Esker emate eguna

1940ko ‘Thanksgiving’ egunean Jose Antonio Agirre lehendakaria New Yorken izan zen. Erbesteratua zegoen hemen orduan, Francorengandik ihesi. Egunerokoan kontatzen du Mari emaztearekin eta seme-alabekin batera joan zela Macy’s erostetxe handiak antolatutako desfile erraldoia ikustera. Orduan ere jendetza biltzen zen hiriaren erdialdean. Gero, Valentin Agirre euskaldunaren jatetxera joan omen ziren bazkaltzera. Baina ez zuten indioilarra jan, estatubatuarrek ohitura duten bezala, gauza ezaguna da hori esker emate egunaz ari bagara. Ez, horren ordez piper beteak bazkaldu zituzten, Errioxatik ekarritako ardo goxoaz lagunduta.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude