🎧 Entzun podcasta
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Laugarren denboraldia estreinatu dugu Berria FMn eta kolaborazio berri batekin gatoz. Saio honetan eta hurrengoan Gehitu eta Mugen gainetik elkarteek duten lankidetzaren bozgorailu izango da Berria. Gaurkoan Julen Gorosabel pertsona trans ez bitarraren bizipen eta gogoetak entzungo ditugu. Eta Ramoni oporretan egon arren, entzule batek deitu du podcastera.
Entzun bi biek esateko dutena.
Berria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

Hemen duzue Tropelaren Erlojupekoaren denboraldi honetako 6. saioa. Atal honetan Imanol Lluciak (@imanolllucia) Oscar Guerrero (Israel) eta Pablo Urtasun (Kern Pharma) taldeko staffeko kideak elkarrizketatu ditu. Nola ez, saio honetan Oier Ibargurenekin izandako solasalditxoa ere aurkituko duzue.
[audio mp3=”https://dts.podtrac.com/redirect.mp3/https://podcastak.s3.eu-west-1.amazonaws.com/tropela/Erlojupekoa_6_2022-09_Tropela.mp3″
![]()
Tropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

Jada denboraldiaren azken txanpara hurbiltzen ari gara! Igande honetan jokatuko dira emakumezko zein gizonezkoen erlojuaren kontrako Munduko Txapelketak eta aste bat beranduago errepidekoa. Bi kiniela prestatu beharko ditugu, bat gizonezkoena eta bestea emakumezkoena, igande goizalderako izan ere Australian egokitzen baitira aurtengo txapelketak.
Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira gizonezkoen kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!
![]()
Tropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Afaria irentsi dut
hasi eta buka
zaintzen zebilen aitak
hala behartuta.
Komunean sartu naiz
YouTube piztuta
(ondoren datorrena
nahi nuke ezkuta):
Lehoi baten ahoan
buruan sartuta
fede berri batean
belaunikatuta
lehoi baten ahoan
buruan sartuta
zerbait beharko nuen
sakrifikatu ta…
Berria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.
Uztailaren 7an XABIER PEÑALVER izan genuen elkartean bere liburu berria aurkezteko. Xabier arkeologo izanagatik ezagun bada ere, oraingoan aurkeztu zigun liburua “turismo gorrirako gida” bezala aurkeztu daiteke. Hau da: lurralde bakoitzeko leku esanguratsuak eskeintzen dizkigu, ikuspuntu ezkertiar batetik.
“REVOLUCIÓN, RESISTENCIA Y MEMORIA, PATRIMONIO DE LA HUMANIDAD”.
Jarraian aurkezpena eta liburuko adibide batzuk.
____________________
El 7 de julio tuvimos en nuestra sociedad, presentando su nuevo libro, a XABIER PEÑALVER. Y aunque Xabier es conocido como arqueólogo, en esta ocasión el libro podríamos definirlo como “una guía roja para el turismo”. Esto es: se muestran lugares interesantes de diferentes puntos del planeta, desde un prisma izquierdista.
“REVOLUCIÓN, RESISTENCIA Y MEMORIA, PATRIMONIO DE LA HUMANIDAD”.
A continuación la presentación y unas muestras del libro.
____________________
🚨 OHARRA 🚨
Proiektu hau aurrera ateratzen laguntzeko bolondres bila gabiltza.
Egiten duguna atsegin baduzu eta lagundu nahi bazenu, idatzi [email protected] emailera eta ea denon artean gehiago eta hobe egin ditzakegun gauzak.
😉
____________________
🔎 FITXA TEKNIKOA:
Hizlaria: Xabier Peñalver
Audio grabaketa/edizioa: Maköki
Bideo grabaketa/edizioa: Maköki
____________________
➡️ MARRUMA KULTURALAK sarean:
Ixoox-en entzuteko: www.labur.eus/MKpod
YouTuben ikusteko: www.labur.eus/MKtube
Instagram: www.labur.eus/MKinsta
Facebook: www.labur.eus/MKface
Telegram: www.labur.eus/MKtele
Emailez kontaktatzeko: [email protected]
Marruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.
AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.
Durangon bada, Alde Zaharrean,
nork nola egina ote?
pintadatzar bat, guztion bistan,
pintxopotez pintxopote,
mozkorren batzuk txiz-parrastadak
egin izan dizkiote,
baina kritikak irainik gabe
egin baitakizkioke,
gibel-asmorik bako bertsoak
ipini nahi nizkioke.
Berria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.
Bulto bat bular tartean
sentitu dut dutxapean
nire burua galduta dago
zalantza artean.
Ta medikura joatean
erantzun baten eskean
nola aldatu leiken bizitza
segundo batean.
Berria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.
1
Nondik norakoa da
egun mesfidantza?
Nor sinetsi? Zergatik
Zergatik sinetsi? Nor?
Zerk du egi antza?
Galderek jo nahi duten
arren egirantza,
jabetza baten jabe
jabe baten jabetza
al da egiantza?
2
Jabeak omen ditu
hain zaindurik biak:
aukerarako dudak,
dudarako aukerak
aurretik itxiak.
Hemen ez du agintzen
aurrez iritsiak,
gu zerekiko gauzka,
zerekiko dauzkagu
aurreiritziak?