gabe erabaki askerik ez dagoela uste dut. Horregatik, 2013. urtetik haurdunaldi aurretik hazierara bideraturiko informazioa euskaraz eskaintzen dihardut. Podcast honetan ikuspegi desberdinetako emakumeak izango ditut bidela
🎸 Urriaren 23an OLAIA IANTZI izan genuen Marrumako akustiko-elkarrizketatuetan.
Izan genuen lehenago Olaia gurean (Hurih taldearekin), baina oraingoan bere proiektu pertsonala erakutsi zigun. Gainera, abestien alde pertsonala ezagutzeko aukera ere izan genuen… eta baita momenturen batean hunkitzeko ere.
Ea zuek ere gustoko duzuen!
______________________
FITXA TEKNIKOA:
🗣 Hizlaria: Beñat Antxustegi
👤 Solaskidea: Olaia Iantzi
🎤 Soinu grabaketa/edizioa: Txusta
📹 Irudi grabaketa/edizioa: Maköki
🎛 Kartela: Maköki
______________________
MARRUMA KULTURALAK sarean:
🎧 Ivoox: Labur.eus/MKpod
🎧 Spotify: Labur.eus/MKspoti
🎧 Google podcast: Labur.eus/MKgoogle
🎧 Apple podcast (iTunes) app-an.
🎧 Podimo app-an (ordainpekoa).
📹 YouTube: Labur.eus/MKtube
🌐 Instagram: Labur.eus/MKinsta
🌐 Facebook: Labur.eus/MKface
🌐 Telegram: Labur.eus/MKtele
✉️ e-maila: [email protected]
Marruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.
AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.
Donostia Ospitaleko Zaintza Intentsiboetako Unitateko zerbitzu burua da. Pandemiari hortzetara begiratu dion medikuetako bat. Dibulgatzaile lanak egin izan ditu, besteak beste, Euskadi Irratian eta jakintza, kultura den heinean, partekatu egin behar dela aldarrikatzen du. Bertsolaria ere bada bokazioz eta puntuz puntu aletu dugu elkarrizketa, bere etxean, hamarreko handian.
ZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Oraingoan ere Bizkairari begiratu diote Jagoba Salvadorrek eta Eneritz Furyakek. Maria Rivero elkarrizketatu dute, joan den astean egin zuten BEST Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketari buruz. Biltzeko beharra zutela nabarmendu du Riverok, eta uste du topaketak islatu zuela kontzientzia hartzearen «iraultza». Gainontzean, berritasunek ere badute beren tokia podcastean: Akaleia, Myotones, D’Capricho eta Ane Zugaza musikarien lanek, hain zuzen.