BEST Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa

Oraingoan ere Bizkairari begiratu diote Jagoba Salvadorrek eta Eneritz Furyakek. Maria Rivero elkarrizketatu dute, joan den astean egin zuten BEST Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketari buruz. Biltzeko beharra zutela nabarmendu du Riverok, eta uste du topaketak islatu zuela kontzientzia hartzearen «iraultza». Gainontzean, berritasunek ere badute beren tokia podcastean: Akaleia, Myotones, D’Capricho eta Ane Zugaza musikarien lanek, hain zuzen.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude