Tirita besoan ibili munduan

Gose garaiko gure amak, kontatzen digu arrautza ondasun preziatua zela gerraosteko urteetan, hainbeste ezen gurasoek erdibana jaten zuten eta umeek laurden bat besterik ez, arrautza bera lau zatitan. Nonbait okerrena izaten zen gurasoentzat gorringoa zatitzea, ume bati besteari baino zati handiagoa emanez gero senideen artean okasioa aterako baitzen.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Gure auto fabrika gelditu behar dugu, COVIDagatik eta Taiwanen lehortea daukatelako

Urtarril amaieran Gasteizko Mercedes konpainiako zuzendaritza langileen ordezkariekin bildu zen ohartarazteko fabrikako ekoizpen-katea eten beharko zutela autoentzako hainbat pieza elektroniko eskuratu ezinik zebiltzalako –zehazki, txip elektronikoak–. Bi hilabete beranduago, martxoaren 27an produkzioa eten behar izan du. Gasteizkoa aitzakia hartuta, mikrotxipen krisiak automozioaren indusitrian izan duen eragina aztertu dugu Pello Zubiriarekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Burdin hotsak, Inaxio Esnaola metalaren "aktibistarekin"

Euskal metal musikari eskaini diote ‘Dunbala’ podcastaren atal berria eta horretaz hitz egiteko ia inor baino aproposagoa den Inaxio Esnaola Aranzadi kazetari eta “metalaren aktibista” gonbidatu dute. Hogei urte betetzear den Herriko Burdina webgunearen arduraduna da Esnaola, euskal metala sustatzeko martxan jarri dituen beste hainbat ekimenen artean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

#465 Tropela.eus podcastak: 15ero 4. saioa. Xabier Murieli elkarrizketa

Xabier Muriel (CJR) prestatzailea

Tropelaren 15ero saioaren 4. atal honetan, Xabier Muriel Caja Rural – Seguro RGA taldeko prestatzailea elkarrizketatu dugu. Horretaz gain, azken asteetan izandako lasterketei errepasoa egiteaz gain, txirrindularitza munduko azken fitxaketen inguruan eta abian den Itzuliaren inguruko hausnarketa egiten dute Eneko Garte (@egarte) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Imanol Lluciak (@imanolllucia) gidatutako saioan.


Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Polo saltzailea

Badator udaberria eta hark dakarren eguraldi onarekin batera izozkiak saltzen dituzten kamioiak entzuten dira, hara eta hona hirian, beren musika berezi horrekin, kaleak betetzen, umeak eta ez hain umeak deituz. Eskoletako patioetan jartzen dira batez ere, umeak eskolatik atera bezain laster ilara egin eta izozkia eros dezaten.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

05 – Averry eguna

Monarkek Nafarroako erresumak eduki beharko lituzkeen sinboloei buruzko
gogoeta sakona egin dute.

Azkenean jakingo dugu zeintzuk diren hobekien errepresentatzen gaituzten
ikurrak!

Gora Nafarroako monarkak! 👑🍻

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGaragortea: Entzun, entzun, jende ausarta!

 

 

 

Podcastera harpidetu

#12 Podcastak.eus: ahots plataforma berriak

Ahots plataforma berriak

Saio berri honetan, Podcastak.eus-en 12. honetan, ahots plataforma berriak zein diren eta podcasten munduan eraginik izan dezaketen ala ez aipatzen dugu. Horretaz gain, euskaraz ekoiztu eta Podcastak.eus-en azken hilabeteetan bildutatako saio kopuruak errepasatzen ditugu.

Saio laburra, baina espero dugu zuen interesa pizteko modukoa izango dela. Eta ez ahaztu edonolako iruzkinik baduzue, gugana helaraztea.

🎧 Entzun podcasta

Podcastak.eusPodcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017ko abenduaren 3an abiatu da proiektu hau, bai webgunea baita podcasta bera ere. Proiektuaren helburu nagusia euskarazko podcastak bultzatzea da.




Podcastera harpidetu