Burdin hotsak, Inaxio Esnaola metalaren "aktibistarekin"

Euskal metal musikari eskaini diote ‘Dunbala’ podcastaren atal berria eta horretaz hitz egiteko ia inor baino aproposagoa den Inaxio Esnaola Aranzadi kazetari eta “metalaren aktibista” gonbidatu dute. Hogei urte betetzear den Herriko Burdina webgunearen arduraduna da Esnaola, euskal metala sustatzeko martxan jarri dituen beste hainbat ekimenen artean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude