Kategoriak
Xabildua

Xabildua 1×06: WhatsApp eta Telegramen berrikuntzak, Egunean Behin jokoa eta Googlen aurkezpena

– Taldeak isilarazteko aukera jarri du martxan WhatsAppek

– Telegramek ere berrikuntzak aurkeztu ditu

– Googlen Chromecast eta Pixel telefono berriak

– Egunean Behin jokoaren edizio berria martxan da

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

xabildua podcastakXabildua Podcast: Teknologia albisteen astekaria. Egunero, esku artean erabiltzen dugun teknologia hori hobeto ulertzeko podcasta.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Beranduegi

Beranduegi 4: Ibizan ere Zuriñe hankutsik

Nazioartera begira egin dugu aste honetako Beranduegi saioa: Finlandiako super txakurrak, koronabirusa usaindu dezaketenak, eta Ibiza argitzen duen izar feminista, gurean ezagunagoa Zuriñe Hidalgo bezala. Baina noski, Bingenen Jardun amaigabeak eta Arnaldoren perretxikuek ere eman digute zer esana.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Tropela Podcastak

#420 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa

Italiako lasterketa handia hastear dugu

Larunbat honetan abiatuko da 2020ko Italiako Giroa. 3 erlojupeko izango dituen edizio hau urrian jokatuko da pandemiak eraginda denboraldia berrantolatu beharrean izan baita UCI.

Podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira bai ibilbideari errepasoa emateko, eta bereziki, Tropelaren aurtengo Giroaren kinielari.


Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Marruma Kulturalak MK - Akustikoak

059.MKpod. SOLASALDIA || PODKASTAREN EGUNA berezia (2020-09-30)

Irailak 30, Nazioarteko Podkastaren Eguna izanik, gaiaren inguruan saio bat egitea okurritu zaigu.
Bertan beste podkastetaz harituko gara… gomendioak, gonbidatu bereziak, kuriositateak etabar.

Sartu eta ospatu gurekin egun berezi hau.

FITXA TEKNIKOA:
Solaskideak: Gonbidatu bereziak
Hizlaria/grabaketa/muntaia: Maköki
Masterizazioa: Txusta
Musika: Saio bakoitzak erabiltzen duen musikaz gain, irabazirik gabeko proiektuetarako, CC lizentziapean igotako Gregoire Lourme artistaren musika.
______________________
MK sarean:
Facebook: Labur.eus/MKface
Instagram: Labur.eus/MKinsta
YouTube: Labur.eus/MKtube
Telegram: Labur.eus/MKtele
Saio guztiak entzuteko: Labur.eus/MKpod
Emailez kontaktatzeko: [email protected]

On egin!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria FM

Erdigunetik zokoratu dute

Hilabete da Eusko Jaurlaritza berria osatu zenetik, baina orduan hartutako zenbait erabakik, oraindik ere arrabotsa sortzen dute. Tartean da Emakunde lehendakaritzatik atera eta gizarte gaien sailaren pean kokatzea.Erabakiaren aurka azaldu dira dagoeneko 70 talde feminista, zuzenbide arloko hainbata ditu eta Emakundeko sortzaile eta lehen lehendakari eta idazkari nagusiak. Gaurkoan, gurean, Arantxa Elizondo izango dugu, Emakundeko idazkari nagusi ohia eta EHUko politika zientzien eta administrazio publikoetako irakaslea. Bi berdintasun teknikari ere izango dira gaiaz hausnartzen.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria New Yorkeko munduak

Eta bitartean, zer?

Ruth Bader Ginsburgek belarri txarra omen zen, epaile bikaina zen baina kantaria, ez hainbeste. Hala ere, maite zuen opera. Bada, ez dira garairik onenak lirikarentzat, poetak zioen bezala. New Yorkeko Metropolitan Operak erabaki du denboraldi osoa hutsean uztea eta ez du aterik zabalduko 2021eko udazkenera arte. Opera prestigiotsuaren erabakiak beste antzokietan eragina izango duela esan dute adituek, dominoaren efektua sortuz, gainontzeko antzokiek nekez irekiko dituztela ateak. Broadway-n hori gertatu da. Beraientzat ere amaitu egin da denboraldia. Egin kontu, 96.000 lagunetik gora daude lanean Broadway-n. Ez dira bakarrik dantzariak edo aktoreak, agerian dauden horiek, teknikariak ere hor daude, atzealdean beharrean, argiztatzaileak, soinulariak eta beste. Laguntzen faltan, bestelako lanak bilatzen ere bilatzen hasi dira batzuk.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Xabildua

Xabildua 1×05: Amazon Luna, Covid-19 eta Google Maps

– Amazonek bideo-joko zerbitzu berria aurkeztu du, Amazon Luna izenekoa

– Google Maps-ek Covid-19ari buruzko informazioa eskainiko du.

– Galesen interneterako konexioa 18 hilabetez jarraian eteten zuen telebista vintage bat aurkitu dute

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

xabildua podcastakXabildua Podcast: Teknologia albisteen astekaria. Egunero, esku artean erabiltzen dugun teknologia hori hobeto ulertzeko podcasta.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Tropela Podcastak

#419 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourraren “kontraerasoa”

Tropelako 2020ko Frantziako Tourraren aurkezpen atala

Podcast honetan 2020ko Frantziako Tourrak Tropelan eta Tropelako erabiltzaileongan izan duen eraginaz aritzen dira solasean Iban Hernandez (@piban), Lander Garro (@landergarro), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso). Errepaso honetan Tourra hasi aurreko podcastean esandakoak ere ekartzen dituzte gogora.



Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Dunbala

Zinemarekin lotutako abestiak

Donostiako Zinemaldiaren aitzakian, modu batean edo bestean zinemarekin loturiko abestiek osatu dute ‘Dunbala’ podcastaren 12. atala. Besteak beste, Mursego, Ama Say, Norman, Jousilouli, Amorante, Joxe Ripiau, M-ak, Aizkorak Zorroztu eta Markos Untzetaren kantuak entzun ahal dira saioan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Beranduegi

Beranduegi 3: Te qifsha, Bingen!

Irratsaioko gure kultur adituaren faltan, eta Araba aldetik bi kalabaza jasota ere, lortu dugu ordubeteko irratsaioa osatze. Gure GKSak markatutako bideari jarraika, noski. Eta sozialismoaren iparrorratzak Donostiako zinemaldira eraman gaitu lehendabizi, Tourmaletera gero, eta Bingen Suziriak Euskal Herrian eragindako leherketara azkenik. Bide malkartsua, inondik inora ere.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

 

 

 

Podcastera harpidetu