Kategoriak
Berria Dunbala

Kuma No Motor-i elkarrizketa

‘Baiona zikina’ diskoa kaleratu berri du hardcore punk talde lapurtarrak. Txomin Urriza da taldeko gitarra jpotzailea elkarrizketatu dugu, diskoaren nondik norakoen berri eman dezan. Tooth eta Aho Zakil Konexion ere aipatru ditugu, abesti banarekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Barruan Gaude EITBpodkast

#70.- Antton Telleria, hatu anasa

Tolosan bizi da 70. Etxea zabalduko digun pertsona. Bateria-jolea da, solaskide bikaina, irrati esataria eta telebistako aurkezlea. Baina, azken boladan, umoregile gisa nabarmendu da oholtza gainean. Euskaraz Stand up bira bat egin du, “Nekatutak” izenekoa eta Euskal Herriko txoko askotan ibili da umore zorrotza banatzen. Enekoach, bere alter egoak zabaldu dizkigu etxeko ateak Barruan Gauderen 5. denboraldia abiatzeko.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Marruma Kulturalak MK - Akustikoak

104. MKpod. AURKEZPENA || AMAIUR komikia (2023-04-19)

AMAIUR GAZTELU BALTZA komikiaren aurkezpena ez zen bakarrik aurkezpen bat izan. Nabarralde fundazioko Angel Rekalde izan genuen, eta komikia aurkezteaz gain, Amaiur gazteluaren historiaz ere ikasi genuen.

Podkasta bideoz ikustea gomendatzen da, bertan pare bat bideo sartu ditugulako.

On egin!
__________________

FITXA TEKNIKOA:
Hizlaria: Angel Rekalde
Soinu grabaketa/edizioa: Maköki
Bideo grabaketa/edizioa: Maköki

__________________
Ez galdu! Podkasta iada gure esteketan:
YouTube: Labur.eus/MKtube
ZniTB aplikazioan (Elkarrizketak sailean)
Ivoox: Labur.eus/MKpod
Spotify: Labur.eus/MKspoti
Podcastak: Labur.eus/MKeus
Google podcast: Labur.eus/MKgoogle
Apple podcast (iTunes) app-an.
Podimo app-an (ordainpekoa).

MK sarean:
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele
✉️ e-maila: [email protected]

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argia Beranduegi

Beranduegi 3×18: Eta zuk, zergatik ez duzu EH Bildu bozkatu?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria Berria FM

119, eta oihartzunik ez apenas

Bi asteren bueltan bi emakume hil ditu indarkeria matxistak Euskal Herrian; bat Gasteizen, Orion bestea. Ordea, Hegoaldeko hauteskundeen eraginez, hilketek apenas izan duten oihartzunik hedabideetan. Demokrazia patriarkal batean garen seinale? 2003tik, 119 andre hil ditu matxismoak Euskal Herrian. Berriki gertaturiko kasuak aztertu, eta gaiaren zenbait ertzi erreparatuko die Berria FMk, hala nola indarkeria matxistaren errelato ereduari eta morboari. Bestalde: zer esan nahi dute LGTBI siglek? Eta, zertan zen abortuaren auzia orain 50 urte?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria Dunbala

Bueltan da MEFSST Musika Errebolta Feminista jaialdia

Ekainaren 3an egingo dute MEFSST Musika Errebolta Feminista jaialdia Zarauzko Hiruputzu gaztetxean, Putzuzuloren ondorengoan (Gipuzkoa). Seigarren aldia izango du, sei urteko eten baten ondoren. Jone Azkuaga eta Gatxi Eizagirre, antolatzaileetako bi, proiektuaren oinarrizko asmoez, orain arteko ibilbideaz eta aurtengo egitarauaz aritu dira saio honetan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argia Beranduegi

Beranduegi 3×17: Peña Mujika eta beste bizkarroi batzuk

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria Berria FM

Emakumeen kanpaina omen

Honezkero inor gutxi izanen da enteratu gabea: foru eta udal hauteskundeak izanen dira maiatzaren 28an Hego Euskal Herrian. Eta kanpainak dena hartu du: hormak, irrati solasaldiak, billabesen atzekaldeak… bada, Berria FM ere bai. Hautagai zerrendei so egin, eta hara burura datozkigun galderak: egiazki al da «emakumeen kanpaina»? Eta horrek zer dakar? Politika feministagorik bai? Zuriñe Rodriguez eta Arantxa Martinezekin argitu ditugu horiek. Bestalde: zer gertatu da Vatikanoan? Eta Fronte Polisarioarekin? Eskerrak Kristina Berasaini. Berak badaki.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Marruma Kulturalak MK - Akustikoak

103. MKpod. AKUSTIKOA || JOSEBA IRAZOKI (2023-03-26)

Martxoan JOSEBA IRAZOKI izan genuen Marrumako akustiko-elkarrizketatuetan. Gainera ezohiko formatuaz gozatu genuen haren musikaz, gitarra elektrikoa alde batera utzi, eta akustikoan eskeini bait zituen abesti guztiak.

Musikaz gain, Joseba bera hobe ezagutzeko aukera ere izan genuen: bere hastapenak musikan, momentu gogoangarrienak, proiektu ezberdinak…

Entzun eta ea atsegin duzuen!
On egin!

______________________
FITXA TEKNIKOA:
Hizlaria: Txiki
Solaskidea: Joseba Irazoki
Soinu grabaketa/edizioa: Txusta
Irudi grabaketa/edizioa: Maköki

______________________
Podkasta, ikus-entzuteko estekak:
YouTube: Labur.eus/MKtube
Ivoox: Labur.eus/MKpod
Spotify: Labur.eus/MKspoti
Podcastak: Labur.eus/MKeus
Google podcast: Labur.eus/MKgoogle
Apple podcast (iTunes) app-an.
Podimo app-an (ordainpekoa).

MK sarean:
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele
✉️ e-maila: [email protected]

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria Dunbala

Urtzi Iza musikaria eta ekoizlea

Ez da erraza Urtzi Izak zer egiten duen zerrendatzea. «Musikan nabil», esan du ‘Dunbala’ saioan egindako elkarrizketan. Musikaria da, eta Otoi proiektuan murgilduta dabil azken boladan; aurretik, Enkore eta Empty Files taldeetan aritu izan da, besteak beste. Teknikaria eta ekoizlea ere bada, eta Bilboko Eten espazio sonoroa baliatzen du bere lanerako. Haren lanean sakontzeko baliatu dute aukera.