Beranduegi 14: Namibiako Hitler

Euskaraldiaren osteko zigarroa erretzen duzuen bitartean, entzun aste honetako Beranduegi podcasta. Oraingoan, nazioartetik iritsi zaigu notizia: Namibiako Hitlerrek bere auzoko hauteskundeak irabazi ditu, baina lasai, ez du mundua kontrolatzeko intentziorik. Eta eskerrak, gu biharamunarekin harrapatu baikaitu Euskaraldia eta Durangoko Azoka pasa berritan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

Podcastera harpidetu

Beranduegi 13: Belarriprest transgenikoak

Gaurko Beranduegi saioa Euskal Herriko Belarriprest transgeniko denentzat, baina bereziki, Otegirentzat. Eskertzen dugu zuen prestutasuna, podcast honek belarri asko behar ditu ahobiziak sobera ditugu eta, euskarak bezala. Eta badakizue ez garela ironia zaleak. Beraz, zuek entzun eta guk hitz egingo dugu!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

Podcastera harpidetu

COVID-19: Iparreko aberatsek Hegoko herriei bideratu laguntzek ez diete zorra arintzen

Koronabirusaren lehen olatuaren erdian ginela, hitz ederrak entzun ziren G20-ko Finantza ministroen zein Nazioarteko Diru Funtsaren partetik: Hegoaldeko herri pobreak laguntzea ezinbestekoa omen zitzaien eta horretarako zorraren ordainketa une batez gelditzea onarturik zuten. Baina horrek ez du ezeztatzea erran nahi eta azken lau hamarkadetan handituz doan zorrak emendatzen segitzea da arriskua. Zorraren zurrunbiloari, baita hau kontrolatzen dabiltzan eragile boteretsuei ere so jarri gara, egoera ulertu nahian. Ondorioa argia da: benetan pobreziatik atera nahi badituzte, zorrak ezeztatzea onartu beharko dute.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

Podcastera harpidetu

Beranduegi 12: Euskaraldia heavy metal

Euskaraldia bete-betean, paparrean txaparik ez ipintzeko arrazoi irmoez hitz egin dugu oraingoan, baita heavy musika egiten duten taldeez eta are astunagoak diren bestelako artistez, Gaztea Sarietarako hautagai zerrendari tiraka… edo tiroka. Nafarroara egingo dugun bidaiaz ere aritu gara, zeinak ez duen loturarik tabernak irekitzearekin, noski. Tabernak. Gure elkartasun osoa bereziki txarto pasatzen ari diren Batzokiei.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

Podcastera harpidetu

Beranduegi 11: Lo vasco da asco 2 – Tosta Rica 1

Inork ez zigun esan Euskal Herrian espainol izatea zeinen nekeza den. Ba, entzun 90eko hamarkadan Kontxan izozki bat jatera ausartu ziren gazteen testigantza. Noski, jakina da beti izan garela intentso xamarrak herri honetan, Maia eta Euzkitze bezala. Guk ere ortzimugan dabiltzan izurdeengan pentsatuz, ezerezera begira egin dugu saioa. Poesia hutsa, betiko lez.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

Podcastera harpidetu

Silicon Valley-n gauzaturik dute jada, mundura zabaldu nahi luketen antolaketa

Telelana lan-antolaketa berri bihurturik da langile askorentzat. Koronabirusak hala beharturik, azken urteetan helburu zutena egunetik biharamunera errealitate bihurtu zaie numerikoaren sektoreko oligarkei. Jendea etxetik dabil lanean, internet bidez. AEBetako Silicon Valleyn kokaturiko enpresa horien errealitateari so egitea komeni da, irudikatzeko biharko orokortu nahi luketen antolaketa eta harremantzea. “Internet hil ala bizikoa bihurtu zaigu egunetik biharamunera” diote pozik. Bizirik bagaude ere, ezberdintasun sozialak eta prekaritatea areagotzen dituen antolaketa berri batean gaude, ordea.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

Podcastera harpidetu

Beranduegi 10: Gernika koka kola

Beranduegiren hamargarren saioa baliatu dugu gure ereserki proposamena egiteko: hemendik aurrera, Eusko Gudariak kantatu ordez, Gernika koka kola abestuko dugu Euskaltzaindiak zerbait egiten duen bakoitzean. Baina egun horretatik geroz eta hurbilago egon arren, urrun gaude oraindik, eta bien bitartean, ziklismoaz, ETBren biraketa kulturalaz eta Iñarrituren hitzei esker amaitu diren gerrez arituko gara; gure estiloan, ezer asko jakin gabe, jardunean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

Podcastera harpidetu

Beroketak eski estazioa hil duenean, turisten oroigarri herdoilduak geratu dira zutik

1960-1970tik hona, jende zaharrenek kexuz ohartarazten zuten arren “jada ez da lehengo elurterik”, ekonomiak, modak eta are pedagogiak ere aho batez erabaki zuten eskiatzea oinarrizko eskubide bihurtu behar zela, ia obligazio. Klimaren aldaketak ez du errukirik, ordea, eta mendietan ugaritu dira erabili ezinagatik porrot egindako eski estazioak. Boluntarioak ari dira hilotz horien hondarrak eraisten eta berrerabiltzera ez bada birziklatzera eramaten.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

Podcastera harpidetu

Beranduegi 9: Argiñano, mon amour

Saio guztiz kulturala da aste honetakoa: Argiñañoren pasarte biziki gozoak, Arzallusen historia klase musikatua, Markeztarren abizenaren zama, fikziozko telesailen gomendioak… Eta garrantzitsuena: Juan Karlos Izagirre kultur hiriburuko alkate ohiaren bisita, laburra bezain emankorra.