Kategoriak
Berria New Yorkeko munduak

Txapa saltzailea

Birusa ehuneko hirura iritsi dela eta itxi egin dituzte eskolak New Yorken. Jatetxe eta dendetan ere neurriak estuagoak dira. Supermerkatuan ilara luzea da berriz, kale kantoian bira egiten du.
Ilaran aurrera egin eta iritsi naiz halako batean supermerkatuko espaloira. Han egoten dira saltzaileak. Afrikarrak irudiak eta otzarak saltzen, bigarren eskuko liburuak eta komikiak haien alboan, eta azkenik gizon adindu bat, hondartzako mahaitxo batekin txapak saltzen, txapa politikoak. Bozketak izan aurretik saltzen zituen Biden eta Harrisen aldeko txapak, eta orain ere bai. Ez dakit zergatik jarraitzen duen hauteskundeak pasa dira eta, beharbada ez delako fida Trump-ek Etxe Zuria utziko ote duen.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Xabildua

Xabildua 1×12: Euskaraldia, PlayStation 5, Google Photos eta Aita Santuaren like bitxia

– Hasi da 2020ko Euskaraldia eta Xabilduatik bat egin dugu ekimenarekin

– Merkaturatu berri da PlayStation 5 bideo-kontsola. Datozen urteetan gure ondoan izango dugun aparailua. Generazio berria estreinatu dugu

– Google Photosek doakoa izateari utziko dio datorren urteko ekainean. Doako segurtasun kopia izateko aukera zailaduko du honek

– Google epaitegietara eraman berri dute Androideko erabiltzaileen datuak eskuratzeagatik

– Aita Santuaren Instagram kontutik like bitxi bat atera da. Nork eman ote du klik argitalpen deserosoari?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

xabildua podcastakXabildua Podcast: Teknologia albisteen astekaria. Egunero, esku artean erabiltzen dugun teknologia hori hobeto ulertzeko podcasta.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Dunbala

Pleura taldeari elkarrizketa

Durangoko Azoka hurbildu ahala lan berriak plazaratzen ari dira. Horietako bat da Pleura taldearen “Bakarhilketa”, Nafarroako laukotearen estreinako diskoa. Ion Mayordomo eta Unai Urroz taldekideak elkarrizketatu dituzte Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek. Halaber, Izaki Gardenak eta Nabilen kantu berriak entzun ahal dira saio honetan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Beranduegi

Beranduegi 11: Lo vasco da asco 2 – Tosta Rica 1

Inork ez zigun esan Euskal Herrian espainol izatea zeinen nekeza den. Ba, entzun 90eko hamarkadan Kontxan izozki bat jatera ausartu ziren gazteen testigantza. Noski, jakina da beti izan garela intentso xamarrak herri honetan, Maia eta Euzkitze bezala. Guk ere ortzimugan dabiltzan izurdeengan pentsatuz, ezerezera begira egin dugu saioa. Poesia hutsa, betiko lez.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Zaitun

Atzo eta gaur

Ontzia portura iristen ari da. Itsasontziaren bizkarrean familia asko daude, gehienak ume txikiak dituzten bikote ezkonberriak dira. Badaude gurasorik gabe bidaiatzen duten mutil gazteak ere, bada, atzerrira ihes egitea erabaki dute dirua etxera bidaltzeko. Gehienek miseriatik alde egin dute, baina badaude indarkeria atzean utzi dutenak dutenak ere. Portura hurbiltzen ari diren heinean, ilusioa sumatzen da haien begietan. Lortu dute. Itsasoa gurutzatu eta helmugara iritsi dira. Halere, nekatuta eta beldurtuta dirudite gehienek. Emakumeek gona luzeak daramatzate ilea zapi batekin tapatzen dute. Umeek ez diote negar egiteari uzten. Hotz egiten du eta haize izoztuak min egiten die aurpegian.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria New Yorkeko munduak

Zorion publikoa

Hannah Arendt-ek esan zuen zorion erabatekoa soilik publikoa dela, ez dela nahikoa norbera bakarrik zoriontsu izanda, zorion partekatua dela benetakoa. Bizi izan dudan zorion publikorik handiena izan zen hilaren zazpikoa. Norbera non eta zertan zebilen betiko gogoratzen den horietakoa. Larunbata zen, goizeko hamaika eta erdiak. Korrikan nenbilen parketik eta halako batean oihu handi bat zabaldu zen, orokorra, lasterkariak ikusi nituen geratzen, mugikorrei begira. “Galdu du”, esan nuen neure golkorako. Astearteaz geroztik emaitza jakin nahian zeuden hiritarrak, luze eginda, urduri, akituta. Parkea utzi eta kaleetara hurreratu nintzen. Hura eztanda, autoak bozina joaz, oinezkoak oihuka, gizon afroamerikar bat ikusi nuen ukabila altxatuta, negarrez. Gazte bat pasatu zen bizikletan pankarta bat eskuetan zuela, “Trump is over”. Bukatu da Trump. Gerra bat amaitu balitz bezala zen. Emakumeak elkar musukatzen, Black Lives Matter-eko banderak, ostadarrarenak, gazteak kantatzen eta dantzatzen, umeak eta adinekoaknere bai, gizatalde askotarikoan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Silicon Valley-n gauzaturik dute jada, mundura zabaldu nahi luketen antolaketa

Telelana lan-antolaketa berri bihurturik da langile askorentzat. Koronabirusak hala beharturik, azken urteetan helburu zutena egunetik biharamunera errealitate bihurtu zaie numerikoaren sektoreko oligarkei. Jendea etxetik dabil lanean, internet bidez. AEBetako Silicon Valleyn kokaturiko enpresa horien errealitateari so egitea komeni da, irudikatzeko biharko orokortu nahi luketen antolaketa eta harremantzea. “Internet hil ala bizikoa bihurtu zaigu egunetik biharamunera” diote pozik. Bizirik bagaude ere, ezberdintasun sozialak eta prekaritatea areagotzen dituen antolaketa berri batean gaude, ordea.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Beranduegi

Beranduegi 10: Gernika koka kola

Beranduegiren hamargarren saioa baliatu dugu gure ereserki proposamena egiteko: hemendik aurrera, Eusko Gudariak kantatu ordez, Gernika koka kola abestuko dugu Euskaltzaindiak zerbait egiten duen bakoitzean. Baina egun horretatik geroz eta hurbilago egon arren, urrun gaude oraindik, eta bien bitartean, ziklismoaz, ETBren biraketa kulturalaz eta Iñarrituren hitzei esker amaitu diren gerrez arituko gara; gure estiloan, ezer asko jakin gabe, jardunean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Xabildua

Xabildua 1×11: Xbox Series X eta Series S salgai daude!

– Xbox Series X eta Xbox Series S salgai daude jada. Datozen egunetan jarriko dira salgai PlayStation 5aren 2 bertsioak ere.

– DGT k trafikoa erregulatzeko legea aldatuko du patinete elektrikoak erregulatzeko. Gidatzeko karneta eskuragai dago APP moduan ere.

– Google Discover, Googleen albiste zerbitzuaren kontra jo du CEDRO elkarteak. Milioi bateko kalteordainak eskatu ditu.

– Roboten guda hemen da! Thermomix Lidl-en Monsieur Cuisineren aurka!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

xabildua podcastakXabildua Podcast: Teknologia albisteen astekaria. Egunero, esku artean erabiltzen dugun teknologia hori hobeto ulertzeko podcasta.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria FM

Zaintza lanak: goxatzetik sumintzera

Zaintza lanen garrantzia agerian gelditu zen koronabirusaren lehen olatuan, eta hainbat eragilek eskatu zuten lan horiek denak ikusgai egiteko. Bigarren oldarraldia heldu denerako, ordea, sektore horretan lanean ari direnek salatu dute ez direla baldintzak hobetu, eta bere horretan segitzen dutela lan baldintza prekarioek. Saio honetan Maitelan kooperatibako kide batekin izango gara, baita erresidentzietako langile batekin ere. ELAk azaroaren 17rako deitutako zaintza greba ere mintzagai izango dugu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu