🎧 Entzun podcasta
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Doinua: Eguzkiak urtzen du han goian
1.
Maitasunari zenbat olerki,
kantu eta omenaldi:
Ken Zazpi, U2, Dellafuente,
Lana del Rey ta Anari.
Nahiz eta noski ohikoena den
belaunaldiz belaunaldi,
beste gauza bat buruan pasa
ditut hainbat azkenaldi.
Aprobetxatuz ez nabilela
gaiari heltzeko nagi,
begiratzeko hark dituen ertz
ilunei eta xarmari,
erreparatuz ahal dudan eran
dudana ta ez dudanari,
gaur bertso batzuk nahi nizkioke
jarri laguntasunari.
Berria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.
Doinua: Galerianoarena
1.
Malaga, Lekeitio,
Salou, Kroazia…
eguneroko estresa
geldiarazia.
Hartu kulero batzuk,
krema, orrazia…
txoko bat bihur dadin
gure oasia.
2.
Udan eraldatzen da
herria asteka:
astelehenak zapatu,
eguenak domeka.
Kaleak garbituta
ta lorez beteta,
beste behin bisitariz
beteko da eta.
3.
Bizitza bilakatzen
da ustekabean
gauak kaña artean
ta goizak harean.
Merezi du ordaintzea
—fijatu marean!—
kafe bat hiru euro
itsaso parean.
4.
Neure etxean arrotz
sentitzea dana,
jendea, erritmoa,
kaleko jarana…
ez da bateragarri
zazpietan lana.
Gauero hamarretan
ixten dut pertsiana.
5.
Gauero kontzertuak
daude zuzenean,
tabernetan turista-
-filak barrenean;
herritarrak guri esker
dabiltza lanean!
Zer egiten da hemen
gu ez gaudenean?
6.
Irailean, beroa
lurruntzen hasia,
berreskuratzen dugu
itsaso gazia.
Bukatzean zikloa
ta lo eskasia
negua bihurtzen da
gure oasia.
Berria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

Larunbat honetan abiatuko da 2023ko Espainiako Vuelta Bartzelonan jokatuko den taldekako erlojuaren kontrako saioarekin. Aurtengo Vuelta irabazeko faborito nagusiak hiru dira: Evenepoel (SOQ), Roglic (TJV) eta Vingegaard (TJV).
Podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!
![]()
Tropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.
Xabat Illarregi Marzol. Leitzan jaioa (Nafarroa), 2001ean. Zortzi urte zituela hasi zen bertso eskolan. Geroztik, birritan izan da Nafarroako Eskolarteko txapeldun, eta Euskal Herrikoan ere kantatu du lau aldiz. Pare batean izan da Nafarroako finalean, eta Txapelketa Nagusiko saio batean kantatu du, iazko irailean.
Doinua: Kantuz egin behar det
1.
Herri hau bete-bete
dagoenez guduz
zalantza asko dauzkat
sortzeko helburuz
asko aldatu gara
jendez, testuinguruz
nahiz hornitua egon
abestiz, liburuz
galdera bat badaukat
nik nire aburuz
zein ikuspegi dugu
kulturari buruz
2.
Behar dira plazetan
Zetak eta Huntza
behar da herrigintza,
dirua, hezkuntza
herri hau salbatzeko
zein da asmakuntza
euskarak eramango
gaitu gu goruntza
zer behar du: hizkuntzak
kulturaren funtsa
edota alderantziz
kulturak hizkuntza?
3.
Elkar beharko dute
gutxi gorabehera
baina zer da kultura?
da nire galdera
da artea, da dantza,
da bertsoa bera,
da lituratura, da
musika, opera…
hamaika arlo daude
nire arabera
baina denek ez dute
garrantzia bera
4.
Makro festibaletan
kontzertuak iaio
baina txikia ez da
hain eroso jaio
Zernbat diru-laguntza?
Zenbat bertso saio?
Beti gabiltza zama
beraren karraio
kultura bizi bat nahi
dugu, ze arraio!
baina behar duena
eman behar zaio
5.
Hau dena noiz hasi zen
ezin da zehaztu
hori galtzeak dakar
horrenbeste gastu
historiak indarrez
gaitzake erraztu
urte luzeetako
lanetik arnastu
sor dezagun berria,
asmatu, jolastu
baina nondik gatozen
ez dezagun ahaztu
6.
Nahi nuke azkeneko
ideia azaldu
herri honek askoren
beharra ez al du?
ez dezagun hizkuntza
handitara saldu
nahiz ta hegemoniak
txikitu, zapaldu
sor dezagun kultura,
babestu, zabaldu
daukagun ondarea
ez dezagun galdu
Berria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.
1988ko abuztuaren 13an Marruma elkartea sortu zen Gros auzoaren erdigunean. Garai konbultso eta gogorrak ziren euskara eta euskal kulturarentzat.
Orain, gure 35 urte hauek ospatzeko, ezin beste modu batetara egin, podkast bat eskeintzea baino. Eta norekin egin solasaldia? Asko izan dira bertatik pasatako jendea, baina hasiera hoietan egon omen zen pailazo handikote bat Marruman… beste 35 urte izaten daraman Porrotx!
JOXE MARI AGIRRETXEren karreraren errepasoa egiteko gerturatu ginen Katxiporreta-ren bulegora.
Gustuko izango duzuelakoan…
__________________
FITXA TEKNIKOA:
Hizlaria: Joxe Mari Agirretxe
Elkarrizketatzailea: Maköki
Soinu grabaketa/edizioa: Maköki
Bideo grabaketa/edizioa: Maköki
______________
Podkasta ikus-entzungai:
YouTube: Labur.eus/MKtube
ZniTB aplikazioan (Elkarrizketak sailean)
Ivoox: Labur.eus/MKpod
Spotify: Labur.eus/MKspoti
Podcastak: Labur.eus/MKeus
Google podcast: Labur.eus/MKgoogle
Apple podcast (iTunes) app-an.
Podimo app-an (ordainpekoa).
MK sarean:
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele
Twitter app-an
✉️ e-maila: [email protected]
Marruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.
AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.
Sustrai Colina Akordarrementeria. Urruñan jaioa (Lapurdi), 1982an. Gazte hasi zen bertsotan, Hendaiako (Lapurdi) bertso eskolan. Irakasle ere aritu zen bertan, baita Iruñeko bertso eskolan ere. 2001az geroztik izan da finalista Txapelketa Nagusian, eta bi aldiz lortu du txapela Xilaba txapelketan.
Doinua: Mutil koxkor bat
1. Desegin baino lehenago nola
zitroinak Coca-Coletan,
aldi galduen bila gabiltza
oinetakoen zoletan.
Mailuak ezin iltzerik jota
ahazturaren oholetan,
garun-aztarnak agertu omen
dira intxaur-oskoletan;
zure izenik kantatzen al da
biharko ikastoletan?
2. Jende artean bezain bakarrik,
libre baina kaioletan,
Tchia haziak gosaldu arren
gauak bustiz alkoholetan,
Instagramean betikoturik
hilak legez formoletan,
fedea krosfit, Mindfulness, Tinder
edo Williamsen goletan…
Gure izenik kantatzen al da
biharko ikastoletan?
3. Hausten zein eusten konbentzioen
araberako roletan,
non kontsolatzen da haragia?
Ez bideo-kontsoletan.
Desagertuen izenik ez da
hilerriko marmoletan,
ez arimarik ChatGPTean
zein parazetamoletan.
Gure izanik kantatzen al da
biharko ikastoletan?
4. Laster dira bus turistikoak
basque green artzain-txaboletan,
haize-erroten gasna dastatzen,
5G bila arboletan.
Bankuak ezin ordain litezkeen
etxeen errekolektan,
baserritarrak berriz itotzen
poltsako eskaroletan.
Lurrak oraindik kantatzen al du
biharko ikastoletan?
5. Etorkizunik ez bazegoen
burdin nahiz berun oletan,
Ibarretxeren planean ala
Iglesiasen koletan,
gure esku zer dago estatu
frantses zein espainoletan?
Susmagarriak ez izatea
polizia-kontroletan?
Ze hizkuntzatan kantatzen dute
biharko ikastoletan?
6. Nahiz Landetako udatiarren
zorion ezaxoletan
besteen itzalak baizik ez diren
ikusten guardasoletan.
Zure bisaia marrazten ari
da hondar-zirimoletan,
zer kantatua izan dezaten
biharko ikastoletan,
desegin baino lehenago nola
zitroinak Coca-Coletan.
Berria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.
Oier Etxeberria Zubimendi. Azpeitian (Gipuzkoa) jaioa, 1997. urtean. 11 urterekin hasi zen bertsotan, eta, egun, Erniarraitz bertso eskolako kidea da. Bere lehenengo plazak gazte sariketetan egin zituen, eta 2019an lehenengoz parte hartu zuen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan.
Doinua: Kantuz sortu naiz eta
Zerbitzatu gaitzaten
nola dugun laket
desoreka daukate
barraren bi aldek
kafe kikara edo
txikito godalet
zer ikusten dituen
kontatu dezaket
mostradore atzetik
tabernari batek
Goizetan kafesnea
lehenengo otordu
kaixo eta mesedez
eskatzeko modu
langile bakartien
proletario gu
adeitasun tanta bat
gehitzen badiogu
zenbat ordaintzen da ta
zenbat balio du?
Eguerdian terrazan
begira aritu
familiak haurrekin
nitzake aurkitu
ezin badu amaren
bermuta ukitu
umeak kalamarrak
behar omen ditu
bazkaria mikatza
baietz iruditu
Lehen zutenek Manso
ardoaren mantxa
errioxar barrikan
dute esperantza
batzuek urtekoa
gehienek kriantza
lehen biak dastatu
laurekin balantza
kopak mokoa findu
egiten du antza
Ilunabarrez tripa
zorriak ugaldu
koadrila bat barrara
ohi zaigu azaldu
galdetzeko: tortillak
tipula ba al du?
parrandan ezin denez
denborarik galdu
Voll-Damm bana besterik
ez dute afaldu
Regetoidun larunbat
iluntze osoak
nerabe aurrenekoz
mozkorren pausoak
amonaren pagatik
beteta basoak
konbinatu xelebre
likore gozoak
begira baleuzkate
euren gurasoak
Goizaldera ixteko
musika emenda
argiak piztu eta
Coca Colak zenba
zabor kamioi hotsik
ez da entzuten ba
gosaltzera doazen
horditu zerrenda
ilunetako lanez
lotsatzen hasten da
Berria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.
Sarai Robles. Barañainen (Nafarroa), 1996an sortua, udalerriko Alaitz ikastetxean ikasi zuen, eta han hasi zen bertsoekin jolasten. Lehen Hezkuntzako laugarren mailan zela sortu zen Barañaingo bertso eskola, eta bertan aritu da ordutik. Hirutan kantatu du Nafarroako Bertsolari Txapelketan.
1) Aurtengo uda ekuadorrera
iritsi den egunean
hiri batean non ez daukagun
asko amankomunean
horren albiste harrigarriak
entzuten ditugunean
ez karabelak, eta ez orkak
yateen kontra jardunean;
esan didate azaldu dela
izurde bat Iruñean.
2) Portalean bi nerabek muxu
eman behar zuten unean
aditu dute ahots bat haien
arteko isilunean
blokeko andre zaharrak dira
txutxu-mutxu lizunean
hala zabaldu da albistea
gure etxeko auzunean;
“jakin al duzu azaldu dela
izurde bat Iruñean?”.
3) Protesta pizten ari denean
Bigarren Zabalgunean
ez izateko zuhaitzen ordez
horrenbeste hutsune han
prentsaurreko bat deitu du Udalak
aski modu ilunean
esan dute: “hau gerta zitekeen
Zurriolan, Urumean …
baina, hala da, gaur azaldu da
izurde bat Iruñean”.
4) Berriz ere ez denean egon
txoznarik txoznagunean
kontzertu oro debekaturik
horren modu immunean
apenas inor ezin denean
bizi askatasunean
kalera irten da polizia
lehenengo abagunean
topatu behar ei dutelako
izurde bat Iruñean.
5) Haur eskoletan greban daudela
ia ahaztu dugunean
sindikatua bildu denean
mahai baten ingurunean…
billabesako ondoko haurrak
bere izate xumean
isilgordean esan dit modu
ia-ia errudunean:
“egia al da azaldu dela
izurde bat Iruñean?”.
6) jendea biltzen hasi denean
hiriaren lotunean
handitzen ari da haserrea
guztien deliriumean
”hondartza non da? Aquí no hay playa!”
entzuten da urrunean
hutsuneren bat topatu dute
sortutako ipuinean …
ez duelako inork ikusi
izurderik Iruñean.
Berria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.
Ekainean Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe izan genituen Marruman, Unai Iturriagarekin batera argitaratu zuten NI EZ NAIZ MIKEL LABOA komikia aurkezteko. Aurkezpena elkarrizketa formatuan egin genuen, eta nahiko argi geratzen da elkarrizketatzaileak obraren inguruan duen iritzia… (podkasta ikus edo entzutea besterik ez dago).
Beti bezala aurkezpena grabatu, eta ikusgai duzue gure sareetan (bideoz ikustea gomendatzen dizuegu, bertan irudi ezberdinak ikusi ahal izango dituzuelako).
On egin!
__________________
FITXA TEKNIKOA:
Musika: Mikel Karton
Hizlariak: Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe
Elkarrizketatzailea: Maköki
Soinu grabaketa/edizioa: Maköki
Bideo edizioa: Maköki