Santi Cobosek gertutik ezagutu du espetxea, guztira 26 urte egin baititu preso. Zigor Oleaga ARGIAko kazetariak Cobos elkarrizketatzeko parada izan du eta astekarian argitaratu dugun erreportajean bildu du bere bizitza: hotzikara eragiten duen kartzela sistema demokratikoaren kronika. Baina bada borroka kolektibo baten historia ere, eta horretaz guztiaz hitz egin dugu podcast saio honetan.
🎧 Entzun podcasta
ARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.