S1-E10 – Bipareta: Nafarroako bozkaren bilakaera eta sorkuntza terapia gisa

Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute.

Lehen pareta: Nafarroako hauteskundeen biharamuna gogorra ari da izaten. Aldaketak ezin izango du aurreko legegintzaldiko formula errepikatu. Hala ere, hainbat irakurketa egin daitezke: Adibidez, bozkaren eboluzioa jo puntuan aztertzea. Zenbat aldatu da bozka azken hamarkadan? Juan Kruz Lakasta Euskalerria irratiko kazetariarekin hitz egin dugu hontaz eta hartaz.

Bigarren pareta: Andoni Mutiloa kazetaria izateaz gainera, sortzailea ere bada eta bere burua ahalduntzen dabil, sorkuntza bizitzaren erdigunean jarriz. ‘The Artists wayJulia Cameronen liburua ekarri du erredakziora sorkuntzak bizitzan duen eragina azpimarratzeko. 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude