#466 Tropela.eus podcastak: 15ero 5. saioa. Garikoitz Bravo eta Jon Agirre

Jon Agirre (EKP) eta Garikoitz Bravo (EUS)

Saio berri honetan, Imanol Lluciak (@imanolllucia), ohi bezala txirrindularitzako berri nagusiak errepasatzeaz gain, Euskaltel-Euskadi taldeko Garikoitz Bravo eta Kern Pharmako Jon Agirre txirrindulariak elkarrizketatu ditu.



🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Transgenikoak eta glifosatoa debekatu dituen Mexiko jomugan du Monsanto erosi zuen Bayerrek

“Arto indigena babesteko” eta “elikadura burujabetzaren alde” hartu zuen Mexikoko Gobernuak arto transgenikoen ekoizpena eta inportazioa baita glifosatoa deitu herbizida ere debekatzeko erabakia 2020ko abenduaren 31n. Orduz geroztik, atzera eginarazteko presioak ez dira gutxitu agroindustriako lobbyen eta AEBetako Estatu Federalaren partetik. Besteak beste, debeku hauek merkataritza librearen aldeko itunen kontra doazela diote agroindustriako multinazional zein ordezkariek. Tartean dugu bistan da Bayer, 2018an 63 bilioi dolarren truke Monsanto erosi zuen talde farmazeutikoa.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Olibondoen zaindaria

Oso zaila egiten zait lagunei buruz idaztea edo haien inguruan hedabideetan hitz egitea. Nire bizitza pribatuaren gainean oso lotsatia naiz eta uste dut ingurukoak aipatzen ditudanean, haien esfera pribatua ere urratzen ari naizela. Oso gutxitan mintzatu naiz nire bizitzan ezinbesteko zutabea izan den lagun palestinar bati buruz. Baha Hilo nire pisukidea izan zen 26 urterekin Palestinara iritsi nintzenean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

Chevronek hondoratu du Donziger abokatua: multinazionalei auzi bat irabaztea kario pagatzen da

U.A.-k idatzi digu ARGIAra: “Duela bi urte eta erdi, Net Hurbil-en aztertu zenuten nola epaile pribatuek bertan behera utzi zuten Ekuadorreko auzitegiek Chevroni ezarritako zigorra. Bada, garaipen hura, zigorrarena, ahalbideratu zutenen aurkako jazarpenak ez dauka etenik eta urteetan engaiatuta egon den Estatu Batuetako abokatu batek 600 egun darama New Yorkeko etxean atxilotuta, Chevronek antolatutako erasoaren ondorioz”. Irakurle honek emandako pistari tiraka, Donziger abokatuaren historia kontatu digu Pello Zubiriak.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

08-Anbibalentzia

Anbibalentzia izan daiteke amatasunei lotuta oso maiz emakume askok sentitu dutena. Oraindik tamalez ama irudikatzean familia heterosexualaren irudia datorkigu maiz…June Fernandez kazetari eta aktibistarekin solasaldia izan da amatasun bolloetatik abiatu eta bestelako ertzetara heltzera arte.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakAma(t)Asunak: Amak. Amatasunak. Gozoak eta garratzak. Amatasunaren asunak. Amatasun askeak, amatasun feministak. Amatasunen inguruan, amatasun feministez, ikuspegi anitzez, esperientzia eta iritzi desberdinez beteko dugu urteetan ikusezin bihurtu den espazioa. Guztiok ama ez bagara ere, guztiok alaba garelako. Sabeletik Munduraren podcast hau, nik, Nahia Alkorta Elezgaraik gidatua da. Informazioa boterea dela eta informaziorik gabe erabaki askerik ez dagoela uste dut. Horregatik, 2013. urtetik haurdunaldi aurretik hazierara bideraturiko informazioa euskaraz eskaintzen dihardut. Podcast honetan ikuspegi desberdinetako emakumeak izango ditut bidela

Podcastera harpidetu

Punpuilen distira

George Floyd Minneapolis-eko gizon afroamerikarra hil zuen polizia errudun izendatu dute asteon. Derek Chauvin izeneko goardia zuriak belaunarekin zanpatu zion lepoa, hura geldiarazi nahian. Floyd-ek hamahiru aldiz esan zion ezin zuela arnasarik hartu. Jaramonik ez, eta azkenean, ito egin zen. Neskato batek grabatu zuen dena bere mugikorrarekin, nerabe batek, eta grabazio hori izan da epaiketako froga nagusiena.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Abestien letragintzaz, Gartxot Unsainekin

Abestietarako hitzak idazteko langintzaz aritu dira ‘Dunbala’ podcastaren atal honetan. Gartxot Unsain musikaria gonbidatu dute horretaz hitz egiteko. Hainbat taldetan aritutakoa da Unsain (Madeleine, Yaw, Bananas, Bi Zaldi, Grises…) eta hitzak idatzi ditu beste zenbait talderentzat (Nerabe, Merina Gris…).

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Kantuen letragintzaz, Gartxot Unsainekin

Abestietarako hitzak idazteko langintzaz aritu dira ‘Dunbala’ podcastaren atal honetan. Gartxot Unsain musikaria gonbidatu dute horretaz hitz egiteko. Hainbat taldetan aritutakoa da Unsain (Madeleine, Yaw, Bananas, Bi Zaldi, Grises…) eta hitzak idatzi ditu beste zenbait talderentzat (Nerabe, Merina Gris…).

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu