Kategoriak
Gramofonoa - etzi.pm

Gramofonoa 01×09 – Corcuera lege digitala, hacktibismo sortzaile katalana, tsunami democratic, burujabetza teknologikoa, Microsoft/Google eskoletan, aire sentsoreak herritarren esku

Gramofonoa 01×09 – Corcuera lege digitala, hacktibismo sortzaile katalana, tsunami democratic, burujabetza teknologikoa, Microsoft/Google eskoletan, aire sentsoreak herritarren esku

Gramofono honetako gaiak: Corcuera lege digitala, hacktibismo sortzaile katalana, tsunami democratic, burujabetza teknologikoa, Microsoft/Google eskoletan, aire sentsoreak herritarren esku jartzearen garrantzia.

Irudia https://pixabay.com/photos/city-panorama-smartphone-control-3213676/

Fondoko musika: https://hatxe.bandcamp.com/ (Hatxe – Astoazkena Oscarrekin)

Itxiera musika: https://es-es.facebook.com/pg/onkixinokx/posts/ ( Onki Xin – Astro-naut)

Oharra: saioa beste irratietan, webguneetan edo zerbitzuetan erabili nahi baduzu, lasai erabili, librea da eta, baina asko gustatuko litzaiguke jakitea non entzuten den.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Barruan Gaude ZuZeu Podcast

#22.- Beñat Sarasola – Liburu bakoitzak du bere lekua

Beñat Sarasola 1984an jaio zen Donostian.  Nekez topa zezakeen NAN txartelean zizelkatzeko urte aproposagorik.  Literaturak apasionatu izan du gazte gaztetatik eta, idazlea izateaz gainera, kritikaria eta unibertsitateko irakaslea ere bada. Poesiatik eleberriaren generora egin du salto ‘Deklaratzekorik ez’ (Susa, 2019) lan ederrarekin. Bere etxeko apalategietan nekez topatuko duzu tartetxo bat, aitzitik, liburu bakoitzak du bere lekua. Harkaitz Canoren belaontzitik oso gertu bizi da, Egia auzoan, eta berak ere katamaraneko ateak zabaldu dizkigu. Sartu nahi?
 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Gramofonoa - etzi.pm

[Ilunabar Aldea] Zazpi Frekuentzia – Lehen instantzia: VECON-2 (AtopiaRPG)

[Ilunabar Aldea] Zazpi Frekuentzia – Lehen instantzia: VECON-2  (AtopiaRPG)

Sare sozialetako eta kaleetako ezinikusi eta ezadostasun ideologikoak fsikoki desagertu egin dira eta nor bere estilo eta balioen araberako jendearekin baino ez da elkartzen orain. Beste guztiak beste existentzia plano batean, beste frekuentzia batean daude. Hurbil, baina urrun. Existentzia modulatu eta paraleloetan. Egun mundu guztia bere frekuentzian bizi da, nor bere kordakoekin, besteekin kontakturik eduki behar izan gabe, eta dial bakoitza ideologikoki homogeneizatu da denon erosotasunerako.

VECON jardunaldietan jokatutako Zazpi Frekuentzia abenturaren bigarren eta azken zatia.

 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Gramofonoa - etzi.pm

[Ilunabar Aldea] Zazpi Frekuentzia – Lehen instantzia: VECON- 1 (AtopiaRPG)

[Ilunabar Aldea] Zazpi Frekuentzia – Lehen instantzia: VECON- 1  (AtopiaRPG)

Guifi sareak unibertsalizatzeaz batera Frekuentzia Modulatuak uzten joan ziren irrati gehienak. 2006rako ez zen estaziorik gelditzen. Honetaz jabetuta Agentziak Existentzia Modulatua plana martxan jarri du, uhinen espektro hori izaki bizidunekin okupatzeko. Plana arrakasta erabatekoa izan zen 2007an. Teknologiak bikain funtzionatu du, bai hardware, bai software-mailan. 2019rako biztanleriaren %2 soilik gelditzen da desmaterializatu gabe.

Zazpi frekuentzia ezagun hedatu dira Euskal Herrian, eta zazpi Euskal Herri paralelo habitagarri zabaldu praktikan. Denak daude leku berean, lurralde berean, baina frekuentzia bateko biztanleak ez du kontakturik beste frekuentziekin.

Zazpi Frekuentzia abentura edo kanpaina bezala jokatu ahal izateko moduan diseinatuta dago. Rolkast saio honek VECON “Vieja Escuela CON” jardunaldietan jokatutako partida jasotzen du, bi ataletan bereiztuta. Audioaren kalitatea oso eskasa da, inguruko zarata dela eta, baina hala ere merezi duelakoan gaude, jokalariek bereziki istorio koloretsu eta dibertigarria margotu zutelako.

 

 

 

 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Gramofonoa - etzi.pm

Tramiteak

Tramiteak

Arlo teknologikoarekin harreman gertukoa dugunetako batzuek, taberna elkarrizketetan bada ere, zenbait kontuk hartu duten abiaduraz hitz egiten dugu. Dena etengabe aldatzen ari dela eta, egokitzeko zailtasunaz hasi eta segidan teknologiarekin harreman hori ez dutenek zer/nola bizitzen duten arduratzen gaitu bat-batean.

Programa osoa entzun: Gramofonoa 01×09

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Gramofonoa - etzi.pm

Osasun publiko digitala

Osasun publiko digitala

Osasun publikoa gizakien osasuna babestu, egokitu eta mantentzeaz eta hobetzeaz arduratzen den diziplina medikoa da. Osasuna hobetzea du helburu, baita gaixotasunak kontrolatzea eta desagerraraztea ere. Diziplina anitzeko zientzia da; izan ere ezagutza berria lortzeko, beste zientzia batzuetako profesionalen parte-hartzea beharrezkoa da. Datuak ere, osasun publikoaren barruan sartu behar dira, edo izaera bera duen kategoria batean.

Programa osoa entzun: Gramofonoa 01×09

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Bipareta Podcastak ZuZeu Podcast

S2-E9 – Perfekzioaren zulo beltzera

Atal honetan elikadura desoreken unibertsoan murgilduko gara anorexiaz gaixotuta egon ziren bi testigantzetatik abiatuta. Geroz eta kasu gehiago ematen ari dira eta jende gazteagoarengan, gainera. Itxaro Mendizabal 15 urterekin hasi zen lehen sintomak azaleratzen eta bizitza erdia gaixo eman duen arren, garaitu du borroka. Maria Zunzunegik ere anorexia izan zuen eta bere esperientzia pertsonala profesionalki baliatu du. Elikadura nahasmenak dituzten gaixoekin egiten du lan psikologo gisa. Hitzen garrantziaz eta heziketa emozional baten beharraz mintzatu zaizkigu, besteak beste.

Sakatu play!

Harpidetu eta babestu proiektua!
patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
10 minututan ZuZeu Podcast

S2-E9 – Konpetentzia digitalak hezkuntza publikoan, Xabier Mujika

Zuon galderak eta zalantzak erantzutea ikaragarri gustatzen zaigu, eta aste honetan konpetentzia digitalak hezkuntzan nola lantzen diren aztertuko dugu, berriz ere. Baina oraingoan Xabier Mujika, Berritze Gune Nagusiko IKT koordinatzaileak azalduko digu bere esperientzia. Askotan abstrakzioak irentsi gaitzake kontzeptu eta teoria itsasoetan ibiltzen garenean hezkuntzaz eta teknologiaz solasean. Mujikak errealitatera jaitsiko gaitu 10 minututan.

Jarri kaskoak eta sakatu play botoiari!

Harpidetu Patreonen eta babestu gure proiektua!
https://www.patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Zaitun

75190. na

Lilliana Segre ez da italiar tipikoa. Ez da pasionala eta ez zaio keinuka aritzea gustatzen. Noski, etengabeko imintzioak egitea ez da italiar guztien ezaugarria, baina, aldi berean, herritar askok konpartitzen duten zerbait da.
Lilliana Segre, berriz, patxadatsua da. Publikoaren aurrean ez du ahotsa altxatzen eta guztion amona balitz bezala hitz egiten du. Segre holokaustoaren gaineko hitzaldi batean ezagutu nuen iaz. 88 urte zituen orduan, eta urte gutxi zeramatzan bere historia herritarrekin konpartitzen. Izan ere, urte luzez isilik egon zen Segre. Ez zuen uste italiarrentzat bere drama interesgarria izan zitekeenik.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Irakeko matxinada odoltsua, haserrealdi globalaren eta Iran-AEB gerraren artean

Enbata zakar baten gisa hedatu da munduan zehar protesta-haizea 2019an, eta matxinada hauei buruz hitz egin dugu Pello Zubiriarekin, aurtengo odoltsuena datekeen Irakeko errebolta adibide hartuta. Analisi ugari daude lurrikara sozial hauen jatorriaren inguruan, eta horietako batzuk mahaigaineratu ditugu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu