Musikaren irudi jartzaileak

Musika eta irudien arteko harremanaz aritu dira saio honetan, eta zehazkiago zuzeneko emanaldietan irudiak jartzen aritzen direnen zereginaz. Horretan iaioak diren Maialen Belaustegi (Testura, Olor….) eta Jokin Guridi (Eyharts, Telmo Trenor) elkarrizketatu dituzte Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek. Horrez gain, Benizze proiektu berriaren lehen abestia entzun ahal izan dugu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude