Beranduegi 8: Bertso glukosa maratoia

Korrikaren ausentziak utzitako euskal emozioen pilaketa kontrolatzera dator aurtengo EITB maratoia, kiloka azukre errimatu hartuta. Baina hainbeste goxotasun eta maitasunekin, zer egingo dugu poligorrotoan bizi garenok? Eskerrak, behintzat, eskola zaharreko positiboak azaltzen hasi zaizkigun: txirrindulariak.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Supremazia zuriaren gaitza azaleraturik dute AEB-etako hauteskundeek

Giroa berotuz eta polarizatuz doa azaroaren 3an eginen dituzten AEBetako presidentetzarako bozketak hurbildu arau. Plaza harturik dute supremazista zuriek: izan koronabirusaren kontrako neurrien aurka mobilizatzen direnen artean, Black Lives Matter mugimenduaren kontrako protestetan zein Donald Trumpi sostengua erakusteko elkarretaratzeetan. Zurien nagusitasunaren aldarria ez da fenomeno berria amerikarren artean. AEBen oinarrian dago jendartearen antolaketa arrazista hau eta beti egon da –batzuetan begi-bistan, besteetan diskretuago–. Kontua da Trumpek askatu eta hauspotu duela ikuspegia.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Beranduegi 7: Kirol eskirol

Aste honetan pilotarien greba sakon aztertu dugu “Kirol eskirol” saio berezian, eta egoera ikusita, susmoa dugu pilotariek ez ote duten Euzkitze bahitu. Baina hori saio honetako partaideok eta espainiarren erdiak uste duena besterik ez da. Entzun saioa eta esango diguzue zer pentsatzen duzuen.

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Saheleko baso berrien miraria: zuhaitzei ugaritzen laguntzeko, zuhaitzetatik ere jaten ikasi

Oihanak atzeraka ari dira mundu osoan. Oso-osoan? Ez, badira txoko batzuk non zuhaitzak ugaritzen ari diren haiekiko harremana aldatu duten baserritarren lanari esker. Hauek ikasi behar izan dute arbolak ez direla laboreen etsaiak, zuhaitz eta zuhaixken esku dagoela lurzoruaren eta biodibertsitatearen oparotasuna hein handi batean eta –barneratzen are zailagoa– gizakia basotik ere elika daitekeela. Ikasi baino, mende luzez ahantzarazitakoa berrikasi.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

itsas-garraio araugabearen emaitzak dira rhosus zein wakashio-k eragin istripuak

Itsas-ontziek belztu dute aurtengo uda-giroa: Wakashio izenekoak marea beltza eragin zuen Maurizio uhartean eta Rhosus-ek Beirut hiriburua xehatu zuen. Nola ez, kalte ekologiko, ekonomiko eta sozial ikaragarriak ondorioztatuz bat ala bestean. Itsas-ontziek eragin hondamendien zerrenda luzatuz doa eta neurri politikorik hartzen ez bada, argi da luzatzen segituko duela: diru-goseak bideraturiko itsas-garraioa “araugabeturik” delako. Europan agian arriskutik kanpo gaude, europar legedia zorroztuz joan delako. Baina legedi hau saihestuz, Hego hemisferioan dabiltza“zakorrontzi” izendaturiko ontziak.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Beranduegi 6: Elkanoren amona

Ez al zenuten Elkanoren amonaren berri? Euskal historiaren orri iraultzaileetan falta zitzaigun erreferentea da, Transilvano musikariarekin batera. Baina historiari objektibotasunez begiratzeaz gain, aktualitatea ere izan dugu hizpide: Bildarraitx Zapatisten komandante berriaren eta Iruñeko alkate jaun Mayaren hitzak, denak ala denak ezin egokiagoak.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Beranduegi 5: Malakatoiak jaten Izarorekin

Euskal musikagintzari errepaso ederra eman diogu aste honetan, baina noski, gu herriaren bozgorailu besterik ez gara, Ibai Osinagak darama bandera oraingoan: musu gutxiago eta kritika gehiago, hori da aldarria. Hori soilik ez, azken obra musikalak entzuteaz gain, koadroei tiroka ari den ertzaina, testosterona gainezka duten loroak eta Aitzinaren ibilalditxoaz ere aritu gara, besteak beste.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Beranduegi 4: Ibizan ere Zuriñe hankutsik

Nazioartera begira egin dugu aste honetako Beranduegi saioa: Finlandiako super txakurrak, koronabirusa usaindu dezaketenak, eta Ibiza argitzen duen izar feminista, gurean ezagunagoa Zuriñe Hidalgo bezala. Baina noski, Bingenen Jardun amaigabeak eta Arnaldoren perretxikuek ere eman digute zer esana.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Beranduegi 3: Te qifsha, Bingen!

Irratsaioko gure kultur adituaren faltan, eta Araba aldetik bi kalabaza jasota ere, lortu dugu ordubeteko irratsaioa osatze. Gure GKSak markatutako bideari jarraika, noski. Eta sozialismoaren iparrorratzak Donostiako zinemaldira eraman gaitu lehendabizi, Tourmaletera gero, eta Bingen Suziriak Euskal Herrian eragindako leherketara azkenik. Bide malkartsua, inondik inora ere.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

 

 

 

Podcastera harpidetu

AEBetan ia ez dago baserritar beltzik, baina ez da soroak maite ez dituztelako

Europan AEBei buruz dugun iruditegian ez dira sartzen nekazari beltzak, ez gaur egungoak, ez eta iraganekoak ere. Baina atzera begira jartzen bagara, zehazki esklabotza garaira, ulertu dezakegu nola lapurtu zaien beltzei euren jatorri baserritarra eta lurrarekin zuten lotura. Pello Zubiriarekin aritu gara kontu hauetaz guztietaz.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu