Assange Askatu

Assange Askatu

Julian Assange atxilotu dute Ekuadorko enbaxadan zegoela. Estatuaren baimenaz, asiloa kendu eta naziotasuna kentzeko prozesua abiatu dutela baliatuz. Enbaxada lurralde burujabe izanik, harrigarria izan da Scotland Yard enbaxadan sartu eta Assange atxilotzen ikustea. AEBek aspalditik zuten Assange atxilotzeko gogoa, eta Ekuadorko presidente aldaketak posible egin du azkenean hori gertatzea.

Programa osoa entzun hemen: Gramofonoa 01×05

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude