Kategoriak
Berria Dunbala

Yeray Gascon (Habi): "Ez dago helmugarik"

Hilaren hasieran kaleratu du Habi taldeak lan berria, ‘Helmuga’. Lau kantuz osaturiko EPa da, Elkar diskoetxeak biniloan argitaratua, eta dagoeneko kontzertuetan aurkezten ari direna. Horretaz hitz egiteko Yeray Gascon abeslari eta gitarrista elkarrizketatu dute atal honetan, eta ohi bezala, saioaren amaieran kantu bat aholkatzeko eskatu diote. Horrez gain, Bihar eta Birkit-en abesti bana entzun eta hizpide hartu dute Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Barruan Gaude EITBpodkast

#54.- Mikel Lizarralde, bizitzarekin aurrez aurre topo egiten duzunean

2018ko otsailaren 3an, San Blas egunez, mendian korrika zebilela, bikoitza ikusten hasi zen Mikel Lizarralde Asurmendi. Geroago diagnostikatu zioten Esklerosi Anizkoitzaren lehen zantzuak ziren haiek. Kolpeak kolpe, gaitz honen inguruan kontzientziatzeko kirol probetan parte hartzen hasi zen. Besteak beste, Zegama Aizkorri proban edo Getaria-Zarautz itsas trabesian parte hartuz.
Orain beste talaia batetik hitz egiten du. Bizitzarekin aurrez aurre topo egin balu bezala. Eibarko bere etxeko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Bipareta Podcastak ZuZeu Podcast

Artisautzan dantzan

Askok hobby bezala dute, beste askoren lanbide bihurtu da, azken urteetan asko sortu dira, 0 kilometro delakoaren ordezkari gorenak dira, haien eskuekin eta imajinazioarekin egunerokotasunean janztekoak sortzen dituzte, Bi pareta podcastaren denboraldi berri honetako lehen atal honetan, ekintzaile artisauak izango ditugu protagonista. 

Ziur ikusi duzuela sareetan belarritakoak, poltsak, mototxekoak, zapiak, tokillak sortzen dituzten artisten kontuak. Zeintzuk dira? Nola hasi ziren? Hobbya ala lanbidea? Asko irabazten da? Asko kontsumitzen da? Moda kontua da? Datozen minutuetan argituko dugu dena, has gaitezen.

HarikanSaio.Art, UharaTxatxalaDinaguBizikiBiziEhuleMaixalaLohiart eta Amaetabiok proiektuak izan ditugu gonbidatu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria New Yorkeko munduak

Historiak atzera

Abortatzeko eskubidearen aldeko mobilizazioak gero eta gehiago dira Estatu Batuetan. Gorena eskubidea babesten duen legea bertan behera uzteko erabakia hartzeko zorian dagoela esaten da, hori dio behintzat filtratu den informazioak. Horrela gertatuz gero, hirurogeita hamar urte atzera egingo genuke, eta abortatzeko eskubidea estatuen esku geratuko litzateke, ez luke babes federala izango. Protesta hasi baino besterik ez da egin, eta ematen du asko haziko dela, azaroan dauden parlamentuko hauteskundeak baldintzatzeraino.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argia Argiaren podcastak

Rio de Janeirotik dator Uranioaren Zinemaldia maiatzean, atomoaz estalitako egiak erakustera

Gerra atomikoa, uranio meatzeek lagatako kalteak, zentral nuklearren hondakinak, klima aldaketari aurre egiteko balio ote dezakeen industria nuklearrak… Horiek eta energia atomikoaren beste hainbat osagai eta ikuspegi jorratzen dituzten filmak erakutsiko dira ‘Uranium Film Festival’ zinemaldian, Brasilgo Rio de Janeiron, maiatzaren 19tik 29ra.

Pello Zubiriak zinemaldiko film esanguratsuenak bildu ditu eta soinu eta hitzen bidez ahalegindu gara zuengana ekartzen.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Barruan Gaude EITBpodkast

#53.- Jon Maia, hona ekarri gaituen harian

Kantu bat garela dio Jon Maiak. Zarata, doinu eta distortsio ororen azpian badela honaino ekarri gaituen partitura bat. Eta bertan idatzi ditugun ahalpaldietan uler dezakegula nor garen. 90eko hamarkadako euskal musikaren lerro ederrenetarikoak idatzi ditu Maiak. Negu Gorriak, Anari, Gari, Gozategi edo Mikel Urdangarinek jarri diote musika bere abestiei. Eta jada herriarenak dira. Gure imaginarioaren zati. Bertsolari txapelketa utziko duela iragarri aurretik hartu gaitu bere Zumaiako etxeko sukaldean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argia Beranduegi

Beranduegi 2×16: Gure gainetik izarrak bakarrik!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria Zaitun

Ukrainara itzultzea

Iragan otsailetik 600.000 errefuxiatu Ukrainar erregistratu ditu Alemaniak. Horiek dira migrazioaren agentziak eman dituen datu ofizialak. Baina gobernuak onartzen du Alemaniara iritsi direnen benetako datua bikoitza izan daitekeela. Zaila da jakitea horietako zenbat bizi diren une honetan Alemanian. Batzuk joan-etorrian dabiltza eta askok beste hainbat herrialdetara mugitzeko erabakia hartu dute.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Tropela Podcastak

Tropelaren Erlojupekoa #3 | 2022/04. Usoa Ostolaza, Mikel Bizkarra eta solasaldia

Erlojupekoa #3

Hauxe duzue Erlojupekoaren 3. saioa. Oraingo honetan Usoa Ostolaza eta Mikel Bizkarra elkarrizketatu ditugu, biak ala biak Euskadi Fundazioko txirrindulariak. Beñat Intxaustiren iritzia ere ekarri dugu gure txoko honetara.

Honetaz guztiaz gain, ohi moduan, solasaldia ere izan dugun Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Iban Perezen (@piban) eskutik.

Saioa Inaxio Esnaolak (@inaxioesnaola) apaindu du. Zeren zain zaude entzuteko?


🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argia Argiaren podcastak

Deabruaren irudia eztitu arren, proiektu politiko berdinarekin segitzen du Le Pen klanak

Azken hogei urteetan bikoiztu ditu botoak Fronte Nazionalak (2018az geroztik Batasun Nazionala deiturikoak): 5,5 milioi hautesletik 13,2 milioira pasa da –Frantziako lehendakaritzarako bigarren itzulian %41,4 egin du–. Elementu anitz kontuan hartu behar dira eskuin muturraren bilakaera ulertzeko. Tartean, eta osagai emankorrena dugu Marine Le Penek alderdiaren itxura eztitzea erabaki izana 2011n, Jean-Marie Le Pen aitari lekukoa hartzerakoan. Diskurtso eta tonu aldaketaren atzealdean dagoenari begiratu diogu aste honetan Jenofa Berhokoirigoinekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu