Kategoriak
Tropela Podcastak

#430 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 11. etapa

Demarek (GFC) bere 4. etapa garaipena Giro honetan

2020ko Italiako Giroko 11. etapan
Demarek (GFC) bere 4. etapa garaipena lortu du
. Argi dago eskura duela frantziarrak aurtengo maillot ciclaminoa.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.


Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria FM

Telezama

Pandemia lehertu denetik gora egin du telelanean jarduteko aukera. Hasieran, kontziliaziorako aukera eman zezakeenaren ustea zabaldu zen, baina orain, hainbat ikerketek ondorioztatu dute andreengan are zaintza lanen zama areagotu egin dela. Horri buruz arituko gara oraingoan Matxalen Legarreta, Amaia Astobiza eta Nora Salbotxekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria New Yorkeko munduak

Beste Nobela

Historia Naturalaren museoaren atzealdean bada parke txiki bat, Theodor Roosevelt parkea deritzona. Iluntzean txakurrez betetzen da, han ibiltzen dira korrikan, alde batetik bestera, jabeek solasean egiten duten bitartean. Yoga egiten duten taldeak ere hantxe biltzen dira, eta irakurle bakartiak, liburu bat eskuetan, udazken arratsaldetako argi gorriztaz gozatzen.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Tropela Podcastak

#429 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 9. etapa

Guerreirok (EF1) taldearentzat bigarren etapa garaipena eskuratu du 2020ko Giroko 9. etapan

2020ko Italiako Giroko 9. etapan eta ihesaldian bidea egin du. Bazirudien Jonathan Castroviejok (IGD) eskura izan zezakeela garaipena, baina Guerreirok (EF1) indarrak ondo gorde eta etapa eskuratzeko gai zian da portugaldarra. Gainera orain bera da mendiko sailkapenean buruan. Faboritoen artean mugimendu gutxi eta izandako denbora tarteak azken metroetako aldapetan ateratakoa izan dira. Zoritxarrez Pello Bilbaok (TBM) segundo batzuk galdu eta postu bat galdu du eta orain hirugarren aurkitzen da nagusian.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.


Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Tropela Podcastak

#428 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 8. etapa

Dowsettek (ISN) etapa garaipen garrantzitsua lortu du Israelgo taldearentzat

2020ko Italiako Giroko 8. etapa Dowsettek (ISN) irabazi du ihesaldian sartuta azken itzuliari ekin aurretik egindako erasoaz baliatuz. Bere iheskideak ez dira gai izan britainiarra harrapatzeko eta garaipen garrantzitsua lortu du Israel taldearentzat. Eguneko aurpegi iluna Mitseltoneko Simon Yatesek (MTS) erakutsi du izan ere taldeak etapa abiatu aurretik COVID-19arekin positibo eman duela jakinarazi baitu.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.


2020ko Italiako Giroko 8. etapa Dowsettek (ISN) irabazi du ihesaldian sartuta azken itzuliari ekin aurretik egindako erasoaz baliatuz. Bere iheskedeak ez dira gai izan britainiarra harrapatzeko eta garaipen garrantzitsua lortu du Israel taldearentzat. Eguneko aurpegi iluna Mitseltoneko Simon Yatesek (MTS) erakutsi du izan ere taldeak etapa abiatu aurretik COVID-19arekin positibo eman duela jakinarazi baitu.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Tropela Podcastak

#427 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 7. etapa

Demarek (GFD) Giro honetak 3. etapa garaipena lortu du

2020ko Italiako Giroko 7. etapa Demarek (GFC) irabazi du Sagan (BOH) eta Matthewsen (SUN) aurretik. Hirugarren garaipena, horrenbestez, frantziarrarentzat eta cliclaminoa indartu du. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Almeidak (DQT) jarraitzen du arrosaz; Pello Bilbao (TBM) bigarren oraingoz.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.


Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Dunbala

Kontzertu aretoen memoria

Durangoko Plateruena kafe antzokiaren itxieraren berri izan genuen duela egun batzuk. Euskal musikarien lana plazaratzeko ezinbesteko aterpe izan da Plateruena hamasei urtez. Abiapuntu horretatik, beste zenbait areto hartu dituzte hizpide Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek, eta haiekin lotutako oroitzapen pertsonalak aletu dituzte, Glaukoma, Akauzazte, Willis Drummond eta Liberen musikaz lagunduta, besteak beste.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Xabildua

Xabildua 1×07: Google gu zelatatzen dabil, Appleen aurkezpen berria eta Pluto TV

– Google gu zelatatzen ari da, eta hemendik aurrera gutxiago ezkutatuko da.

– Appleek iPhone berria aurkeztuko du urriaren 13an?

– Pluto TV, 40 telebista kate doan ikusteko plataforma berria.

– Amazon Prime days urriaren 13an eta 14an.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

xabildua podcastakXabildua Podcast: Teknologia albisteen astekaria. Egunero, esku artean erabiltzen dugun teknologia hori hobeto ulertzeko podcasta.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Tropela Podcastak

#426 Tropela.eus podcastak: 2020ko Italiako Giroa errepasoa – 6. etapa

Demarek (GFC) bere bigarren etapa garaipena lortu du Giro honetan

2020ko Italiako Giroko 6. etapa Demarek (GFC) irabazi du Matthews (SUN) eta Fellineren (AST) aurretik. Gaurkoan bai, frantziarrak erraz irabazi du eta dagoeneko bi etapa garaipen lortu ditu edizio honetan Gannaren (IGD) etapa garaipen kopurua berdinduz.

Hau eta biharko etapak eman dezakeenaren inguruan aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.


Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Marruma Kulturalak MK - Akustikoak

060.MKpod. AKUSTIKOA || SERGE bakarlaria (2020-08-12)

Abuztuko akustiko elkarrizketatuan SERGE bakarlaria izan genuen. Eraso taldeko abeslari eta gitarra jole izateaz gain, barruak ere erakusten dizkigu, Zarautz eta Arrasate artean ibiltzen den Ap8ko ibiltari bakartiak.

Saio hontan, “Enarak itzuli dira” biraren amaiera kontzertua entzungai.
On egin!

FITXA TEKNIKOA:
Elkarrizketa: Sertx
Hizlaria: Aitor
Teknikaria: Txusta
Kudeatzailea: Maköki

______________________
MK sarean:
Facebook: Labur.eus/MKface
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Telegram: Labur.eus/MKtele
YouTube: Labur.eus/MKtube
Saio guztiak entzuteko: Labur.eus/MKpod
Emailez kontaktatzeko: [email protected]

On egin!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu