Musika Zuzenean egitasmoaz hizketan Koldo Otamendirekin

Udako atsedenaldiaren ostean itzuli da ‘Dunbala’, eta beste itzulera bat izan du hizpide atal honetan. Izan ere, Musikazuzenean.eus kontzertuen agenda digitala hasi da berriz martxan. Halaber, Hamaika Telebistako Musika Zuzenean saioak 150. atala aireratu du aste honetan. Horretaz guztiaz mintzatzeko, Koldo Otamendi gonbidatu dute podcastera.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude