Kategoriak
Berria Berria FM

Mugarri bat, dena iraultzeko

Hau da azaroaren 30eko greba feminista orokorraren ondoko aldiaren lehenbiziko saioa. Hain izan da berezia greba, ezen Berria FMren argitalpen eguna ere aldatu baitugu. Ezin genuen gehiago itxoin grebaren soinu kronika bat plazaratzeko. Egunak emandakoa eta Denon Bizitzak Erdigunean plataformaren balorazioa jaso ditugu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria Berria FM

Abiapuntu bat zain

Azaroaren 30eko greba feminista orokorraren aurreko azken saioa da hau. Indarkeria Matxistaren Nazioarteko Egunaren aitzinekoa ere bai. Biei heldu die Berria FMk. Hala nola indarkeria bikarioaren motibo eta suntsitze ahalmenari, eta grebak oinarri-oinarrian duen auziari: zaintzari. Denon Bizitzak Erdigunean koordinakundeko Ekhiñe Petriati eta desgaitasun fisikoa duen Erkuden Txokarro izan dira gurean, zaintzeaz eta zaindua izateaz hizketan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argia Beranduegi

Beranduegi 4×06: Naziek ere samurtasuna behar dute

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Barruan Gaude EITBpodkast

#79.- Kaki Arkarazo, musikaren alkimista da

Bi etxe ditu Kaki Arkarazok. Usurbilen, familiarekin bizi dena, eta Garate estudioa. Musikarekin ezkonduta bizi da betidanik. Gurasoen etxeko sukaldean aulkiei buelta eman eta bateria jotzen zuenetik, M-ak, Kortatu eta Negu Gorriak taldeetan jotzen zuenera arte. Eta orain ere bai, Garate estudioetako nagusia baita. Hamaika diskoren ekoizpena egin du, tartean, mundu mailan oso ezagunak diren bandak. Guri bi etxeetako ateak zabaldu dizkigu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Bipareta Podcastak ZuZeu Podcast

Kultura III (Zinema, zinemaldia, lehen aldiak)

Donostiako zinemaldiaren 71. edizioak emakumearen lana eta talentua bistaratu ditu. Beste arlo guztietan bezala, zinemaren industrian ere, emakumeak bidea egiten hasiak dira. Euskal Herriko panoramara hurbilduz, asko dira emandako aurrera pausoak. (H)emen, euskal emakume zinelamagileen elkarteak, lan izugarria egiten du honetan beriziki. Kristina Zorita, kazetari eta zinemagilea, eta Izaskun Arandia, ekoizle eta zinemagilearekin hitz egin dugu, biak, (H)emen elkarteko sortzaileak eta lehendakari ordeak direnak. Euskal zinemaren egoera eta emakumearen egoera aztertzen lagundu digute. Kaskoak jarri eta hemen zure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Bipareta Podcastak ZuZeu Podcast

Kultura II (Euskaraz sortzea)

Aurreko atalarekin jarraituz, kulturaren esparruan murgiltzen jarraitu dugu. Gaurkoan, euskal kulturara hurbildu gara zehazki. Hemengo sortzaileak, euskaraz sortzeko duten zailtasun eta oztopoak mahaigaineratuko ditugu. Honekin batera, oztopo handiena ere aztertuko dugu, zentsura eta bere determinazioaren marra lauso horretan jokatzen duten faktoreak. Horretarako, gaurkoan ere, Lorea Intxausti eta Joanes Etxebeste izan ditugu gurekin. Kaskoak jarri eta hemen zure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Bipareta Podcastak ZuZeu Podcast

Kultura I (Mirespenetik gutxiestera?)

Kultura bada gure bizitzetako arlo oso garrantzitsua, gure egunerokotasunean edonon aurkitzen duguna. Badago izaeraren parte bilakatzen dela diona ere. Kulturak, gizartearen momentu okerrenak salbatu dizkigu, pandemia garaia, esaterako. Zeinek ez zuen kultura kontsumitu etxeko lau pareten artean geundenean? Ez diogu duen garrantzia ematen, kultur sortzaile batzuk miresten ditugun bitartean, gehiengoak gutxiesten ditugu, haien lanari balorea eman gabe. Kontraesan horien guztien atzean zer dagoen aztertzeko, gaurko atalean, Lorea Intxausti aktorea eta Joanes Etxebeste aktore eta pailazoarekin hitz egin dugu. Kaskoak jarri eta hemen zure hizkuntzan mintzo diren hausnarketak…

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Hodeia ez da existitzen

Hodeia ez da existitzen #18 – #Euskarabildua2023 laburpena: egunerokotasunetik utopia eraikitzen

Saio hau urriaren 26an egin genuen Euskarabildua jardunaldiaren laburpena da. Herritarren, enpresen eta erakundeen egunerokoan baliagarriak diren teknologia burujabe eta libreak ezagutzera eman genituen.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Marruma Kulturalak MK - Akustikoak

114. MKpod ZINEMALDI ALTERNATIBOA || BI ARNAS Kima eta JonMi (2023-09-30)

‍☠️ Irailean, Zinemaldi Alternatiboaren barruan, BI ARNAS dokumentalaren proiekzioaz gozatu genuen Marruman. Zoritxarrez, aurten, grabatu ahal izan genuen solasaldi bakarra da honakoa.

Baina tira, Marruma Kulturalen podkastean duzue dokumentalaren harira, bere ekoizle Kima eta zuzendari Jon Mikelekin izandako solasaldia.

On egin!

______________
FITXA TEKNIKOA:
Hizlariak: Kima eta JonMI
Elkarrizketatzailea: Maköki
Soinu grabaketa/edizioa: Maköki
Bideo grabaketa/edizioa: Maköki

______________
Podkasta osorik:
Podkasta ohiko plataformetan:
YouTube: Labur.eus/MKtube
ZniTB aplikazioan (Elkarrizketak sailean)
Ivoox: Labur.eus/MKpod
Spotify: Labur.eus/MKspoti
Podcastak: Labur.eus/MKeus
Google podcast: Labur.eus/MKgoogle
Apple podcast (iTunes) app-an.
Podimo app-an (ordainpekoa).
MK sarean:
Webgunea: marrumakulturalak.eus
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele
Twitter app-an
✉️ e-maila: [email protected]

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Barruan Gaude EITBpodkast

#78.- Estitxu Fernandez, amatasuna politika da

Fokoen azpian egotera ohitua dago Estitxu Fernandez. Aurkezle izan delako eta bertsolari ere bai. Baina azken boladan amatasuna izan du ardatza. Amatasuna politikoki jantzia. Eta, Psikologoa izaki, hainbat liburu kaleratu ditu gaiaren inguruan. Zaintzaz eta bortxa obstetrikoaz besteak beste. Donostiako bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.