Kategoriak
25. fotograma Berria

25. fotograma Irailak 19

Kimuak-ek, euskal film laburrak babesteko eta bultzatzeko helburua duen egitasmoak, aurtengo Zinemira saria jasoko du, asteartean, eta proiektuko arduradunetako bi elkarrizketatu ditugu Lehen Planoan atalean, Txema Muñoz eta Esther Cabero. 

Sail Ofizialean gaur hiru estreinaldi izan dira: Laurent Cantet frantziarraren ‘Arthur Rambo’; Tea Lindeburg daniarraren lehen film luzea, ‘As in Heaven’; eta Ines Barrionuevo argentinarraren ‘Camila saldrá esta noche’. Gaur ere Mikel Zumeta kritikariak horiek aztertuko du; Uxue Arzelusek, berriz, Zuzendari Berriak eta Zinemira sailetatik deigarri egin zaizkion bi pelikula hartu ditu hizpide: ‘Josefina’ eta ‘Pandemic Tour 2020 Belako’. 

Urtzi Urkizu kazetariak ere begiratu dio egunari, aterkiaren babesean, Kursaaleko zubitik.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

25. fotograma podcastakBerria | 25. fotograma: Donostiako Zinemaldiari 25. fotograma jarriko dio Berriak. Elkarrizketak, filmen kritikak, soinu bandak, Kursaaleko zubitik kontatutako kronikak, sari banaketa… Irailaren 17tik 25era, 19:00etan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Xabildua

Xabildua 2×02: Hemen da iPhone 13 familia!

– Apple-ek iPhone berriak aurkeztu ditu, hilabete amaieran salgai jarriko direnak

– Sony etxe japoniarrak PlayStation kontsoletan jokatu ahal izango diren jokoak erakutsi ditu Showcase aurkezpenean

– Kontuz QR kodeak eskaneatzerakoan, phishing saiakerak atzeman dira

– Instagram-ek errealitatea desitxuratzen du eta nerabeei eragiten die.

– Clive Sinclir hil da, Spectrum bideo-kontsolaren sortzailea.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

xabildua podcastakXabildua Podcast: Teknologia albisteen astekaria. Egunero, esku artean erabiltzen dugun teknologia hori hobeto ulertzeko podcasta.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
25. fotograma Berria

25. fotograma Irailak 18

Gaur gauean Joxe Miguel Etxeberria Alvarez ‘Naparra’-ren kasuaren inguruko ‘Bolante baten istorioa’ estreinatuko dute Iñaki Alforja eta Iban Toledo zinemagileek. Alforjarekin mintzatu gara Lehen Planoan.

Mikel Zumeta kritikariak Lucile Hadzihalilovic frantziarraren ‘Earwig’ eta Terence Davies ingelesaren ‘Benediction’ filmak aztertu ditu. Uxue Arzelusek, berriz, Perlak eta Zuzendari Berriak sailetako bi filmen kritikak egin ditu: ‘Competencia oficial’ eta ‘Unwanted’.

Azkenik, Kursaaleko zubitik bere begirada eskaini digu Urtzi Urkizu kazetariak. Sail Ofizialean estreinatu duten Iciar Bollainen ‘Maixabel’ hartu du hizpide.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

25. fotograma podcastakBerria | 25. fotograma: Donostiako Zinemaldiari 25. fotograma jarriko dio Berriak. Elkarrizketak, filmen kritikak, soinu bandak, Kursaaleko zubitik kontatutako kronikak, sari banaketa… Irailaren 17tik 25era, 19:00etan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
25. fotograma Berria

25. fotograma Irailak 17

Sail Ofizialean Maixabel Lasaren istorioa jasotzen duen Iciar Bollainen filma aurkeztuko dute bihar. Izen bera du filmak: Maixabel, eta hura ekoitzi duen Koldo Zuazua elkarrizketatuko dugu jarraian, lehen planoan.

Sail ofizialeko filmeei, so egingo die Mikel Zumetak kritikariak; Uxue Arzelusek, berriz, beste sailetako filmen hautaketa egingo du bere kritiketan. Egunero partekatuko dituzte beren ikuspuntuak Zumetak eta Arzelusek podcastean.

Azkenik, Kursaaleko zubitik bere begirada eskainiko digu egunero Urtzi Urkizu kazetariak.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

25. fotograma podcastakBerria | 25. fotograma: Donostiako Zinemaldiari 25. fotograma jarriko dio Berriak. Elkarrizketak, filmen kritikak, soinu bandak, Kursaaleko zubitik kontatutako kronikak, sari banaketa… Irailaren 17tik 25era, 19:00etan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Dunbala

Musika Zuzenean egitasmoaz hizketan Koldo Otamendirekin

Udako atsedenaldiaren ostean itzuli da ‘Dunbala’, eta beste itzulera bat izan du hizpide atal honetan. Izan ere, Musikazuzenean.eus kontzertuen agenda digitala hasi da berriz martxan. Halaber, Hamaika Telebistako Musika Zuzenean saioak 150. atala aireratu du aste honetan. Horretaz guztiaz mintzatzeko, Koldo Otamendi gonbidatu dute podcastera.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Tropela Podcastak

#531 Tropela.eus podcastak: 2021eko Munduko Txapelketak

Igande honetan abiatuko dira Munduko Txapelketak Flandrian

Flandrian jokatuko dira 2021eko Munduko Txapelketak. Igande honetan abiatuko direla kontutan izanda, Iban Perez (@piban), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan bildu dira gizonezkoen lasterketak eta kinielak errepasatzeko. Seguru zuen kinielak prestatzeko lagungarri egiten zaizuela. Zorte on!

Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Zaitun

Merkel eta feminismoa

Europako gobernubururik boteretsuena da eta munduko laugarren ekonomia gidatzen du. Hamasei urte igaro dira hauteskundeak lehen aldiz irabazi zituenetik, eta, orduz geroztik, garaile atera da boza guztietan. Baina Angela Merkel badoa. Alemaniako kantzilerrak politika utziko du inoizko onarpen-mailarik handienarekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
10 minututan ZuZeu Podcast

Kurtso hasiera, elkar ezagutzeko sasoia

Ikasturtea ondo abiatzea garrantzitsua da (harremanak eraikitzea, taldean giro ona sortzea, helburuak ipintzea…). 10minututan podcastaren ikasturteko lehen atal honetan, elkar hobeto ezagutzeko  jarduera batzuk proposatu ditugu. 

Jantzi kaskoak eta adi!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria New Yorkeko munduak

Larunbata hamaika

Irailaren hamaikagarrena larunbata suertatu da aurten, dorre bikien erasotik hogei urtera. New Yorken, ostiral gauez etxetik ikusten genituen argizko dorre biki luzeak, hodeietan galtzen zirenak. Garai bateko zero orubetik zetorren argia. Gainontzeko etxe-orratzek, Empire State zaharrak eta berriagoek Estatu Batuetako banderaren koloreen argiak zituzten.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
25. fotograma Berria

0 atala

Donostiako Zinemaldiari buruzko 25. fotograma podcast-aren 0 atala. Bertan, saioan jorratuko diren gaiak azaltzen dira; elkarrizketak, filmen kritikak, soinu bandak, Kursaaleko zubitik kontatutako kronikak, sari banaketa… Saioa irailaren 17tik aurrera izango da entzungai.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

25. fotograma podcastakBerria | 25. fotograma: Donostiako Zinemaldiari 25. fotograma jarriko dio Berriak. Elkarrizketak, filmen kritikak, soinu bandak, Kursaaleko zubitik kontatutako kronikak, sari banaketa… Irailaren 17tik 25era, 19:00etan.

 

 

Podcastera harpidetu