Erdigunetik zokoratu dute

Hilabete da Eusko Jaurlaritza berria osatu zenetik, baina orduan hartutako zenbait erabakik, oraindik ere arrabotsa sortzen dute. Tartean da Emakunde lehendakaritzatik atera eta gizarte gaien sailaren pean kokatzea.Erabakiaren aurka azaldu dira dagoeneko 70 talde feminista, zuzenbide arloko hainbata ditu eta Emakundeko sortzaile eta lehen lehendakari eta idazkari nagusiak. Gaurkoan, gurean, Arantxa Elizondo izango dugu, Emakundeko idazkari nagusi ohia eta EHUko politika zientzien eta administrazio publikoetako irakaslea. Bi berdintasun teknikari ere izango dira gaiaz hausnartzen.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude