Kategoriak
Tropela Podcastak

#435 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta

Irunetik abiatuko da 2020ko Espainiako Vuelta, COVID-19aren eraginez urriraino atzeratua izan delarik

Podcast berri honetan, Iban Hernandez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) mikroen aurrean jarri dira 2020ko Espainiako Vuelta abiatu bezperatan kiniela errepasatzeko. Berandu? Bai, inoiz baino beranduago, baina ez zuten hutsik egin nahi eta hemen duzuen beraien solasaldia entzungai, beti ere, kinielak egiteko lagungarri izango delakoan.


Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

itsas-garraio araugabearen emaitzak dira rhosus zein wakashio-k eragin istripuak

Itsas-ontziek belztu dute aurtengo uda-giroa: Wakashio izenekoak marea beltza eragin zuen Maurizio uhartean eta Rhosus-ek Beirut hiriburua xehatu zuen. Nola ez, kalte ekologiko, ekonomiko eta sozial ikaragarriak ondorioztatuz bat ala bestean. Itsas-ontziek eragin hondamendien zerrenda luzatuz doa eta neurri politikorik hartzen ez bada, argi da luzatzen segituko duela: diru-goseak bideraturiko itsas-garraioa “araugabeturik” delako. Europan agian arriskutik kanpo gaude, europar legedia zorroztuz joan delako. Baina legedi hau saihestuz, Hego hemisferioan dabiltza“zakorrontzi” izendaturiko ontziak.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria New Yorkeko munduak

Bularrez

Bular. “Bolhar” Zuberoan, “burar” Araban, Erronkarin “burar”,” buler” Ultzaman, eta, gainontzekoetan “bular”. Horixe aurkitu dut Orotariko Euskal Hiztegian “bular” hitza sartuta.
Irudi hagitz poetikoak ere badatoz hiztegian, herria den olerkari horrek irudimenez sortuak. Horrela, “bular sagar” esaten zaio titi puntari. Eta “bular erreka” bi bularren arteko tarteari. Biak ere irudi ederrak. Bularrekoa da bularra hartzen duen haurra. Ostean datoz, “bularra eman” eta “bularra hartu”. “Bular ahizpak” dira bular beretik edan duten haurrak, “bular iraina” da bularrari darion esnea, haurra haziko eta lasaituko duena. Maitasun hori betiko geratu zaio, eta gero amak bularra edekiko du, alegia, bularra utziko.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Tropela Podcastak

#434 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 15. etapa

Geoghegan Hartek (IGD) etapa garaipena lortu du Giroko lehen mendiko test garrantzitsuan

2020ko Italiako Giroko 15. etapan garaipena Geoghegan Hartek (IGD) lortu du, taldearentzat 5. etapa garaipena aurrez Gannak (IGD) 3 irabazita eta Narvaezek (IGD) bat. Sailkapen nagusikoen artean indartsuen Kelderman (SUN) agertu da, baina Almeidak (DQT) galera kontrolpean izanda, arrosari eustea lortu du.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.


Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Tropela Podcastak

#433 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 14. etapa

Gannak (IGD) bere hirugarren etapa garaipena lortu du Giro honetan

2020ko Italiako Giroko 14. etapan garaipena, aurre ikuspen guztian betez, Gannak (IGD) lortu du. Horrenbestez 3 garaipen lortu ditu italiarrak gaurkoarekin, bi erlojuaren kontra eta bat ihesaldi bati esker. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Almeidak (DQT) sendotasunez eusten dio lidergoari gaur ere erlojuaren kontrako saio bikain bat eginda.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.


🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Marruma Kulturalak MK - Akustikoak

061.MKpod. AKUSTIKOA || RAITX taldea (2020-09-27)

Iraileko akustiko-elkarrizketatuan RAITX taldea izan genuen. Rakelez gain, Xalba eta Estik ere hartu zuten parte elkarrizketan, gomendio, influentzia, taldearen hastapenak eta kulturarekiko ikuspuntu propioa eskeiniz.

FITXA TEKNIKOA:
Elkarrizketa: Rakel, Xalba eta Esti
Hizlaria: Saioa
Teknikaria: Txusta
Kudeatzailea: Maköki

______________________
MK sarean:
Facebook: Labur.eus/MKface
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Telegram: Labur.eus/MKtele
YouTube: Labur.eus/MKtube
Saio guztiak entzuteko: Labur.eus/MKpod
Emailez kontaktatzeko: [email protected]

On egin!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Tropela Podcastak

#432 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 13. etapa

Ulissik (UAD) bere bigarren etapa garaipena lortu du Giro honetan

2020ko Italiako Giroko 13. etapan garaipena Ulissik (UAD) lortu du faborito nagusienekin helmugara iritsita. Honekin 2 garaipen lortu ditu italiarrak. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Almeidak (DQT) sendotasunez eusten dio lidergoari.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.


Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Tropela Podcastak

#431 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 12. etapa

Narvaezek (IGD) 3. etapa garaipena eman dio taldeari

2020ko Italiako Giroko 12. etapan garaipena Narvaezek (IGD) lortu du ihesaldi batean sartu eta bidea egitea lortuta. Honekin 3 garaipen lortu ditu Ineos Grenadiers taldeak bere taldeburu zen Thomasek (IGD) erorikoak izan eta etxerako bidea hartu ondoren. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Almeidak (DQT) sendotasunez eusten dio lidergoari. Noiz hasiko dira gainontzeko hautagai nagusiak egoeraz kezkatzen?

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.


🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Xabildua

Xabildua 1×08: iPhone 12, Euskarabildua, Euskaltel eta 5G eta Amazon

– iPhone 12 mugikorra aurkeztu du Applek. 3 bertsio ezberdinetan. Eta guztiak kargagailurik gabe etorriko dira erosten ditugunean.

– Euskarabilduaren 9. edizioa, 2020ko urriaren 29an egingo da Donostiako San Telmo Museoan

– Euskaltelek, Orangekin akordioa itxi berri du eta 2022ko urtarrilaren 1ean (beranduenez) eskainiko die 5G zerbitzu berria bere erabiltzaileei.

– Amazonek 3.000 langile kontratatu beharko ditu epaitegi batek hala aginduduta. Autonomo faltsuak erabili izana egotzi zaio enpresari.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

xabildua podcastakXabildua Podcast: Teknologia albisteen astekaria. Egunero, esku artean erabiltzen dugun teknologia hori hobeto ulertzeko podcasta.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Beranduegi

Beranduegi 6: Elkanoren amona

Ez al zenuten Elkanoren amonaren berri? Euskal historiaren orri iraultzaileetan falta zitzaigun erreferentea da, Transilvano musikariarekin batera. Baina historiari objektibotasunez begiratzeaz gain, aktualitatea ere izan dugu hizpide: Bildarraitx Zapatisten komandante berriaren eta Iruñeko alkate jaun Mayaren hitzak, denak ala denak ezin egokiagoak.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

 

 

 

Podcastera harpidetu