75190. na

Lilliana Segre ez da italiar tipikoa. Ez da pasionala eta ez zaio keinuka aritzea gustatzen. Noski, etengabeko imintzioak egitea ez da italiar guztien ezaugarria, baina, aldi berean, herritar askok konpartitzen duten zerbait da.
Lilliana Segre, berriz, patxadatsua da. Publikoaren aurrean ez du ahotsa altxatzen eta guztion amona balitz bezala hitz egiten du. Segre holokaustoaren gaineko hitzaldi batean ezagutu nuen iaz. 88 urte zituen orduan, eta urte gutxi zeramatzan bere historia herritarrekin konpartitzen. Izan ere, urte luzez isilik egon zen Segre. Ez zuen uste italiarrentzat bere drama interesgarria izan zitekeenik.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude