Bihotza lehertu edo bihotzak zu

Ez da gai berria, baina azkenaldian hizketagai dira maitasun erromantikak eta harreman sexoafektibo eredu konkretuek izkutatzen dituzten indarkeriazko egoerak. Horiek aztertu ditugu Zuriñe Rodriguez kazetari eta ikerlariarekin, baina harago ere begiratu dugu eta plazeraren hamaika txoko arakatu ditugu Laura Muelas de Ayala antropologoarekin. Umorez aritu da Lohitzune, eta puntua Maddi Ane Txoperenarena da.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

Artxipelagoa trailerra: ''Ekaitza badator''

Fikziozko podcast berezia eskainiko dizu Eitb podkast atariak udazkenean. Hemen duzu Artxipelagoaren aurrerapena zure belarrien gozagarri. Jantzi aurikularrak, soinu inguragarria hobeto jasotzeko. 
SINOPSIA: Euskal Artxipelagoa. 2103. urtea. Europa urpean geratu da ia erabat. Itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da eta hiri-estatu gisa elkartu dira ur gainean geratu diren gune bakanak, besteak beste, Euskal Artxipelagoa izeneko uhartedia. Bertan bizi da Jare, mundu zaharraren kondarrak ezagutu nahi dituen gaztea.

EiTBk eta ULU Mediak ekoitzitako podcasta da. 

Zuzendariak: Juan G. Andrés eta Oier Aranzabal
Gidoia: Xabier Etxeberria eta Martin Etxeberria
Aktore zuzendaritza: Anartz Zuazua
Soinu diseinua: Xanti Salvador eta Koldo Corella
Aktore lanetan: Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Sara Cozar, Klara Badiola eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea. 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakArtxipelagoa: Podkast oinarrizko soinu fikziozko serie distopikoa. Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andres, soinu diseinua: Xanti Salvador, ekoizpena: Podcastfilia.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Jane Doe, Egunen batean

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakXerezaderen Artxiboa: Munduko literaturarik onena euskaraz irakurrita: E. A. Poe, Perkins-Gilman, Maupassant, Borges… Xerezaderen eskutik misterioa, beldurra, grina, umorea eta mila zirrara gehiago biziko dituzu astero. Itxi begiak eta gozatu, munduan gauza gutxi baitago hain atseginak nola ipuin on bat patxadaz entzutea.

 

 

Podcastera harpidetu

Maskota berri bat

Asteon iritsi berri zait New Yorkeko hizkuntzen mapa eguneratua. ELA (Endargered Language Alliance edo arriskuan dauden hizkuntzen aliantza) izeneko elkarteak eta Columbia Unibertsitateak egina. Nonbait 800 bat hizkuntza hitz egiten dira hirian, auzoetan batez ere, erdialdea nonbait kolorgeagoa da. Asiar jatorrikoak dira gehienak, eta Amazonas aldekoak ere badaude, dezente.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

02: Epika lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean

“Epika lokatzetan”: Zer da epika? Eta zer ez? Non ikusten dugu epika? Eta non ez? Nork erabakitzen du ze gertakari den epikagarri?
Nola eta nondik eraiki ditzakegu bestelako epikak?
Elkarrizketatuak, Bego Oleaga, Ainhoa Tirapu eta Axun Totorikaguena.
Sinadura, Ainara Lasak.
“Ai gure juaneteak”, Elurre Iriartek.
Musika aukeraketa, Maider eta Leire trikitilariek:  Alan Lomax-en bildumatik “Txapula haundixe”, Space Lady eta Edith Piaf.
Sintonia, Mursegok, Lourdes Iriondoren “Hala ere” kantua birbisitatuz.
Soinu edizioa, Joxe Alkainek.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakLokatza: Pentsamendu feministan narrasean, Amagoia Gurrutxaga, Idurre Eskisabel, Ainara Lasa eta Lorea Agirre sortzaileek gidatuta.

 

 

 

Podcastera harpidetu

067.MKpod. HAMAIKAK || 11 KOMIKI Batixekin (2021-03-31)

Pandemiaz geroztik faltan botatzen genuen gure Marruma Kulturaleko kideekin solastea, eta hori dela eta, joko bat proposatu diegu gure hizlariei: Haiek Arte adar bat aukeratu (izan zine, musika, literatura edo nahi zutena) eta horren inguruan 11ko ranking edo aukeraketa bat egin beharko zuten.

Alde batetik, haien esku geratuko da aukeraketa bakoitzaren zergatia. Bestalde, gure hizlariak hobe ezagutuko ditugu eta akaso gu ere ikasi edo ezagutuko dutu zerbait.

Lehen HAMAIKAKO honetarako BATIX gonbidatu dugu, eta berak 11 komiki gomendatuko dizkigu.
Nobela grafikoetaz ezer ez badakizu, hona oso podkast interesgarri bat.

FITXA TEKNIKOA:
Solaskidea: Batix Ezeiza
Hizlaria/grabaketa/muntaia: Maköki
Sarrera abestia: RUKULAren “Niu Xit”
CC musika: GREGOIRE LOURMEren “Outlaws of the Patagonia” diska.

______________________
MK sarean:
Facebook: Labur.eus/MKface
Instagram: Labur.eus/MKinsta
YouTube: Labur.eus/MKtube
Telegram: Labur.eus/MKtele
Saio guztiak entzuteko: Labur.eus/MKpod
Emailez kontaktatzeko: marrumakulturalak@gmail.com

On egin!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

Burutu entsegu nuklearrak nekez gordeko ditu iraganeko ahanzturan Frantziak

Potentzia nuklear bihurtzeko asmoz, bonba nuklearrak probatzen aritu zen Frantziako Gobernua 1960tik 1996ra, 200 zartatze baino gehiago burutuz; non eta kolonizaturiko Aljeriako Sahara basamortuan eta Pazifikoaren erdiko Mururoa eta Fangataufa irletan. Ofizialki, baldintza meteorologikoei esker hodei atomikoek ez zuten ia kontaminaziorik ondorioztatu; baina estatuaren gezurrak alde batera utzirik, lurralde hauetako kasik guztiak ziren irradiatuak izan. Frantziak ahanzturan nahi lituzkeen gertakizun horiei buruzko egiak azaleratu berri dituzte Mururoa Files ikerketa lan mamitsuak zein ACRO elkarteak eta ikerketa hauen inguruko xehetasunak ekarri dizkigu Jenofa Berhokoirigoinek.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

07-Ondarea

Ondareaz hitz egiten dugunean sarri ahaztu egiten dugu garena bagarela gure bizipenei esker, gure arbasoei esker eta baita esperientziei esker ere. Ondareaz, bizigarritasunaz eta sormenaz hitz egin digu Nora Barroso Moreno EHUko irakasle eta sortzaileak.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakAma(t)Asunak: Amak. Amatasunak. Gozoak eta garratzak. Amatasunaren asunak. Amatasun askeak, amatasun feministak. Amatasunen inguruan, amatasun feministez, ikuspegi anitzez, esperientzia eta iritzi desberdinez beteko dugu urteetan ikusezin bihurtu den espazioa. Guztiok ama ez bagara ere, guztiok alaba garelako. Sabeletik Munduraren podcast hau, nik, Nahia Alkorta Elezgaraik gidatua da. Informazioa boterea dela eta informaziorik gabe erabaki askerik ez dagoela uste dut. Horregatik, 2013. urtetik haurdunaldi aurretik hazierara bideraturiko informazioa euskaraz eskaintzen dihardut. Podcast honetan ikuspegi desberdinetako emakumeak izango ditut bidela

Podcastera harpidetu

#25.- Juan G. Andres eta Barruan Gaude-ren ahizpa bikia

Martxan da berriz ere Barruan Gaude podcasta. Berritasunekin gatoz gainera, izan ere, EiTB Podkast plataforman ekoitziko ditugu gure atalak hemendik Aurrera. Eta hori gutxi balitz Barruan Gaude-k gazteleraz egingo den ahizpa bikia izango du: Estamos Dentro. Berau gidatuko duen Juan G. Andres kazetariaren etxean sartu gara denboraldi berria hasteko asmotan. Erredakzioak mehar-mehar, erdi hutsik, dauden garaiotan kazetaritza ogibide duin bihurtzeko abilezia du Andresek. Hainbat hedabidetan idatzi izan du eta Zinemaldian lanean aritzeaz gainera audiogintzan ere sartu da buru belarri. Jarri kaskoak eta entzun!
 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu