Kategoriak
Marruma Kulturalak MK - Akustikoak

MKpod. HITZALDIA || EKONOMIA FEMINISTA (2019-11-19)

FITXA TEKNIKOA:
Aurkezpena: Erruben.
Hizlariak: Jone Etxeberria.
Grabaketa eta edizioa: Maköki.
Masterizazioa: Txusta.
Kudeatzaileak: Erruben eta Maköki.

______________________
MK sarean:
Facebook: Labur.eus/MKface
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Telegram: Labur.eus/MKtele
Kontaktua: [email protected]

On egin!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Barruan Gaude ZuZeu Podcast

#21 – Arantxa Iturbe – Irratia da bere etxea

Euskadi Irratiko uhinetan entzuten da Arantxa Iturberen (Alegia, 1964) ahotsa 80ko hamarkadatik. Bere etxera gonbidatuko gaituen galdetu eta erantzun digu erredakzioa dela bere kabia. Iturbek dio, mikrofono, estudio eta bulego arteko leku hori duela etxetzat aspaldidanik.

Kultura maite du eta berau egin du ogibide, irratian eta idazle gisa. Entzule fina da, galderak egiten dituenak entzuten ere jakin behar baitu. ‘Arratsean’ saioa amaitzen den azken segunduan den dena bere lekuan dagoela sentitzea, orgasmoaren parekoa dela aitortu digu alegitarrak. Hala ote?

Jarri kaskoak eta entzun!

Harpidetu eta babestu proiektua!
http://patreon.com/zuzeupod

Support the show

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria New Yorkeko munduak

Esker emate eguna

1940ko ‘Thanksgiving’ egunean Jose Antonio Agirre lehendakaria New Yorken izan zen. Erbesteratua zegoen hemen orduan, Francorengandik ihesi. Egunerokoan kontatzen du Mari emaztearekin eta seme-alabekin batera joan zela Macy’s erostetxe handiak antolatutako desfile erraldoia ikustera. Orduan ere jendetza biltzen zen hiriaren erdialdean. Gero, Valentin Agirre euskaldunaren jatetxera joan omen ziren bazkaltzera. Baina ez zuten indioilarra jan, estatubatuarrek ohitura duten bezala, gauza ezaguna da hori esker emate egunaz ari bagara. Ez, horren ordez piper beteak bazkaldu zituzten, Errioxatik ekarritako ardo goxoaz lagunduta.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Brent petrolio eremuan, urre beltza shell-ek eraman eta zaborrak Ipar Itsasoari utzi

Ipar Itsasoa Brent deituriko petrolioaren iturri emankorra izan da azken 50 urtean, baina ia hasia da urritzen, eta laster, ‘Brent’ izena eraman dezake ingurumen arazo konpongaitz batek: iturriok agortutakoan, horiek ustiatzeko eraikitako egitura handiak nork eta zein preziotan desmuntatu. Itsasoan galduta dauden hormigoi puska hauez aritu gara Pello Zubiriarekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Gramofonoa - etzi.pm

Sindikatuapp

Sindikatuapp

Sindikatuak egitura batzuk dira langile edo kontratu bidezko harreman bat duten pertsonek lan arloan edo arlo sozioekonomikoan dituzten arazoei aurre egiteko antolatu eta defendatzeko sortuak. Prekarizazioarekin zailago izan arren, sindikatuak ez zeuden tokian sindikatu berriak jaiotzen hasi dira, baita espero gabeko esparruetan ere, adibidez etxebizitza alokairuen alorrean. Teknologia erabil liteke langileen arteko elkartasuna bultzatzeko? Goazen sindikatuapp batekin amestea.

Programa osoa entzun hemen: Gramofonoa 02×01

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Bipareta Podcastak ZuZeu Podcast

S2-E7 – Hautsi infekzioen katea

Atal honetan gure bizitza sexualean presente dauden okerreko praktika batzuen ondorioak ezagutu ditugu: Sexu Transmisiozko Infekzioak (STI). Informazio faltak eta estigmek ez diete mesederik egiten infektatu kopuruaren goranzko joerari eta kontzientziazio beharraz mintzatu zaizkigu Hiesaren aurkako Harribeltza elkarteko Joseba Errekalde eta Gehitu LGTBI+ bilkurako Ander Prol.

Jarri kaskoak eta sakatu play!

Jarri kaskoak eta sakatu play!

Harpidetu eta babestu proiektua!
http://patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
10 minututan ZuZeu Podcast

S2-E7- Software askea hezkuntzan II, Josune Gereka

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak  Microsoft eta Google-ekin lan egingo duela iragarri ostean, eskoletan burujabetza teknologikoa landu daitekeen itaundu diogu Josune Gereka, Ikastolen Elkarteko kideari. Gereka EKI proiektuaren arduraduna da.

Bidali zure galdera
10 minututan Telegram:
https://t.me/hamarminututan

Harpidetu Patreonen eta babestu gure proiektua!
https://www.patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Elkanoren filma eta konkistaren zuriketa

Elkanoren mundu biraren urteurrena ari da zeresana ematen, ez soilik Euskal Herrian, Filipinetara begira jarri gara Axier Lopez ARGIAko kazetariarekin.

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak, EiTBk eta Espainiako Gobernuak diruz lagundutako Elkanoren mundu birari buruzko filma Filipinetan ez dela ongi etorria salatzen ari dira milaka lagun. Elkano eta Magallaesen espedizio armatuak Espainiako kolonialismoaren lehen mugarria ezarri zuen Filipinetan. Hango herritarrek ez dute ahaztu, umeentzako animaziozko filmaz mozorrotu badute ere.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria FM

Bortxak zeharkatuta

Indarkeria matxistaren aurkako eguna dela eta, bortxakeria horren ondorioez eta aurre egiteko estrategiaz arituko gara. Horretarako, Josebe Iturrioz irakasle eta militante feminista, eta Maite Asensio Lozano eta Oihana Elduaien Uranga BERRIAko kazetariak izan ditugu gurekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Azaroaren 29ko "Black Friday" Amazonen ostiral beltz bihurtu nahi dute Frantzian

Eguberriak gainean ditugu eta baita aurtengo “Black Friday” eguna ere, multinazionalek hala erabakita azaroaren 29an hasiko da eguberrietako kontsumo eroa. Frantzian protesta eguna deitu du Attac mugimendu altermundistak eta Amazon jarri dute jomugan, ostirala beste zentzu batean belztu nahi diote multinazionalari.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu