Kategoriak
Berria Berria FM

Kontrazepzioa: nork eta nori

Gizonentzako antisorgailu berri bat lortzeko urrats garrantzitsu bat egin dute AEBetan eta, albistetik tiraka, kontrazepzioaz aritu gara bosgarren saioan. Zergatik daude gizonentzako antisorgailu gutxiago emakumeentzako baino? Bikote heterosexualetan, nork hartzen du haurdunaldia eragozteko ardura? Aukera gehiago egoteak ekarriko luke ardura banatzea? Ana Galarraga zientzia dibulgatzailearekin eta Ana Uriz ginekologoarekin hitz egin dugu. Horrez gain, Zeledon emakumea izateko aukeraz aritu gara, baita Maiatzaren 1az ere.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria Dunbala

Tatxers taldeari elkarrizketa

Tatxers hirukoteak bere lehenengo disko luzea argitaratu berri du, aurreko lanekin zale ugari bildu ondoren. Martin Ziriza gitarristak azaldu du zer ezaugarri dituen diskoak, eta nola abiatu diren beste soinu baten bila.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Marruma Kulturalak MK - Akustikoak

101. MKpod. AKUSTIKOA || ERTZETIK (2023-02-26)

🎸 Otsailean ERTZETIK taldea izan genuen gure akustiko-elkarrizketatuetan. Gitarra, bibolina, txalaparta edo kaja flamenkoa bezalako instrumentuak, bertsoekin uztartzen dituen taldea.

Gainera, lehen aldia da arabar batzuk ditugula gure txoko honetan. Eta aizue! “Euskaldun txarraren” sindromea izango dute, baina euskalduntasun (eta beste hainbat gaien inguruan) asko ikasi ahal izan genuen haietaz.

On egin!
😉
______________________
FITXA TEKNIKOA:
🗣 Hizlaria: Maköki
👤 Solaskideak: Ertzetik taldea
🎤 Soinu grabaketa/edizioa: Txusta
📹 Irudi grabaketa/edizioa: Maköki

______________________
Podkasta, ikus-entzuteko estekak:
📹 YouTube: Labur.eus/MKtube
🎧 Ivoox: Labur.eus/MKpod
🎧 Spotify: Labur.eus/MKspoti
🎧 Podcastak: Labur.eus/MKeus
🎧 Google podcast: Labur.eus/MKgoogle
🎧 Apple podcast (iTunes) app-an.
🎧 Podimo app-an (ordainpekoa).

MK sarean:
🌐 Instagram: Labur.eus/MKinsta
🌐 Facebook: Labur.eus/MKface
🌐 Telegram: Labur.eus/MKtele
✉️ e-maila: [email protected]

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argia Beranduegi

Beranduegi 3×15: Jaia bai… eta bestea nola zen?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria Berria FM

Jenioen ilunak

Mende erdi bete da Pablo Picasso hil zenetik. Haren omenezko dozenaka erakusketa eta ekinbide antolatu dira han eta hemen, eta Berria FMk ere egin du berea; begirada feministatik. Ezagunak baitira artista kubistak genero ikuspegitik sortzen dituen zalantzak. Jenio bat zelako ideiak sarri tapatu ditu horiek; hemen ez. Haizea Barcenilla arte komisarioaren laguntzarekin landu dugu gaia. Picassoz harago ere bai. Bestalde: zertan da alardearen auzia Irunen? Arantxa Iraolak argitu digu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria Dunbala

Xabier Malbadi eta triklatua

Bai, ongi irakurri duzu: tri-kla-tu-a. Izan hori jarri dio Xabier Malbadik berak sortu duen gailuari. Trikiti moduko bat da, baina hausporik ez duena eta ordenagailuari konektatzen zaiona. Tresna horri buruz hitz egin du saioan Malbadi trikitilari eta ingeniariak: nola sortu duen eta zer erabilera izan dezakeen kontatu du.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria Berria FM

Iraun eta irauli

Iritzi foruetan aritzen diren zenbait emakumek urtarrilean argitaratutako ‘Irautea iraultzea denean’ artikulua oroitu dugu Berria FMren hirugarren atalean, eta aipatzen direnetan sakondu: aitakeria, arzalpenak, kuotak, grazia izpirik ez duten txantxak… Pilar Kaltzada izan dugu gurean, baina ez bera bakarrik: beste bost ahotsek ere hartu dute parte. Azaltzeko, kontatzeko eta salatzeko. Beste batzuei, aldiz, isil daitezela eskatu diegu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Tropela Podcastak

#558 Tropela.eus podcastak: 2023ko Itzulia

Ez erlojupekorik ez eta amaierarik Arraten, horrelakoa izango da astelehean abiatuko den 2023ko Euskal Herriko Itzulia. Kinielari dagokionez, izen handiak aurrikusten dira, besteak beste iazko Tourreko garailean, Vingegaard (TJV).

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Marruma Kulturalak MK - Akustikoak

100. MKpod. BEREZIA || MK langileak 2 (2023-01-29)

🎉 Ez dira egunero 100 saio betetzen, beraz zerbait berezia egin nahi genuen. Horretarako, lehen urteurreneko bereziaren antzera, Marruma Kulturalak lan-taldeko batzuk bildu ginen solasaldi bat egiteko.
Ezker-eskubi: Makoki, Saioa, Txusta eta JonMi.

🗣 Galderak aldiz, Marrumatik pasa ziren musikariek bota zituzten.
Eskerrikasko parte hartzeagatik:
-Serge
-Iban Nikolai
-Nuria Culla
-Olaia Inziarte
-Nahia Zubeldia
-Juan Valls
-Petti
-Ianire Aranzabal
-Sara Zozaya
-Eneritz Furyak
-Erruben Egaña

❤️ Eta gustoko baduzue: harpidetu eta partekatzen lagundu… ea denon artean poiektutxo hau jakitera ematera lortzen dugun.

PD1: Barkatu Asier Beramendi, zure galdera sartzea ahaztu zitzaigun (eta Makoki erantzuteko kriston gogoekin geratu zen).
PD2: Barkatu Aitor Zabaleta, asko berandutu zitzaigun eta ezin zu deitu.

______________________
FITXA TEKNIKOA:
👤👤 Solaskideak: Maköki, Saioa, Txusta eta JonMi.
🎤 Soinu grabaketa/edizioa: Txusta
📹 Irudi grabaketa/edizioa: Maköki

______________________
Podkasta, ohiko esteketan aurkituko duzue:
📹 YouTube: Labur.eus/MKtube
🎧 Ivoox: Labur.eus/MKpod
🎧 Spotify: Labur.eus/MKspoti
🎧 Podcastak: Labur.eus/MKeus
🎧 Google podcast: Labur.eus/MKgoogle
🎧 Apple podcast (iTunes) app-an.
🎧 Podimo app-an (ordainpekoa).

MK sarean:
🌐 Instagram: Labur.eus/MKinsta
🌐 Facebook: Labur.eus/MKface
🌐 Telegram: Labur.eus/MKtele
✉️ e-maila: [email protected]

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria Dunbala

Nokodek bideo eta musika jaialdia

«Mugako» proiektu bat Nokodek: nahasten dituzte diziplinak, hizkuntzak, artistak eta publikoa… Bideo eta musika sormen jaialdi bat da, eta apirilaren 1ean egingo dute aurten, Hendaiako Borderline fabrikan (Lapurdi). Boladan dagoen adimen artifizialak toki nabarmena hartuko du, Ander Fernandez antolakuntzako kideak Dunbalan azaldu duenez.