Hodeia ez da existitzen: Hezkuntzan Librezaleko Iñigo Gebarari elkarrizketa

Elkarrizketa hau ARGIA astekariaren 2.772 zenbakian agertu da: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2772/inigo-gebara-hezkuntza-librezale”Hezkuntzan, jangelekin eta garbiketarekin egin bezala, digitalizazioan ere pribatizazioaren alde egin du Jaurlaritzak”Euskal Herriko ikastetxeetako ikasle, irakasle eta gurasoen artean partekatzen den informazio publiko zein pribatuaren gehiengoa AEBetako multinazionalen eskuetan dago, eta haien software itxien bitartez kudeatzen da. Google Drive, Gmail, Hangouts, Meet, Chrome, Classroom, Calendar… Beren buruaren jabe izan nahi dutenentzat ez da abiapuntu polita, baina bada egoera hori irauli nahi duen jendea. Horien artean nabarmentzekoa da Hezkuntzan Librezale taldea. Iñigo Gebara taldekidea da eta abenduan EAEko legebiltzarrean izan zen Hezkuntza lege berriari ekarpenak egiten.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude