25. fotograma Irailak 18

Gaur gauean Joxe Miguel Etxeberria Alvarez ‘Naparra’-ren kasuaren inguruko ‘Bolante baten istorioa’ estreinatuko dute Iñaki Alforja eta Iban Toledo zinemagileek. Alforjarekin mintzatu gara Lehen Planoan.

Mikel Zumeta kritikariak Lucile Hadzihalilovic frantziarraren ‘Earwig’ eta Terence Davies ingelesaren ‘Benediction’ filmak aztertu ditu. Uxue Arzelusek, berriz, Perlak eta Zuzendari Berriak sailetako bi filmen kritikak egin ditu: ‘Competencia oficial’ eta ‘Unwanted’.

Azkenik, Kursaaleko zubitik bere begirada eskaini digu Urtzi Urkizu kazetariak. Sail Ofizialean estreinatu duten Iciar Bollainen ‘Maixabel’ hartu du hizpide.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

25. fotograma podcastakBerria | 25. fotograma: Donostiako Zinemaldiari 25. fotograma jarriko dio Berriak. Elkarrizketak, filmen kritikak, soinu bandak, Kursaaleko zubitik kontatutako kronikak, sari banaketa… Irailaren 17tik 25era, 19:00etan.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude